“Zenbat ETA izan dira sei hamarkadatan? Egungo ETAk hitz egin al du ETA guztietan aritu direnen izenean?”. Galdetzen zuen ARGIAn Mikel Asurmendi kazetariak. Badago bertsio ortodoxo bat erakunde armatuaren iraupena ahalbideratu dutenen aldetik nola edo hala kontatua, beste bertsioekin bat ez datorrena. Nirea horietako bat litzateke.
Jadanik urte franko Emilio Lopez Adan Beltza-ren juzkua nire egin nuen: “ETAren historia ez da koskarik gabeko lerro zuzena. Terrorismoa onartzeko erabakia haustura handi bat izan zen. Estatua makurtzeko jende zibilaren aurkako atentatuak dira terrorismoa (300 biktima baina gehiago) eta larrutik ordaindu: herriaren konfiantza galdu, etsaiei jokoa eman, estrategia politiko-militarraren porrota areagotu, jendartean ikaragarrizko zauriak ireki”.
Izan ere, ETA jaio zenetik bere jarduera amaitutzak eman zuen arte, aldaketa estrategiko nabarmenak izan dira, hori ezin uka. Hastapeneko ETAk, bere idatzietan Vietnamgo edo Aljeriako “herritar-gerra” ereduaren alde azaldu bazen ere, berehala baztertu zuen halako asmo handiuste estrategikoa eta askoz xume eta pragmatikoago bihurtuko zen herri borroka suspertuko omen zuen “ekintza-zapalketa-ekintza” kiribil famatuaren aldeko bideari, ia diktatura amaitu arte iraungo zukeena.
Trantsizio garaian, berriz, ETAk Estatuarekin negoziazioa lortzea helburu zuen estrategia garatu zuen, inoiz baino oldartze gaitasun handiena erakutsiz. Atentatu odoltsuen kopurua biderkatzeko gai izan zen, beti ere, salbuespenak salbuespen aparatu errepresio desberdinetara kolpatzea mugatuz edo lehenetsiz (artean, izan ziren jomugatzat hartutako politikari eta enpresariak, baina ez modu sistematikoan).
Eta azkenik, negoziaziorako aukerak gutxitzen joan ziren heinean muga etikoak, politikoak eta operatiboak gainditu ziren.
Zein urruti geratzen ziren biolentziaren erabileraren inguruko hasierako zalantzak eta balantzak, zeinetan helburuak eta bideak nola uztartu izaten zen kezka nagusia. Hots. Eibarko El Correo Español-ren egoitzan bonba jarri zuten militante berberek konturatu zirenean langile bat zegoela lanean bonba desaktibatzen saiatu ziren istripu larria jasanez. Artekaleko erorketatik ihesi zihoan militante zaurituak taxilari bat hil izanak Erakundean eta herrian sortu zuen harridura eta ezinegona, azpimarratzekoak dira. Ezin sinetsi gutako batek langile bat hil zezakeela, nahi gabe edo istripu batean izan ezik.
La Navaleko atrakuan parte hartu zuen taldeak agindu garbia zuen: “Gertatzen dena gertatzen dela, mehatxatu bai, baina ez egin tiro langileei. Eta horregatik harrapatu zuten La Argentinita komandoko andrazko bakarra. Langileek inguratu zuten, segur aski neska zelako, baina militanteak ez zien erantzun tiroka. Zer esan, ETAk Rolando kafetegian egindako sarraskiaren ondorengo nahasketa eta aztoramenaz. Oraindik sinesten zen etsaiaren eta erakundearen biolentzian bazegoela alde etiko bat, eta herriak ondo bereizten zuela. “Estatua indartsuagoa zen militarki, ez ordea etikoki”. Hori zen abiapuntua.
Angel Berazadi enpresari jeltzalearen bahiketa eta ondorengo hilketak ere harridura sortu zuen, baina gutxiago. Apurka-apurka, kontzienteki edo dinamikak nahi baino harago eramanez aldaketak ematen ari ziren ETAren baitan.
