Eta NaBai zer?

  • Ikasturte berria zalantza itzelez datorkigu arlo ekonomikoan eta bizitasun handiz politikoan, bietan azken hilabeteetako jario tinkoari jarraiki. Eremu politikoan bakegintzak eta normalizazio politikoak jardunaren ardatzean jarraituko dute eta, apurka, 2011 honetan eman diren urrats erabakigarriak sendotuz jarraituko dutela pentsa liteke.


2011ko irailaren 01ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Patxi Zabaleta.

Hau atzera ezineko egoera dela sustraituago dago gizarteko alor guztietan, orain jokaldia borobiltzea falta da eta etorkizuneko elkarbizitzaren zutabeak ondo finkatzea: gatazkaren ondorioak humanizatu (presoak…), partehartze politikoa bermatu, guztien arteko eztabaida politikoari hasiera eman eta biktimen gaiari serio heldu. Hori da sekuentzia, eta bukaeratik hasi nahi izateak prozesu hori zangotrabatu eta luzatu besterik ez du egingo. Esparru hauek guztietako osagaiak nahasiko dira prozesu luze horretan, jakina, baina hemen bezala txakurrak ortozik dabiltza munduan zehar eta, desberdintasunak desberdintasun, bake eta normalizazio prozesuek ezaugarri bertsu asko dituzte.

Gai hauei buruz zerbait badakien Vicenç Fisas-ek El País-en joan den astelehenean idatziriko artikulu interesgarrian, ETA eta Gobernua dagoeneko erakunde armatuaren amaiera elkarrekin kudeatzen aritu beharko liratekeela dio, hori dela normalena munduan zehar eta hemen ere horretan aritzea espero duela. Zentzuzko berbak, zalantzarik gabe, ona litzateke hala izatea eta azaroan lekukoa hartuko duen PPk ere bide horretan sakontzea. Hori izango da epe laburrean frogatu ahal izango dugun gaietakoa. Gaitza dirudi Bilduren ilegalizazioa eskatzen duena jardun horretan irudikatzea, baina ez litzateke lehenengo aldia izango eta gainera munduan zehar ere bere gisako askok egin dute berdintsu.

HEGOALDEAN berriz ere hauteskundeak gainean ditugula da kontua, eta erabakigarriak izango direla bake prozesuan. Euskal Herrian, gainera, ukitu berezia izango dute, besteak beste, 1996az geroztik ezker abertzaleak ez duelako hauteskunde mota honetan parte hartu: 2004. urtean legez kanpo zegoen jada eta 2000.ean abstentzioa eskatu zuen, euskal herritarrok Madrilen ez genuela ezer egiterik argudiatuz. Beste garai batzuk dira, duda barik, eta oraindik Sorturen legeztatzea airean bada ere, ezker abertzaleak Bildurekin bideratuko du bere botoa.

Ez dagoena argi esparru abertzalearen eskaintza da. Bilduk EAJri egindako proposamena bazterrean geratu ondoren, badirudi Bildu eta Aralar batuko duen eremu soberanista eta ezkertiarra osatuko dela. Ez dirudi EAEn horretarako arazorik izango denik, baina Nafarroan kontua bestelakoa da. Aralarreko zuzendaritzak Bildurekin eskaintza osatzearen aldeko proposamena egin du, baina alderdian banaketa dago gaiari buruz eta hainbat sektorek ez dute begi onez ikusten proposamena. Datorren larunbatean ikusiko da zer gertatzen den Berrioplanon (Nafarroa) egingo duen biltzarrean. Eta behin betiko erabaki ofiziala irailaren 17ko ezohiko kongresuan finkatuko du Aralarrek.

