Legeak esaten duena errespetatuko duela adierazi zuen atzo Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Bilbon, eta ez duela ETArekin negoziazio prozesurik hasiko hura "behin betiko disolbatu arte". Rajoyk... [+]
ETAk hiru ardatzen gainean eraikitako "bakerako agenda" proposatu du Gara egunkariari bidalitako agirian. Alderdiek proposamenaren inguruko iritziak plazaratu dituzte, aldekoak eta kontrakoak.
Presoak etxeratzea aipatu du erakunde armatuak agenda horretako lehenbiziko puntuan. Erakundea bera desarmatzea da bigarren puntua, baita bere militanteak desmobilizatzea ere. Azkenik, Euskal Herriaren desmilitarizaziorako urratsak ere nabarmendu ditu ETAk, "Euskal Herrian dauden indar armatuak konfrontazio armatuaren amaierara egokituz".
Hiru helburu horiek lortu asmoz, Espainiako eta Frantziako gobernuekin epeak eta urratsak zehazteko borondatea adierazi du ETAk, akordioetara iritsiz gero "konfrontazio armatuaren behin betiko amaiera" etorriko dela ziurtatuz.
Ezker abertzaleak ETAk aurkeztutako proposamena “bakeari ekarpena” dela adierazi du. Maribi Ugarteburu bozeramaileak dio “ETAk gatazkaren ondorioak konpontzeko aurretiko jarrera zabaldu duela”. Frantziako eta Espainiako estatuek proposamena onartuko balute konponbidearen “bezpera” izango litzakeela gaineratu du, baina orain arte hartutako neurriek “bakearen kontrakoak” izan direla. Ugarteburuk zalantzan jarri du bi gobernuen jarrera aldatuko ote den, horregatik, eragile sozio-politiko guztiei irakurketa eta balorazio “sakona” egiteko eskatu die.
Aralarrek, Alternatibak eta Lokarrik ere ETAren proposamena babestu dute. Aralarrek ETAren “borondatea” azpimarratu du, eta positibotzat hartu du “herria eta herritarrak izatea gatazkaren konponbidearen ardatz”. Bakea lortzeko akordioak egon behar direla gaineratu du, elkarrizketa “premiazkoa” dela. Lokarrik zailtasunen aurrean prozesua aurrera doala esan du eta ETAk “erritmoa errespetatu” beharko lukeela. Zailtasun nagusiena bi estatuek “aurrerapausorik ez ematea” dela adierazi du.
EAJko Iñigo Urkulluk ere ETAri erantzun dio. Urkulluk dio bakea ezin dela lortu komunikatuen bitartez, erakundearen amaiera iragartzeko ez bada, behintzat. Gai hau “diskrezioz” jorratu nahi duela eta “demokrazian bide guztiak irekiak daudela” gaineratu du proposamenari uko egin ondoren.
Jorge Fernandez Díaz Espainiako barne ministroak esan du ez duela ETArekin negoziatuko, “inolaz ere”, eta baldintzarik gabeko disoluzioa eskatu du: “Ez dugu negoziatu eta ez dugu negoziatuko erakunde terrorista batekin, baldintzarik gabeko disoluzioarekin soilik lan egingo dugu”. Antonio Basagoitik ere Gobernuak ez duela “ezer” emango esan du. “Lehen ETAk heriotz-mehatxuak egiten zituen, orain testu eta komunikatuekin mehatxatzen du”, dio Basagoitik.
PSEren izenean José Antonio Pastor bozeramaileak hitz egin du: “Espainiako eta Frantziako estatuak eta demokrazia baldintzatu nahi ditu, baina ez dute estatu honetako politika baldintzatuko”.
UPyDko Gorka Maneirok proposamena “xantaia onartezina” gisa izendatu zuen. Komunikatu batean eskatu zion espainiar estatuari “tresna guztiak erabil ditzala ETAk itxaropen guztiak galdu eta hura suntsitzeko”.
Yolanda Barcinak eskatu du ETA “behingoz” desagertzea, UPNk ez duela “terroristen” baldintzarik onartuko: “Inork ez dezala pentsa UPNk beste aldera begiratuko duenik, inoiz ez dugu egingo”.
Aurreikuspenak bete egingo dira: Arantza Quiroga irundarrak ordezkatuko du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente karguan. Iñaki Oyarzabal izango du alboan Quirogak.
Arantza Quiroga ez da Antonio Basagoiti EAEko PPko burua ordezkatzeko hautagai bakarra, baina bai nagusia, Madrilgo eta EAEko PPko kideen artean duen babesagatik, bere jarrera "kontserbadorea" dela medio.
Joan den ostiralean EAEko Legebiltzarrean gatazka politikoari buruz egin zen saioaren ondoren, badirudi PPk erakunde horrek martxan jarri nahi duen bake ponentzian parte hartzea hurbilago dagoela.
"Brian Currin abokatu hegoafrikarra da ETA ez desagertzeko interes handiena duena, bere lanagatik kobratzen jarraitu ahal izateko", esan zuen atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak, Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan. "Euskal Herrian galdera... [+]
EAJren Gobernuak Eusko Autonomia Erkidegoarentzat aurkezturiko aurrekontuek, Madrili eta Bruselari men egiten diete. Kapitalismoak Europan inposatu duen “austeritate” filosofiarekin bat egin dute aurrekontuok; Grezian, Portugalen, Italian eta Espainian... [+]
Antonio Basagoiti ez da berriro lehendakarigai bezala aurkeztuko, PPko iturriek jakinarazi dutenez. EAEko PPko burua egoera korapilatsuan jarri dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeek. Hiru eserleku galduta, geroz eta gehiago dira haren politika kritikatzen dutenak... [+]
Urriaren 21ean EAEko legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeetako kanpaina ofiziala abian da gauerditik. Inkesta guztien arabera, bi indar abertzaleak buru izango dira emaitzetan, eta EAJ eta EH Bilduren artean izango da lehia nagusia. Bestetik, PSE-EE eta PPk beherakada... [+]
EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak urriaren 21era aurreratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Patxi López lehendakariak eguerdian prentsaren aurrean hitz egin du eta adierazi du erabakia "ondo pentsatuta" hartu duela eta "euskal herritarren interesak"... [+]
Espainiako Barne ministro Jorge Fernández Díazek adierazi du Hego Euskal Herriko hauteskunde legeak aldatuko dituztela. Helburua "ETAren mehatxuz erbesteratutakoek" Hego Euskal Herrian bozka eman ahal izatea da. Aldaketa "egingarria" eta... [+]
PPk onartu du "ETAk mehatxatuta deserriratu" direnek EAEn bozkatzea zaila izango dela, bai behintzat datozen lehendakaritzako hauteskundeetan. Espainiako Barne ministro Jorge Fernández Díaz izan zen atzo Bilboko Forum Europan aitortu zuena zailtasun... [+]
PP legean aldaketak egitea aztertzen ari da, ETAren presioa dela eta EAEtik alde egin dutenek hurrengo hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea izan dezaten, Jorge Fernández Díaz Barne ministroak atzo kazetariei jakinarazi zienaren arabera. Barne ministroaren... [+]
Bateragune auziko kideei kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Gorenak. Erabaki honen harira alderdi eta sindikatuek egindako adierazpenak bildu ditugu:
Eusko Jaurlaritza: "Auzitegi Gorenak hartutako erabakia onartzen dugu. Aurrerantzean ere, Euskadin elkarbizitza... [+]