Hala ere, Komando Autonomoak Casas PSOEko senataria hil zutenean, Herri Batasunak desmarkatu ez ezik gaitzetsi egin zuen ekintza hori. Azkeneko aldia, ziklo armatua bukatzeko erabakia hartu arte, ezker abertzaleak ekintza armatu bat gaitzesten zuela.
ETAren jarduera armatua geroz eta militaristagoa bihurtu zen, estrategia politikoaren kalterako. Geroz eta politikoki ahulago orduan eta bortitzago! Bihotzak irabazi eta elkartasuna erakartzearen ordez, bazirudien jenderen nazka eta asperdura bereganatzea zuela helburu, horrek gizartean negoziazioaren aldeko giroa sortuko zuelakoan
ETAren jarduera armatua geroz eta militaristagoa bihurtu zen, estrategia politikoaren kalterako. Geroz eta politikoki ahulago orduan eta bortitzago! Bihotzak irabazi eta elkartasuna erakartzearen ordez, bazirudien jenderen nazka eta asperdura bereganatzea zuela helburu, horrek gizartean negoziazioaren aldeko giroa sortuko zuelakoan.
Hasieran salbuespen zena ia lege egin zen. Ekintza doilor harekiko gaitzespena ez zitekeen desegokitasun politikora mugatu, zilegitasuna ere jarri behar zen auzitan. Hipercor-ekoa mugarritzat jo genuen, eta Miguel Angel Blancorena eta antzekoenak ETAk amildegiko bidea hartzen ari zenaren baieztapena. Eta okerrena, deriba onartezin harekin Ezker Abertzaleari ere izugarrizko kalte egiten ziola geroz eta argiagoa zen guretzako. “Sufrimenduaren sozializazioa” aldarrikatu edo teorizatu zutenean, eta "bonba-auto"-en ia bereizi gabeko erabilerara jauzi eginez, gure desadostasuna erabateko eta totala zen. Ahaztu gabe gatazkaren iraupenak nekea eta bukatzeko gogoa indartu zuela.
Bilakaera horren aurrean, ezker muturrean, denok ez ginen isilik egon. Ez horixe! Ez zen izan gauza gozoa. Izan ere, nola bereiztu ETAren jardueratik, beste askoz ez bezala (EPK, EE) estatua eta sistemaren esparruan harrapaturik izan gabe. Hor zegoen gakoa. Eta hor dago gakoa, ETAren ondorengo garaiotan.
Berandu, baina zorionez, hori dena bukatu da. ETAk bere kabuz (hori oso garrantzitsua eta azpimarratzekoa da) bere ibilbideari amaiera eman dio eta frankistar oinordekoak edo gerra zikinak bultzatu zutenek ez bezala, eragindako kaltei buruzko autokritika egin; nahikoa edo eskasa hori eztabaidagarria da baina ez da idatzi honen hizpidea.
Nola egin aurrera asmatu beharko da, baina zaila iruditzen zait urte luze horietan ikasitakoaz hitz egin gabe: abertzaletasunaren baitan, indarrean egon diren bi estrategi nagusiek, (Gernikako Estatutuarenak, alde batetik, eta borroka armatuenak, bestetik) kasu bakoitzean arrazoi desberdinengatik, jakina, porrot egin dute. Garaia da bide berri bati hasiera emateko, "aterabidea" izango dena, Kataluniarenarekin “kalko eta kopia” ezin izango dena, baina, antzeko ezaugarriak izango dituena: Euskal Errepublikaren aldeko herri mugimendu indartsu eta autoeratua ardatz izango duena. Zeinak kaletik zen erakundeetatik (daudenak eta sortu beharko direnak) bultza egingo duena eta lehenago edo beranduago Estatuarekin talka egin beharko duena.
Joxe Iriarte, Bikila
Alternatibako kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]
Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]