Seguruenik zuzendaritzaren proposamena aterako da aurrera, baina Nafarroan barne eztabaida esanguratsuarekin. Eta hori hala bada, galdera berez dator: zer gertatuko da NaBai-rekin? Egongo da hauteskunde hauetan? Eta nola osatuko da ondoren? Eta talde parlamentarioa eta dituen alkatetzak? Erantzun hauetako batzuk irailaren 4an ezagutu ditzakegu, egun horretan aurkeztuko baita Zabaltzen, NaBai-ko independenteek osatutako egitura politikoa. EAJ bera baino erabakigarriagoa da Zabaltzenek egin dezakeena, eta hauteskunde hauetan Aralarrik gabe Nafarroako esparru politikoan bere eskaintza manten badezake ere, etorkizunari aurre egitea gaitza izan dezake.

Oinarrian eztabaida historikoa dago: ea nola garatzen diren Nafarroaren izaera berezia eta bere estrategia politiko propioa, eta ea hori nola ezkontzen den EAEko –eta Euskal Herri osoko– gainerako estrategiekin. Eta ea nola lotzen den hori Nafarroako sektore baskista eta ezkertiarrekin. Hori izan da bere sorreratik NaBaik abertzaletasunari egin dion ekarpen nagusia eta hori da, besteak beste, abertzaletasunak kontuan izan beharko duena.

Betiko hausnarketa hauek ditu abertzaletasunak Nafarroan eta, historiako gizarte ordezkaritza eta ordezkaritza instituzional handiena lortu ondoren, posizio onean dago hausnarketa hau lasaitasunean egiteko; akaso, hori da oraindik erronka nagusietakoa, eztabaidak eta ikuspegi anitzak jardun politikoan lasaitasunez txertatzea. Kontrakoa izango zela uste banuen ere, iragan maiatzeko hauteskundeetako giro orokorra eredugarria izan zen zentzu horretan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: NaBai
2021-07-27 | Mikel Asurmendi
Uxue Barkos: "Nafarroa Bai-ren barruan tentsioak badaude eta izango dira, baina momentuz gauzak ondo doaz"
Kazetari lanek politikarako bidea eta trenpua leundu diotela erakutsi digu Iruñeko Gaztelu plazan, Cafe Iruña kafetegi entzutetsuan.

2021-07-19 | Mikel Asurmendi
Maiorga Ramirez: «NaBai-ren osaketa ez da ariketa partidisten menpe egon behar»
Euskara Kultur Elkargoak prebarikazioa eta agiriak faltsutzea leporatu zizkion Pedro Pegenaute Nafarroako Hizkuntza Politikako zuzendari nagusiari. Epailetzak auzia artxibatu berri du. Maiorga Ramirezek honela baloratu du erabakia: «Auzia ez da bukatu oraindik, baina epailetzak... [+]

2021-07-12 | Mikel Asurmendi
Uxue Barkos
«PSNren asmoa NaBai apurtzea bada, ez du lortuko»
1964, Iruñea. NaBaiko zinegotzia Iruñeko Udalean eta Espainiako Kongresuan diputatua. Esperientzia ezinbestekotzat jotzen du NaBai: “Nafarroan abertzale eta ez abertzaleen artean lan egitea posible da, baita proiektu berri bat aurrera ateratzea ere.[+]

2015-01-27 | ARGIA
Ikurrinak debeku ofizialarekin jarraituko du Nafarroan

Nafarroako Legebiltzarrak atzera bota du Sinboloen Legea aldatzeko gaur aurkeztu den herri ekinaldi legegilea, Guztion Nafarroa guztien ikurrak herri ekimenak aurkeztua. 9.000 sinadura aurkeztu ziren horretarako eta 5.016 eman zituen balekotzat Legebiltzarreko Mahaiak... [+]


PSOEk debekatu egin dio PSNri Barcinaren aurkako zentsura moziorik aurkeztea

PSOEko zuzendaritzak erabaki du PSNk ez duela Yolanda Barcinaren aurka zentsura moziorik jarri behar Nafarroako Legebiltzarrean. Kaleratu duten oharrean irakur daitekeenez, PSNk ez du beste inongo taldek aurkez dezakeen moziorik onartuko. Erabakia asteazken gauean zabaldu... [+]


2014-02-28 | ARGIA
Barcinaren dimisioa eskatu du Goicoechea auziko ikerketa batzordeak ere

Aldaketaren premia: hori da Goicoechea auziko ikerketa batzordeak gaur irakurri dituen ondorioetan ikusten dena. Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio.


