ETAren ostean, zer?

  • ELAk urrats historiko eta positibotzat jotzen du ETA desegin izana. Behin iritsi delarik hainbeste kosta izan den ziklo honen itxiera, konpondu beharreko gai garrantzitsuak daude ebazteko: normalizazio politikoa, biktimak, presoak, estatus politikoa...


2018ko maiatzaren 18an - 11:15

ETAren amaia gauza jakina izan arren, poztu egin behar dugu, baina poza ez da erabatekoa guztiengan. Eskenatik irten izanak ziklo berri bati ekiteko aukera eman beharko liguke, non proiektu politikoen arteko konfrontazioa zibila eta demokratikoa izango den, zilegi diren erreibindikazioak jokabide biolentoekin nahastu gabe. Haatik, batzuk kontakizunen arteko etengabeko gerra luzatzen segi nahi dute, politika bahituta izateko. Estatua izango da oztopo antidemokratikoak jartzen saiatuko dena.

Espainiar estatuak ez du bilatu ETAren desegite ordenaturik. Oraindik ere eragozten ari da normalizazio politikoa, izan ere, subiranismoa ahuldu nahi baitu, eta ezkerreko proiektu alternatibo bat garatzea galarazi. Estatuaren bi helburu horiek bat datoz arlo guztietan ezartzen ari den agenda inbolutiboarekin: autogobernua, giza eskubideak, demokraziaren higadura, ustelkeria… Autogobernuari dagokionez inboluzio agenda hori PPko ministroek aldezten dute; Estatuak eskumenak berreskura ditzan nahi dute. Hauek argi esaten dute: “Ahora toca España”. Bestalde, desberdintasuna areagotzen duten politika antisozialak ere inposatzen dituzte.

ETAren ostean ezinbestekoa da galdetzea helburu hori, subiranismoa ahultzea eta ezker politiko eta soziala indargabetzea, soilik PP-PSOE-Ciudadanos blokearen asmoa ote den. Hau argitzeko zenbait kontu aintzat hartu behar da.

Lehenik, PPk eta EAJk elkarren beharra dute. Euren gizarte-eredua kontserbadorea da. Politika ekonomikoei buruzko akordio guztietan bat datoz (aurrekontuak, fiskalitatea, gastu-araua, murrizketak, AHT…). Madrilen, Gasteizen eta Aldundietan. Urkulluk politika horiek aplikatzeko “egonkortasuna” nahi du, patronalari babesa ematen dio, ez du pentsamolde kritikorik onartzen eta Estatuarekiko konfrontazio oro saihesten du. Politikaren ikusmolde “instituzionala” du, eta hor jendarte zibil antolatuak traba egiten du. Neoliberalak ez dira elkarrekin lehiatzen tartean diru kontuak badaude.

Bigarrenik, jeltzaleen buru den Andoni Ortuzarrek dio pozik dagoela egungo egoerarekin. Berrogei urtean izan den inboluziorik larriena gertatzen ari denean esan du “EAJk sekula ez zuen Espainiako politikan hainbesteko eraginik izan”. Ba ote? Behatzaile zorrotz batek esango luke bizitza politikoa antzezpen bihurtu dela. Noski, bera ziur badago “eragin” handia duela, ez da harritzekoa estrategia, helburu eta aliantzak aldatzeko beharrik ez ikustea. Gauzak ondo doaz eurentzat. Politika neoliberaletan bat datozenez PPri babesa eman diote, Ciudadanosen aitzakia medio. Espainian eskuin ekonomikoak (Ibex-35) PPren gainbehera aurreikusi eta eskuin politikoan lidergo berriak sustatu ditu. Diruak bere posturak biderkatu egiten ditu interesak babesteko. Litekeena da Ciudadanosek hartzea PPren lekua alderdi nagusi bezala, eta ondorioa izatea Espainia are intoleranteagoa estaturik gabeko nazioekin, diruarekin abegikor den bitartean. Bere aldetik PSOErena espero genezakeen: Lehenago ere Konstituzioaren 135. artikulua erreformatu zuen (krisian hartu den erabakirik gogorrena), Katalunian 155. artikuluaren aplikazioaren alde agertu da, Bildurekin Gipuzkoan adostutako aurrerapauso fiskalei uko egin die eta, agintzen duen lekuetan, PPk eta EAJk ezartzen dituzten politika berberak aplikatzen ditu.

Hirugarrenik, EAJk entzungor egiten die Rajoyk PPren Sevillako biltzarrean esandako hitzei: “Orain agintariek badakite zer gertatzen den egin ezin daitekeena egiten denean“: Espetxea.

Hau guztia kontutan izanik ulergarria da nortzuk egon ziren Kanbon eta nortzuk Bertizen. Urkulluk ukatu egiten du jendarte zibil antolatuari protagonismoa eman diezaiokeen parte-hartze eskema oro. Ez du ezer partekatu nahi, inorekin ere ez. Kataluniaz esan du ”2010tik hona demokrazia parte-hartzailea gailendu eta bizitza instituzionala baldintzatzen ari da”. Instituzioen eremua da haren ustez politika egiteko onar daitekeen bakarra. Horregatik ez zen Kanbon izan. Horregatik, eta ETA osteko agenda berak bakarrik kudeatu nahi duelako. Hau ez da lehenengo aldiz gertatu: 2017ko apirilaren 8an armagabetzeko zegoen planaren berri izan zuenean hau baldintzatu egin nahi izan zuen; ezinezkoa zela ikusirik, lehentasuna kendu nahi izan zion Donostian kontraprogramatutako ekitaldi baten bidez. Orain gauza bera egin du Bertizen, Uxue Barkosekin batera, zeinaren posizioa bat datorren EAJrenarekin, lau alderdiren babesari esker aginduagatik. Urkulluk kargu hartu zien Kanbon bildutako nazioarteko ordezkariei, eta Etchegarayri (Euskal Elkargoaren lehendakaria) ohartarazi dio ez dakiela zer gertatzen den eta Lehendakari bakarra dagoela, bera.

