Polizia gehiegikerien eta eskuin muturreko taldeen biktimak aitortzeko eskatu dute ETAren 41 biktimak, Vocento Taldearen komunikabideetan zabaldutako iritzi artikulu baten bidez.
Poliziak eragindako biktimei ere “egia, justizia, erreparazioa eta memoria” izateko eskubidea aitortu behar zaiela adierazi dute ETAren biktimek. ETAren edo “inguruko taldeen” atentatuak jasan dituzten 41 pertsonaren senideek diotenez, polizia gehiegikerien eta eskuin muturreko taldeen biktimak aitortza egin beharra dago.
Artikuluan azpimarratu dutenez, “biktima horien eskubideak aitortzeak ez dakar gertatutakoa zuritzea, biktimak maila berean jartzea, edota guk edo gure senideek jasandako atentatuei zilegitasuna ematea”. Alabaina, zehaztu dute “biktima horiek ere egia, justizia, erreparazioa eta memoria izateko eskubidea badutela aitortzen ari gara, besterik ez”.
Polizia gehiegikerien eta eskuin muturraren biktimak ez aitortzea “akats politiko eta humano larria” izango litzatekeela ohartarazi dute.
Iñaki Garcia Arrizabalagak sinatu du artikulua. Beste 40 biktimak beren atxikimendua adierazi dute, ondorengoek besteak beste: Sara Buesa, Sandra Carrasco, Barbara Dührkop, Josu Elespe, Maria Jauregi, Andoitz eta Ibai Korta, Gorka Landaburu, Maixabel Lasa, Rosa Lluch, Roberto Manrique, Arantza Puelles, Rosa Rodero eta Naiara Zamarreño.
Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute.
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.