Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue, urteak daramatzagulako lelo berarekin” eta zoritxarrez aurten ere berdin hasi behar dugu, gauzak ez baitira batere aldatu. Eta, are okerrago, iaz Hezkuntzaren Euskal Lege berria onartu zen. Lege horrek hirugarren artikuluan, Euskal Hezkuntza Sistemaren printzipioei buruzkoan, hitzez hitz hau jasotzen du: “Gizarte-kohesioa, pluraltasunarekiko errespetua, eta pentsamendu- eta sinesmen-askatasuna, bai eta giza eskubideen eta aniztasunaren defentsaren bermea ere, laikotasun-printzipioaren esparruan”. Laikotasun-printzipio hori jaso arren, erlijioa irakasgaiaren tratamendua aurreko ikasturteetako bera da. Horregatik, betiko argudio berberak errepikatzen jarraitu behar dugu.
Hasteko gogoratu erlijioa eskola publikoan derrigorrez eskaini izan beharra Franco eta Suarezen herentzia dugula, batak 1953an izenpetu eta besteak 1979an berretsi zuten konkordatuaren puntuetako bat delako (estatuak Eliza Katolikoa mantentzea bezala, baina hori beste baterako utziko dugu). Egia da hauteskunde kanpaina gehienetan ezkerrak, PSOE barne, agindu digula gobernua lortu bezain pronto ezabatuko dutela, baina aldaketa bakarra da 1992 geroztik erlijio gehiago direla guztiok ordaintzen ditugun irakasleak izendatzeko aukera dutenak.
Legez onartuta dagoenez askok eskubide hitza erabiltzen dute egoera honetaz hitz egiteko. Baina soilik batzuen interesak babesten dituen legea, eskubidea ala pribilegioa da? Zeren momentu honetan 42.000 erlijio inguru omen daude munduan eta horietatik soilik katoliko erromatarrak, hebrearrak, islama eta ebanjeliko hitzaren menpean hartzen den multzoa da eskubide hori aurrera eraman dezakeena, beraz, gero eta ugariago ditugun ortodoxoak, budista, neopagano edo katoliko maronitak (bai, Siriako gerra zibiletik ihes iritsitakoak) eskubide bariko pertsonak dira? Horri lotuta azkenaldian ezkerretik entzun ditugu aldarrikapenak beste erlijioetako irakasleak kontratatzeko. Ez gaude ados, estatu laikoa lortzeko bide txarra da eskola publikoa erlijioko irakaslez betetzea.
Azkenaldian ezkerretik entzun ditugu aldarrikapenak beste erlijioetako irakasleak kontratatzeko. Ez gaude ados, estatu laikoa lortzeko bide txarra da eskola publikoa erlijioko irakaslez betetzea
1959an onartutako umeen eskubideen aldarrikapenaren 14. artikuluak dio “umearen pentsamendu, kontzientzia eta erlijio askatasuna bermatuko” dela. Guraso askok garbi daukate bere eskubidea dela bere umeen ideologia aukeratzea. Bi eskubide horiek talka egiten dute. Guk proposatuko genuke umeak bere kabuz pentsatzen hasten diren arte itxoitea, baina horretarako pazientziarik ez duenak hor ditu sakristiak, medersak, sinagogak etab. Guk ez dugu umeen doktrinamendua ordaindu nahi.
Erlijioa da aukerazko gai bakarra Haur eta Lehen Hezkuntzan, oraindik gazteegiak direnean inolako aburu propiorik izateko. Hortaz, erlijioa ikasten duten gaztetxo horiek ikasturte bakoitzean 40 ordu inguru pasatzen dituzte bere gelatik kanpo, eta hori talde kohesiorako eta harremanak sendotzeko ez da biderik onena.
Eskola guztiek ikastordu kopuru bera dute, beraz, erlijioa sartzeko beste nonbaitetik kendu beharra dago. Erlijioko ikasleak ez zitezen okerrago prestatuak izan erabaki zen edozein mailatan eskola osoan ikasle bat bakarrak erlijioa aukeratzen bazuen besteak gai paralelo bat landuko zutela erlijiokoa galeran ez atzeratzeko. Hau da, batek beste guztiak baldintzatzen ditu. Beste alde inork ez badu aukeratu eskolan gaitegi arrunta lantzeko erabili zitekeen ordu hori baina horrek eskola arteko desberdintasunak sortu zituen. Zein izan zen administrazioaren irtenbidea? Ikasle orok eskola guztietan gai paraleloa landu behar dute, biologiaren kaltean.
Eta orok esaten dugunean, orok esan nahi dugu, ez bakarra Haur eta Lehen Hezkuntzan, baita DBH eta batxilergoan ere. Aurten gure gazteak lehen aldiz USaP azterketa egingo dute (selektibitate berria) aurrekoek hainbeste ordu institutuan emanda baino 37 ordu gutxiago prestatuak.
Behin eta berriro entzundako argudioa da, baita ere, ikasleen heziketa etikoa. Etika filosofiaren adarra da eta beraz filosofiako irakasleari dagokio irakasgai teorikoa. Zenbait gairen aurrean umeen eta gazteen jarrerak lantzea guztion lana da, irakasle guztiena eta gizarte osoarena. Gainera, erlijioak ez du etika irakasten, baizik eta morala. Etika hartu eta egokitzapena egiten dute, adibidez, etikak guztion berdintasuna aldarrikatzen badu, moralak guztiak berdinak onartzen du, baina “batzuk besteak baino berdinagoak” direla garbi utzita. Adibiderik errazena oraindik gizon/emakume berdintasuna da. Zenbat emakume apaiz, iman edo errabino ezagutzen dituzue?
Kontuan hartu behar da, baita ere, erlijioen oinarria diren liburu sakratu guztiak zientziaren aurkakoak direla, eta eskola publikoak beti zientziaren alde jokatu behar du. Gure pozerako, gero eta ume gutxiago matrikulatzen dira, ondorioz, irakasle horiek ordutegiak osatzeko arazoak dituzte, baina, bestalde, irakasle finkoak dira, beraz, soldata zuritzeko administrazioaren erabakia izan da horiek beste gaitako klaseak ematea, baina kontuan hartu behar da finkoak direla gotzainen onespena duten bitartean, beraz, zer irakatsiko du geografia irakastea egokitu zaion erlijiokoak, mendiak diren bezalakoak direla Jainkoak horrela diseinatu zituelako, edo higidura, garraioa eta jalkitze moduak?
Erlijioko irakasleak mantentzen urteko 700 milioi euro kostatzen zaigu. 700 milioi gu guztion zergetatik ateratzen direnak, zeren kontratatuak izateko gotzainen (edo auskalo noren) onespena behar badute ere, soldata tokian-tokiko gobernu autonomoko hezkuntza sailak ordaintzen du. Ziur badaudela premia larriagoak umeak doktrinatzea ordaintzea baino.
Eta urteetan barrena jaten ari zaigun zalantza bat adierazi nahi dugu. Katoliko-erromatarrak gotzainen onespena behar dute eta bere web-orrian idatziak dituzte bete behar diren baldintzak, baina zeinek erabakitzen du nor izango den irakasle beste erlijioetan?
Gustatuko litzaiguke agur eta ondo izan esanez amaitzea, baina errealistak izango gara eta datorren urte arte esanez amaituko dugu.
Euskal eskola publiko laikoa, orain!
Arantza Lekuona, Laikotasuna kolektiboa
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]