ETA desarmatu eta hiru urtera, Parotek, Esnalek eta Haranburuk kalean beharko lukete Bake Bidearen ustez

  • Bake Bidearen Ipar Euskal Herriko delegazioak agiria kaleratu du apirilaren 8an ETAren desarmatze-egunaren hirugarren urteurrenarekin bat eginez. Ardura berezia adierazi dute Ion Parot, Jakes Esnal eta Xistor Haranburu euskal presoen egoeragatik.

Urtarrilean Baionan presoen eskubideen alde egindako manifestazioan bezala, Ipar Euskal Herriko joera politiko guztietako ordezkariek bat egin dute Bake Bidearen adierazpenean.

2020ko apirilaren 08an - 12:50

2017ko apirilaren 8an 20.000 lagunen aurrean ETAren desarmatzea eszenifikatzeko egindako ekitaldian esandako hitzak gogora ekarri ditu Bake Bidearen Ipar Euskal Herriko delegazioak prentsari bidalitako agirian. Orduan, gatazkak eragindako biktimen gaiari heldu behar zitzaiola adierazi zuten, “biktima guztien” gaiari, Bake Bideak zehaztu duenez. Eta “sufriarazteko borondatea besterik ez duten atxilotze-baldintzak” bertan behera uzteko premia ere nabarmendu zuten.

Hiru urte geroago, “dramatikoa” da aktualitatea Bake Bidearen Ipar Euskal Herriko delegazioaren ustez. “30 urte bete dira Ion Parot, Jakes Esnal eta Xistor Haramburu Frantzian kartzelatuak direla. Espainian 1978tik 1989ra bitartean egindako egitateengatik Frantziako justiziak betiko kartzelara zigortuak izan ziren. Espainian epaituak izan balira, hau da, atentatuak egin zituzten lekuan, gehienez ere 30 urteko kondena izanen lukete. Gaur aske izanen lirateke”, azaldu du Bake Bideak.

Frantziako Estatuan, ordea, bizi osorako kartzela zigorrera kondenatu zituzten eta 15-18 urteko segurtasun epeak gainditu ostean ere, sistematikoki atzera bota dituzte zigorrak egokitzeko egin dituzten eskaerak. Euskal Herrian 2011tik hona eman diren urratsak gorabehera, “Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak zigorraren egokitzapena onartzen duelarik ere, prokuradoreak sistematikoki helegitea aurkezten du!”, deitoratu du Bake Bideak.

“Egoera ulertezina, bidegabea eta arriskutsua da”, Bake Bidearen ustez. “Gaur askatzeko erabakirik ez bada, aukera politiko hau onartzen dela esan nahi du: preso hauek hil arte bete beharko duten zigorra! Duela ia 40 urte heriotza-zigorra indargabetu duen herrialde batean, ulertzen dugu zer esan nahi duen eta ezin dugu onartu. Era berean, ezin dugu onartu gizarteak bere aniztasunean duen aho bateko konpromisoa, alferrikakoa izatea. Hori ere ulertezina, bidegabea eta arriskutsua da”.

Bake prozesuarentzat une hau erabakigarria dela uste du Bake Bideak eta horregatik, hiru presoak askatu behar direla aldarrikatu du.

Hauek dira Bake Bidearen delegazioa osatzen duten pertsonak: Jean-René Etchegaray Euskal Herriko Herri Elkargoko lehendakaria eta Baionako auzapeza, Vincent Bru Pirinio Atlantikoetako diputatua, Frédérique Espagnac senataria eta Akitania Berriko lurralde kontseilaria, Max Brisson  Pirinio Atlantikoetako senataria eta Biarritz eslkualdearentzat departamenduko kontseilaria, Emilie Dutoya  Akitania Berriko lurralde kontseilaria, Alice Leiciagueçahar  Akitania Berriko lurralde kontseilaria, Michel Veunac Euskal Herriko Herri Elkargoko lehendakariordea, Akitania Berriko lurralde kontseilaria eta Biarritzeko auzapeza, Kotte Ecenarro Euskal Herriko Herri Elkargoko lehendakariordea, Hendaiako auzapeza eta Hendaia Hego kosta eskualdearentzat departamenduko kontseilaria, Alain Iriart Euskal Herriko Herri Elkargoko lehendakariordea eta Hiriburuko auzapeza, Lucien Betbeder Auzapezen Biltzarreko lehendakaria eta Lekorneko auzapeza, Michel Tubiana Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehendakaria eta Bakegilea, Anaiz Funosas Bake Bideako lehendakaria, Mixel Berhokoirigoin Bakegilea eta Jean-Noel Etxeberri “Tetx” Bakegilea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Herritar uholdea preso, iheslari eta deportatuentzako behin betiko konponbidearen alde

Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Baldintzapeko askatasunean aske geratu dira bi preso iruindar

Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.


Eguneraketa berriak daude