Aurrekoaren zolatik ura sartzen hasten denean erosten du kirol zapatila pare berria. Kirol zapatilekin jantzi daitekeen arropa erabiltzen du. Txandala munduko arropa erosoena dela defendatzen du. Arrazoi du, noski. Badu bestelakorik. Armairuan. Gogoan dituzun janzki guztiak armairuan ditu. Janzten duenak heze usaina dauka. Aste honetan ez ditu galtzak aldatu. Begizuloak ditu. Beti dirudi edo jaiki berria, edo hogei porro erreta. Umore gorabeheratsua du. Azkazalak zikin dauzka. Bakoitza neurri batekoak. Zaharragoa dirudi. Ilea galdu du. Ilea urdindu zaio. Azala… azala. Bileraren erdian jostailu baten doinua atera da bere motxilatik. Ezin du proiektuko bileraren ondorengo potea hartu. Bazkaritik kafea hartu gabe alde egiten du. “Zaindu!” esanda, barre egiten du. Ez dio email horri erantzun. Ezta horri ere. Eta biak ziren garrantzitsuak, beren modura. Eta ez da ez zaizkiola inporta, ez ditu erantzun. Agian, ez ditu gogoan ere, momentuan buruan beti bezain eraginkor jardutea besterik ez bazuen ere, bai afektiboki, bai profesionalki. Gerturatzen da zuregana, baina zuk ezin duzu, ezinezkoa da berarekin geratzea, beti bukatzen du hitzorduak bertan behera uzten. 30eko grebako arratsaldekoa kasu, umeak sukarra omen zuen. Beti ondo dagoela esaten du. Izugarri argaldu da. Izugarri loditu da. Ematen du jada ez diola ezerk eragiten, baina bat-batean zerbaitek bai, eta negarrez hasten da, edo dantzan, edo zerbait okerragoan. Beti badoala dirudi. Batzuetan beste nonbait dirudi, batzuetan beste nonbait dago hizketan ari denean ere. Ez da isiltzen, ea horrela ez duten ikusten. Zigarroa, kafea, txiklea, boligrafoa… iraun behar ez duen zerbait beti eskuan (ez dauka termorik, kantinplorarik, agendarik, aterkirik… ez galtzeko arreta behar duenik). Beti darama telefonoa soinean. Inoiz ez dio telefonoari erantzun nahi. Deitzen diozunetan ia inoiz ez du erantzuten. Aulki erosoagoa eskainita ere, deserosoan geratzen da lehenago bukatzeko. Ezin izan dio izaki kultural baten moduan bazkaltzeko denborarik eman. Baina zerbait dakar hortzetan. Justu iristen da, paperik gabe, eta kosta egiten da bere begiradara iristea, ihesean ari da, barkamen eske bezala. Ziur zerbait ahaztu zaiola. Ez dago ziur hurrengoan etortzeaz gogoratuko den, eta zuk ere, nahiz beti etorri den, zalantza egiten duzu. Ingurukoei laguntzeko edozein aitzakia baliatzen du, badakielako ez diela deituko. Motxila ezin ordenatu, paperez eta gauzaz beteta utzi du, eta beste poltsa bat hartu; poltsa ezin ordenatu, beteta utzi du, eta beste motxila bat hartu;… Ohartu zara segundo batzuez ez dizula entzun. Orain askotan egiten du. Lehen koma bat galtzen ez zuen bera da, eta segundo batzuez, ez dizu entzun. Umea uztean lasterka irten behar du, jasotzean ez dauka inorekin hitz egiteko gogorik, eta poste baten gainera botatzen du gorputza, eta zapatilei begiratzen die. Hurrengo astea beti hobea izango da. Hurrengo astea garaiz hasiko du. Hitz ematen dizu. Aspaldi ez du oparirik egin. Barre egingo luke hori irakurrita. Orduan zer gertatu da bere denborarekin. Ezin da bere ondoan egon larritasunik sentitu gabe. Inork ez du gehiegi hurbildu nahi. Oinazpietan beldurra sentitzen du gelditzen bada. Estropezu egin, eta gainera eroriko zaizula dirudi. Ez zorrotzegiak izan; ziur asko, norbait zaintzeaz ahaztu da. Eta, agian, gainera, ez du inork zaintzen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]