Abiy Ahmed Etiopiako Lehen Ministroak plazaratu duenez, "Mekelle armadaren esku dago". Azaroaren 4az geroztik gogortuz doa Etiopiako Gobernuaren eta TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Frontearen arteko harremana, milaka hildako eta emigrante eraginez.
Etiopiako Gobernuak argitu du: Etiopiako armadak Tigrayko Mekellen hiriburua kontrolpean dauka. Twitter bidez eta herriko telebistaren bidez zabaldu du adierazpena Abiy Ahmed Lehen Ministroak. Berhanu Jula armada buruak ere berretsi du informazioa, zehaztuz "bertan gordetako TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Fronteko kideen atxiloketak" aurrera doazela. Gobernuaren hitzetan "zibil hobengabeak ez dira jomugan jarri". Beste iturri batzuk zehaztera eman dutenez, "artilleria pisutsuarekin" egin diote eraso TPLFri eta ez da argi, gobernuaren mezu ofiziala benetazkoa ote den.
Lehen Ministroaren arabera, erasoaldiaren "azken fasea" da, TPLFri errenditzeko 72 orduko ultimatuma eman eta hark amore emateari uko egin ondoan bideraturikoa.
Etiopiako Gobernuaren eta iparreko eskualde horren arteko tentsioak ez dira berriak. 2018ko gobernuaren osaketaz geroztik areagotu egin dira, baina egia da azaroaren 4az geroztik gerra odoltsu batean murgilduta dagoela Tigray eskualdea. Sei milioi herritar bizi dira bertan eta jada milaka lagunek dute alde egin, tartean 40.000k Sudanera. Noski, guztiek ezin izan dute eskualdea utzi eta ICG International Crisis Group taldeak jakitera eman duenez, "milaka lagun dira gatazka honetan hil".
Gatazkaren azken kapitulu hau hasi denetik postura berean segitzen du Etiopiako Gobernuak: Tigrayko "talde kriminalarekin" ez du negoziatuko, behintzat "operazioa amaitu arte". Azaro hastapenean armada federalaren base bati eraso egitea egotzi zion TPLFri eta orduz geroztik gerla giroan murgildurik dira.
NBEaren sostenguarekin, Afrikako Batasunak ordezkaritza bat bidali berri du Etiopiako hiriburura, elkarrizketa bideratzeko asmoz. Afrikako hiru presidente ohik osatzen dute taldea: Joaquim Chissano Mozambikekoa, Ellen Johnson Sirleaf Liberiakoa eta Kgalema Motlanthe Hegoafrikakoa. Baina TPLF armagabeturik ez deino, ez du horrelakorik onartzen gobernuak.
TPLF gobernuan egon zen 1991tik geroztik eta 2018a arte, hots, EPRDDF Etiopiako Herriaren Fronte Iraultzaile Demokratikoa koalizioak Abiy Ahmed gobernuburu izendatu zuen arte. Azken honek berehala Oparotasunaren Alderdia sortu zuen, EPRDDF frontea deseginez. Koalizioko alderdi etniko guztiak batu ziren alderdi berrian –TPLF izan ezik–.
Geroztik tentsio giroa nagusi da Tigrayko Gobernuaren eta Etiopiako Gobernuaren artean. Besteak beste, gobernu nagusiaren posturaren gainetik pasaz, tokiko hauteskundean antolatu zituzten irailean Tigray eskualdean, baina Etiopiako Gobernuak ez ditu emaitzak kontutan hartu. "Tigrayko gutiengo etnikoa –biztanleria osoaren %6– baztertzea" leporatzen diote Etiopiako Gobernuari.
Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.
Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.
Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera bitarte emandako hainbat kasu ikertu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Migratzaile afrikarrak, gehienak etiopiarrak, jazartzen dituelako “gizateriaren aurkako krimenak” gauzatzen ari dela salatu du.
Bi urteko gerraren ondoren, TPLFko indarrak eta Etiopiako Armadak elkarrizketak hasi dituzte, azaroaren 2ko su etenaren ondorioz. Afrikako Batasunaren babesean, helburu argiak jarri dituzte mahai gainean: su etena betikotzea, laguntza humanitarioa ziurtatzea eta Tigrayko... [+]
Bi urtez milaka hildako eragin dituen gatazka amaitzeko akordioa sinatu dute Etiopiako Gobernuak eta Tigrayko TPLF gerrillak Pretorian, Hegoafrikan. Afrikako Batasuneko bitartekaritza izan dute bake negoziazioetan.
Azaroaren 4an hasi zuen Etiopiako armadak Tigray eskualdearen aurkako erasoa, Abiy Ahmed lehen ministroaren aginduz. Hamar hilabete geroago, Etiopiako indarren sarraskiek eta sexu-krimenek –Eritreako tropen laguntzarekin– bi milioi pertsona baino gehiago etxerik gabe... [+]
Azken mendean Etiopiak galdu ditu antzinako oihanik gehienak, nekazaritzaren, artzaintzaren eta herrialdean laborantza industrial neokolonialak eragindako goseteen presiopean. Alabaina, biodibertsitatez betetako azken baso zatiak geratu dira, fosil gisa, zientoka eliza eta... [+]
Azken mendean Etiopiak galdu ditu antzinako oihanik gehienak, nekazaritzaren, artzaintzaren eta herrialdean laborantza industrial neokolonialak eragindako goseteen presiopean. Alabaina, biodibertsitatez betetako azken baso zatiak geratu dira, fosil gisa, zientoka eliza eta... [+]
Eritrearen eta Etiopiaren arteko bi hamarkadako gatazkari amaiera ematen laguntzeagatik eman diote saria.
Andeetako kinoaren moda bareturik, Etiopia eta Eritreatik heldu den teff labore txikia da Ipar aberatsean azkena zabaldu den super-elikagaia. Gainerako zerealek baino kaltzio eta mineral gehiago ei daramatzana, glutenik gabea, burdina eta proteina asko dauzkana, fibra kopuru... [+]
Euskaraz ikasten eman dute udaren parte bat gure herrietako barnetegietan. Atzerritarrekin egin dugu lotura –edo ustez atzerritar genituenekin–, bertan bizi den askok bazterrera utzia duten hizkuntza ikasteko bidean esatekoak dituztenen bila. Hauxe kontatu... [+]
Etiopia, 1889. Tigray eta Amhara eskualdeak bereganatu ondoren, Menelik II.a Etiopiako enperadore izendatu zuten. Berehala neurri berritzaileak hartu zituen: esklabotza galarazi, derrigorrezko hezkuntza ezarri, burdinbidea eraikitzen hasi... Eta ez zuen ahaztu konkistetan... [+]
Lehortea 2014an hasirik, hilabeteotan mundu osoan eragin duen El Niñok gosetean murgildu du dagoeneko Etiopiako hamar biztanletik bat, eskualde batzuetan jendeen erdia. Oraindik ez da zabaldu 1984ko argazki terrible haien antzekorik... baina alarmak piztuta daude... [+]