ETAren azken biktima izan zen Jean-Serge Nerin jendarmearen heriotza “zinez sentitzen” duela adierazi dute Parisen epaitzen ari diren erakunde armatuko lau kidek agiri baten bidez.
Xabier Goienetxea, Izaskun Lesaka, Arkaitz Agirregabiria eta Josu Urbietaren aurkako epaiketa azaroaren 20an hasi zen Parisen eta abenduaren 13an akusatuek auziari buruzko azken hitza esateko duten aukera baliatu dute adierazpena egiteko. Esan dutenez, Nerin hil zen tiroketa ez zuen ETAk bilatutako zerbait izan.
Su-etena hasi berritan
2010eko otsailean ETAk ekintza armatu gehiago ez egitea erabaki ondoren gertatu zen: Parisko epaituen agirian irakurtzen denez, “babes logistiko bila” ari ziren erakunde armatuko kideek “auto kopuru handi bat eskuratzeko operazioa” egin zuten. Operazio horren testuinguruan, tiroketa bat hasi zen talde armatuko kideen eta Frantziako Poliziaren artean eta Nerinek hiru tiro jaso zituen ETAko kideen aldetik. Beste polizia bat ere zauritu zen tiroketan.
“Kaltea eragin zuen horrek. Kalte politikoa, erasoko ekintzak bertan behera utzi eta berehala horrelako gertakari bat jazo izanak hasitako bake ahaleginari sinesgarritasuna kendu ahal ziolako”, irakur daiteke epaiketako saioaren ostean publiko egin den agirian. “Zoritxarreko gertaera hark, gainera, kalte humano handia eragin zuen. Jean-Serge Nerin brigadier burua bertan hil zen ETAko kideek jaurtitako tiroaren ondorioz. Heriotza hura zinez sentitzen dugula jakinarazi nahi dugu publikoki, eta gure doluminak azaldu nahi dizkiegu bere sendiari”, dio komunikatuak.
“ETAk bere ekintzekin eragindakoa onartzen du. Are gehiago egin beahr dugu denok baketa eta askatasuna ekarriko dituen etorkizun berri bat erdiesteko”, jarraitzen du dokumentuak. “Euskal herritarrek gure hitza dute egitasmo horretan gure konpromiso osoa izango dutela”.
Epaiketa amaituta
Azken adierazpen horrekin amaitutzat eman da epaiketa eta asteazken arratsaldean espero da lau akusatuentzat sententzia. Maryvonne Caillibotte fiskalak eskatu du 2015ean auzipetuei ezarritako zigorra mantendu dadila: 25 urteko kartzela zigorra Agirregabiriarentzat, 16koa Urbietarentzat eta 14koak Goienetxea eta Lesakarentzat.
Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.
Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.
Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.
Lur Olaizola zuzendari donostiarraren azken filmak Cinéma du réel jaialdiko lehiaketan parte hartuko du. Parisen egoitza duen festibalak martxoaren 11tik 20ra bitartean egingo du aurtengo edizioa.
Adierazpena egin du euskal ezker independentistak, Aieteko Adierazpenaren eta ETAren indarkeriaren amaieraren 10. urteurrena dela-eta. Arkaitz Rodriguezek eta Arnaldo Otegik irakurri dituzte hausnarketak. ETAren indarkeriak eragindako biktimei aipamen berezia egin diete, eta... [+]
Maiatzean aurkeztu zuten zirriborroari hainbat puntu gehitu dizkiote, eta ongietorriak “de facto indarkeriaren kultura politikoaren gorespena” direla adierazi dute. ETAren biolentzia erabili eta justifikatu dutenei “gogoeta kritikoa” eskatu diete.
Herritarrak mobilizatzera deitu dituzte bihar Gasteizen, zentroaren inaugurazioarekin bat eginez. Bizikidetzaren aurkako "erasoa" dela salatu dute.
Polizia gehiegikerien eta eskuin muturreko taldeen biktimak aitortzeko eskatu dute ETAren 41 biktimak, Vocento Taldearen komunikabideetan zabaldutako iritzi artikulu baten bidez.
Eusko Jaurlaritzak, Urkullu buru, “bidegabea izan zen” aitortzea eskatu ohi dio ezker abertzaleari. ETAren jardunaz ari da. Esaldia mantra da politikagintzan. Errepikatzearen poderioz, batzuen “bidegabekeriak” beste batzuenak kukutzeko... [+]
Katalunian ETAk egin zituen atentatuen artean bi izan ziren bereziki mingarriak: 1987ko Hipercorrekoa eta, hamahiru urte beranduago, Bartzelonan hil zuten Ernest Lluch Espainiako Osasun ministro ohi sozialistarena. ETAren amaierako erronkak hizpide, Bakea eraikitzen jardunaldiak... [+]
Arnagako adierazpenak ETAren desagerpenari eszenifikazioa emateaz gain, konpondu gabeko auziak ekarri ditu gogora nazioarteko figura esanguratsuen eskutik. Izango ote du eraginik Espainiako eta Frantziako Gobernuen espetxe politiketan?
Datozen asteetan hasiko dira Frantzia euskal presoak gerturatzen. Horren inguruko xehetasunak emateko, urtarrilaren 24an bilera egingo du Frantziako Justizia ministerioak Marimar Blanco AVTko lehendakariarekin.
Gaur 30 urte beteko dira ETAk Hipercorren atentatua egin zuela. 21 hildako eta 45 zaurituak oroitzeko ekitaldian egingo dute eta Iñigo Urkullu bertan izango da, Carles Puigdemontekin batera.
Auzitegi Gorenak Cesar Strawberry zigortu du, Twitterren "gorrotoaren diskurtsoa elikatu eta terrorismoa legitimatzeagatik". Fiskalak Audientzia Nazionalaren absoluzio epaiari helegitea jarri ondoren etorri da epaia.