Legeak esaten duena errespetatuko duela adierazi zuen atzo Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Bilbon, eta ez duela ETArekin negoziazio prozesurik hasiko hura "behin betiko disolbatu arte". Rajoyk gaineratu zuen Espainiako Gobernuak ez duela konpromisorik inorekin, "sekula ez baitu ezer negoziatu".