Txema Montero (Bilbo, 1954). HBko europarlamentari ohia, ETAko presoen abokatu lanetan aritutakoa, HBtik kanporatua, Sabino Arana Fundazioko kide urte luzez eta analista zorrotza, besteak beste.
ETA desagertu da jada. Zer izan da ETA?
Eredu negatibo bat euskal herritarrentzat. Bortxaren erabilerak, hasieran selektiboa eta estentsiboa ondoren, akats ikaragarri batera eraman zituen etakideak: helburu politikoak eta bitarteko militarrak parekatzera, independentzia eta borroka armatua bereizi ezin bihurtu zituen ETAk. Tamainako itsuskeria hori haren harrokeria armatuaren ondorioa izan da. Haren nagusitasun taxu horrek mespretxuzko aire bat azaldu du: eurak bakarrik, denetarako prest, patuak ukituta, goi-lekune batean paratuta, harmailaren goialdeak ematen duen ikuspegiaren jabe eginak. Haatik, euskaldunek euren proiektu eta metodo bortitzarekin bat egin zezaten zuen gaitasun ezak –biak batera onartezinak gure gizartearen gehiengoarentzat– ETA bere lekuan jarri zuen: behetik gora begira, ezin izan zuten gorago igo harmailetan, bidea tiroka irekitzen saiatu arren.
Ezker abertzaleak autokritika egin beharra areago aipatuko da.
ETAren amaierara arte ez dira gauza izan ohartzeko euskal gizarteak –gerraz nekatuta– erabakia zuela –modu barkaberaz– bide politikoaren alde egitea, ez zuela hiltzearekin bat gehiago egin nahi. Hauxe onartu beharko dute: gizakia ezin dela behartu ideologia batekin bat egitera, ezin gauzatuko profezietatik eta bidezidor antidemokratikoetatik aldendu behar dela, dena esplikatzen duten teoriagileez mesfidatzea komeni dela. Aldiz, munduari begirada umila eta zuhurraz begiratzen diotenak aintzat hartu behar direla.
Zer behar da orain, euskal presoen eskubideak errespetatuak izan daitezen?
Auzitegietara jo behar da euren eskubideen arau-hausteak erreklamatzeko. Espetxetako eskumenen transferentzia lortu behar da, EAEko eta Nafarroako Justizia Auzitegietako espetxe zaintzako juzkatuak eskumenekoak izan daitezen, eta terrorismoz zigortutako presoen epai betearazleak bermatzeko, iraganean izan zen bezala. Instituzioen, alderdien eta iritzi publikoaren aurrean ekin behar da, presoak euren familien etxeetatik hurbilen dauden espetxetara ekartzeko. Presoei ezarritako zigorren desberdintasuna behin eta berriz gogoratu behar dugu.
Nola ikusi duzu bake prozesua?
Abiapuntura eraman gaituen bide luze eta bihurria: ETAren alde bakarreko erabakia berez, beretzat eta beren-beregi egin zen. Pentsatu nuen, ETAk aitortutako borroka armatuaren amaiera erakundearen beraren amaiera zela, kito. Bakea ETAren absentzia zela, ETA ez egotea, adjektibo gehiagorik gabe, hau da, bukaerako azken eszenifikazioa ez zela intereseko kontua.
Zein dira prozesua amaitzeko eman beharreko hurrengo urratsak?
ETAri egozten zaizkion hainbat hilketa eta desagerpen erakundeak berak argitzen ez dituen bitartean, nik ez dut prozesua amaitutzat jotzen. Izan ere, horiek argitu ezean biktimen senideek ez dute beren dolua bukatuko sekula. Gauza bera Estatuari dagokionez: ez du GAL aitortu.
Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.
Zer esan dezakegu, Euskal Herriaren aurka Espainiak eta Frantziak darabilten konfrontazioari buruzko kontraesan nagusirik planteatzen ez dutenez? Zergatik, garrantzi handiko aukera mediatiko horren aurrean, ez da planteatzen Euskal Herriaren nazio eta gizarte arazoa? Zergatik ez... [+]
Iktus baten ondorioz hainbat egunez ospitalean egon ondoren, ostiral eguerdian hil da Perez Rubalcaba. PSOEko idazkari nagusi ohia eta besteak beste Espainiako Barne ministro izandakoa, haren eragina nabaria izan zen ETAren azken garaian Espainiako Estatuaren estrategia... [+]
David Pla eta Iratxe Sorzabal epaituko dituzte Parisen otsailaren 4an eta 5ean. 2015eko irailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Baigorrin.
Euskal Herriaren nazio eta gizarte askapenaren aldeko jarrerak albo batean utzi zituztenetik ia hamar urte iragan badira ere, Sortuko egiturek (ez pertsonek) harriturik uzten gaituzte oraindik ere.
Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko... [+]
Medioetan irakurritakoaren arabera, Foro Sozialeko ordezkaritza bat eta EPPK-ko bi mintzakide elkarrizketatu egin dira. Aipatzen dutenez, kolektiboko kideek espainiar eta frantses estatuetako legezko bideak jorratzeko prestutasuna erakusteaz gain, itxaropentsu daude, eta era... [+]
ETAren ondoko garaia aztertzeko mahai-ingurua osatu dugu ARGIAko Larrun aldizkarian. "ETAren muina eta mina: 60 urteko historia konplexua". Jose Felix Azurmendi, Koro Garmendia eta Joxemari Olarra izan ditugu solaskide, hurrenez hurren. ETAren ondoko garaia nolakoa... [+]
Katarsia 2011ko urriaren 20an bizi izan genuen, baina orain ere ez da makala idaztea gaur ETA desagertu dela. Ohartzean horrek esan nahi duen guztiarekin, goitik behera sumatzen da zirrara bizkar-hezurrean. Gertaera, sentipen eta sufrimendu gehiegi bildu da 60 urtean zehar... [+]
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia da (Donostia, 1979). Kanboko ekitaldiaren biharamunean elkarrizketatu genuen, Donostiako Haizearen Orrazian Ezker Abertzaleko zuzendaritzako dozenaka kide ohik ETAren amaierari sostengua agertu ondoren. Sortuk du orain Ezker... [+]
Genevan irakurri zuten ETAren amaiera iragartzen duen agiria, erakunde armatuaren ia 60 urteko ibilbidea bukatutzat emanda. Kanbon berriz, euskal gatazkaren konponbide osorantz pausoak emateko deia egin zuten nazioarteko eragileek. Aro bat bukatu da behin betiko eta beste bat... [+]
Aurtengo maiatzaren 3an argitaratu zuen ETAk bere azken komunikatua. 60 urteko existentziaren azken hitzak izan ziren. Francisco Franco jenerala 1936ko Gerra Zibiletik garaile jalgi eta handik hogei urtera jaio zen euskal erakunde armatua. Bere sorrera garaia urrun geratu zaigu,... [+]
Kanboko ekitaldia eta gero, hamaika eragilek eta pertsonek iritzia eman nahi izan dute. Bistan da. Ikuspegi eta begirada ezberdinak aztertzea aberasgarria da. Hori dela eta, orain, hasierako asteetako olatuak pasatutakoan, beste bat ere plazaratzea ekarpen interesgarria izan... [+]
“Euskal Herria dugu irabazteko” leloa eta ikurrina dituzten pankartak paratu dituzte Gasteizko Santa Maria katedralean eta San Vicente elizako kanpandorrean eta Bilboko Begoñako igogailuan. Ondoko irudiak eta sinatu gabeko irakurketa helarazi dizkiote ARGIAri.