2014-02-24 | Iera Aranburu
35.000 lagun Barcinari dimisio eske

Kontuz! elkarteak deituta, azkenaldian Iruñeak ikusi duen manifestazio jendetsuena egin zuten larunbatean. "Goicoechea auzian" gertatutakoari buruzko azalpenak eta ardurak eskatu dizkiote Yolanda Barcinaren gobernuari.


2014-02-18 | ARGIA
Lizarbe, Nafarroako Ogasunari buruzko ikerketa batzordeko presidente

Juan Jose Lizarbe izendatu dute 'Goicoechea auzia' ikertzeko batzordeko presidente. PSNk soilik aurkeztu du hautagaia eta alderdi guztien babesa jaso du, UPNrena salbu.


2013-04-10 | Lide Hernando
Geroa Baik Barcinaren aurkako zentsura mozioa babestuko du

Geroa Baiko Batzorde Iraunkorrak asteartean adierazi du Barcinaren aurkako zentsura mozioaren aldeko botoa emango duela. Bilduk eta Aralar-NaBaik aurkeztutako mozioak jada Ezkerraren eta Geroa Bairen bermea du, beraz. Hala ere, ez da nahikoa izango aurrera ateratzeko, PSNk... [+]


2013-04-10 | Lide Hernando
Iruñeko Udaleko oposizioko alderdiek Mayaren aurka planto egingo dute batzarrean

Iruñeko alkate Enrique Mayak CAN auziarekin duen erlazioa kontuan hartzekoa dela kontsideratu dute udaleko UPNren oposizioko alderdi guztiek, PPNk izan ezik.


2013-03-22 | Jon Torner Zabala
Iruñeko alkatearen dimisioa eskatuko du oposizioak, CAN auzia dela eta

Enrique Maya Iruñeko alkatearen aurkako mozioa aurkeztuko dute gaurko osoko bilkuran NaBai, Bildu, PSN, Aralar eta Izquierda-Ezkerra alderdiek, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten auziagatik,


2013-02-08 | ARGIA
Nafarroako Parlamentuak atzera bota du osasun sistema erreformatzeko Gobernuak onartutako dekretua

Osasunbideko lehen arreta eta larrialdi zerbitzuan aldaketak egin nahi ditu Nafarroako Gobernuak. Parlamentuak, ordea, atzera bota du UPNk onartutako dekretua, Nabai, PSN, Ezkerra eta Geroa Bairen botoekin. Dekretuak landa-eremuak baztertu, zerbitzu kaskarragoak ezarri eta... [+]


2013-02-06 | Martin Vicioso
NaBai, Ezkerra, Aralar eta Bilduk euskarazko irrati baten aldeko mozioa aurkeztu dute

Iruñeko Nafarroa Bai, Bildu, Aralar eta Izquierda-Ezkerrako zinegotziek mozio bateratua aurkeztu dute Iruñean Nafarroako Gobernuak “lehenbailehen” euskarazko irrati bati emititzeko baimena eman diezaion.


2011-09-02
NaBaiko independenteek Zabaltzen taldea sortu dute

Burlatan egin zuten batzarrean, han zeuden bazkide guztiek [104tik 69] Zabaltzen sortzearen alde egin zuten. Eragile politiko izaera izango du elkarteak, ez alderdi politikoarena. Behin-behineko batzorde kudeatzailea izendatu zuten, azaroko hauteskundeak bitarte erakundeaz... [+]


2011-07-28
Zabaltzen asoziazioa sortuko dute NaBaiko independiente batzuek

Hainbat independientek Nafarroa Bai-ren baitan asoziazio bat sortuko dutela jakinarazi dute beren blogean. Zabaltzen izena hartuko du eta irailaren 1ean eratuko da, NaBai "bloke identitarioetatik salbu" egon dadin.


Eguneraketa berriak daude