Urkulluk dio Rajoyren jarrera espetxe-politikan “ulerkorra” dela. Baina Zoido ministroa entzunda, ez dirudi hala denik. Benetan txalotzekoa litzateke espetxe-politika Madrilekiko harremanetan baldintza gisa jartzea. Baina gaur ez dago halakorik. Ez espetxe-politikaren kasuan, ezta Altsasun edo Katalunian egin diren inputazio irrazionalen kasuan ere… Estatuaren agenda inbolutiboa, gaurkoz bederen, ez da oztopo EAJrentzat eta bere gobernuarentzat.

EAJk beste lehentasun batzuk ditu: politika neoliberalak ezartzea, makroproiektuen bere lizitazio eredua zalantzan ez dadila jarrri (horren adierazgarri, Zubietako erraustegia geldiarazi zutenen aurka bultzatzen ari den zigor ekonomiko neurrigabea) eta, estatus berriari dagokionez, Gasteizen akordiorik iritsiz gero Madrilen kudeatzeko modukoa izan dadila, inolako konfrontaziorik gabekoa alegia. Urkulluk berak esan du honetaz: “errespeta dadila espainiar Konstituziotik datorren legedia”. Abiapuntu honekin azkenean “estatus berria” erabakiko dute autogobernuari betoa ezartzen diotenek. Eta inboluzio garaiotan EAJk denbora kontrolpean dauka eta euskal jendartea despolitizatzen ari da.

Diagnostiko hau eginik, ELA ez dator bat EH Bilduk egin duen “herri proposamena” delakoarekin, nori eta bide hori egin nahi ez duenari zuzendu baitio (EAJ). “Proposamen” hori subiranismoak behar duen pedagogiaren kontrakoa da. Subiranismoa eta ezker politiko eta soziala indartzea ez dago Estatuaren, ezta EAJren esku ere. Posible izateko lehentasuna eman behar zaio jendarte-ereduari, eta horretarako aliantza estrategikoak bilatu. ETArik gabeko aro berri honetan zeintzuk izango dira gure ekintza politiko eta sozialaren ardatzak?

ELA ziur dago Euskal Herrian badela indar militantea eta masa sozial nahikoa justizia sozialaren eta burujabetzaren aldeko borroka demokratikoan bustitzeko prest. Hau bultzatzeko behar-beharrezkoa da esparru guztietan antolatuta dagoen jendarte bat eraikitzea; arlo sindikal, sozial, kulturalean, euskaran, feminismoan… baita politikan ere. Jendarte antolatua ahaztea amaiera litzateke klase eta nazio ikuspuntutik. Ez da harritzekoa neoliberalek baztertzea, ez baitute beste inoren beharrik. Baina guk bai. ETAren amaierarekin batera etorriko al da kultura politiko berri bat, ardatz horiek lantzeko aukera emango duena!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Independentismoa
Naziometroaren seigarren neurketa
Gehiengoa euskal estatuaren alde legoke “adostutako” erreferendumean, gatazkarik sortzen ez badu

Euskal Burujabetzaren Barometroaren seigarren neurketa aurkeztu dute asteartean Donostian. Euskal Herriarekiko atxikimendua da nagusi oro har, baina Nafarroan Nafarroarekikoa gailentzen da. Euskara ez dago euskal sentimendua azaltzeko gako nagusien artean, baina gaztelera eta... [+]


“Euskararen patua independentziarekin lotzen badugu, euskarak jai egin du”

Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]


Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-01-31 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


2023-07-13 | Ilargi Manzanares
Herrien frantsesezko izenak ezabatu dituzte dozenaka seinaletatik

Espraiarekin estali dituzte Ipar Euskal Herrian gutxienez 25 frantsesezko izendapen panel. Uztailaren 10ean hasi zuten ekintza, eta U14 kolektiboak egiletza aldarrikatu du. Bihar manifestazioa deitua dute Donibane Lohizunen.


Zertarako beharko lukete herriek independentzia?

Berriz ere, euskararen aferak hartu ditu azkenaldian lerroburuetako batzuk. Epaitegi batek euskararen eskakizuna zuen lanpostu baten baldintzen kontra deliberatu duela. Inkesta soziolinguistiko batek esanguratsuak diren datuak eman omen dituela. Lapurdi, Baxenafarroa eta... [+]


2023-02-01 | Lide Iraola
Erbesteratu katalanek arrazoi politikoak argudiatu ahal izango dituzte euroagindua ukatzeko

Belgikaren argudioa indargabetu egin du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, eta beraz, buruzagi independentistak Espainiaratzeko Goreneko epaileak eginiko eskariak atzera ere balioa hartu du. Hala ere, Espainiako Justiziak "gabezia sistemikoak" dituela dio... [+]


2022-07-23 | Nekane Txapartegi
Nor garen eta zer izan nahi dugun...

Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]


Olatu berria Eskoziatik?

Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]


2022-06-28 | Karmelo Landa
Irlandarrak eta gu

Irlandarrek bere hizkuntza galdu dute eta ingelesa irabazi. Zer gehiago irabazi dute? Zer gehiago galdu? Astebete egin dut Dublinen, James Joyce-ren Ulysses nobela mardulean oinarri hartzen duen Bloomsday jaialdia bizitzen eta aztertzen.
Lehenago ere ibili izan naiz Irlandan,... [+]


Eguneraketa berriak daude