2014an Melillako mugan bi etorkin kanporatzeagatik zigorra ezarri zion Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak Espainiako Estatuari, identifikatu ez zituztela eta beraz, legea errespetatu ez zutela argudiatuz. Orain, atzera egin du epaitegiak, Espainiara sartzeko “legezko erak” daudela eta etorkinek horiek baliatu ez zituztela argudiatuz.
2017ko epaian jarritako zigorra kendu dio epaitegiak, beren burua identifikatzeko ardura etorkinengan jarriz. Salatzaileak Mali eta Boli Kostako bi gazte izan ziren, 2014an hesia pasatzen ahalegindu uziren 70 lagun horietako bi. Zigorra ezarri ziotenean ia aho batez onartu zuten espainiar Estatua erruduna zela, eta Ginebrako konbentzioak eta garai horretako Atzerritarren Legea hautsi zituztela.
Lege hauen arabera, muga gurutzatzen duten etorkinek identifikatuak izateko eta itzultzaile baten zerbitzuak izateko eskubidea dute. 2014ko abuztuan, ordea, 70 lagun inguru geratu ziren Melillako hesiaren gainean ordu luzez, eta jaitsiarazi zituztenean mugaren beste aldera eraman zituzten, identifikazio edo itzultzaileen zerbitzuetarako eskubiderik gabe.
Espainiak ere, atzera
Mugako kanporaketen aurka azaldu zen Pedro Sanchez 2017an. Oposizioan zegoenean, behintzat. Askotan mintzatu izan da kanporatze horien aurka, giza eskubideak errespetatzen ez zituela argudiatuz.
Sí, Helena. Pedimos la derogación total de la Ley Mordaza y rechazamos rotundamente las devoluciones en caliente. https://t.co/pk65YC7uma https://t.co/Kpuk0cwJ0r
— Pedro Sánchez (@sanchezcastejon) September 13, 2017
Guztiz jarrera kontrakoa azaltzen zuen orduan gobernuan zegoen Alderdi Popularrak. Haien arabera, kanporaketa horiek ez ziren Espainiako lurraldean egin, atzerritarrak ez baitziren Polizia kontrolera iritsi; eta beraz, hori oraindik ez zen Espainia.
2018an, ordea, Pedro Sanchez jada Espainiako gobernuan zegoela, aurretiaz gaitzetsi zituen kanporaketak defendatzera pasa zen, aurreko gobernuak erabilitako argudio berdinak erabiliz; atzerritarrak ez ziren polizia kontrolera iritsi, beraz, ez ziren Espainiako Estatura sartu.
“Giza Eskubideen” Auzitegia
2017an sendoa izan zen Estrasburgoko zigorra, legea eta Giza Eskubideak errespetatzen ez zituela argudio nagusitzat hartuz. Orain, atzera egin du. Espainian sartzeko modu legalak badaudela, eta atzerritarrek eskuragarri dituztela izan da argudio nagusia. Horren adibide nagusitzat jarri ditu Melillako mugako asilo bulegoak.
Laster heldu dira erreakzioak, auzitegiaren epaia “gaitzesgarri eta onartezin” bezala deskribatu dutenak. ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Goi Komisarioak kasua aztertzen ari dela jakinarazi du. Izan ere, pertsona horiek beraien eskubideak kontuan hartu gabe kanporatzea legearen kontrakoa dela adierazi du gobernuz kanpoko erakundeak.
Hendaiako komisarian deklaratu dute asteazken goiz honetan, eta segidan atxilotu dituzte, martxoaren 14an Korrika Irundik Hendaiara iragan zen egunean “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko... [+]
Gobernuak argudiatu du "migrazioaren karga handia" eta "terrorismo islamistaren arriskua" areagotu direla.
Furgonetan “egoera irregularrean” zeuden hamabi pertsona zeramatzala adierazi du Ertzaintzak. Bidaiariek onartu dute Frantziatik Portugalera joateagatik 300 eta 600 euro artean ordaindu dituztela.
Avenida zubiak 24 ordu eskas baino ez ditu eman zabalik. Frantziako Gobernuak atzera ere itxi egin du, astelehen arratsaldean txirrindulariak Lapurdira pasa ondoren.
2021eko urtarrilean itxi zuen Frantziako Gobernuak bi herrien arteko oinezko pasabidea. Erakundeek, elkarteek eta gizarte mugimenduek maiz egin dute irekitzeko eskaera, eta oraingo honetan baiezkoa eman du Frantziako Gobernuak.
Bi herrialdeetako Polizien “kooperazio handiagoa” nahi luke Frantziak, bere ustez, “bigarren mailako mugimenduak” daudelako oraindik ere bi estatuen artean. Urtarrilaren 19an batzartuko dira bi agintari nagusienak Bartzelonan, Laguntasun eta Kooperazio... [+]
Frantziako polizien presentzia eta kontrola etengabea da Irun eta Hendaia artean, eta beste sei hilabeterako berritu du kontrola Frantziako Gobernuak. Migratzaileen joan-etorria oztopatzea helburu duten kontrolak direla ulertuta, eragile ugarik protesta egin dute mugako zubian,... [+]
Martxoaren 12an desagerturiko etorkina ote den ikertzen ari dira. Egun horretan Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante; haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen.
Migrante eta iheslari guztientzat bide seguruak eta erregulazioa eskatu dituzte Trintxerpe eta Donostia batu dituen Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako 25. martxak.
Pairatu jazarpen hau dela eta, haien "harridura" eta "mina" nabarmendu dute Etorkinekin elkartasun sarekoek. Migratzaileak laguntzen segituko dutela argi utzi du Ipar Euskal Herriko kolektiboak.
"Terroristen mehatxuak izugarri handia izaten segitzen duelako", Frantziak dituen muga administratiboek hetsirik segituko dute gutxienez apirilaren 30a arte. Bidean dabiltzan etorkinei traba arriskutsu hau inposatzen segitzen du beraz Frantziako Gobernuak.
Urriaren 12an Ziburun trenak atzemandako lau lagunetatik bakarra atera da bizirik. Polizia judizialari zehaztu dio poliziaren kontrolak saihesteko zirela trenbidean.
Hego eta Ipar Euskal Herri arteko mugan, trenbide bazterretan, gauean… migratzaileen harrapaketan polizien kontrolak asko areagotu direla eta pertsona horien kontra Frantziako Polizia bidegabeki jokatzen ari dela salatu du hainbat elkartek: “Errefuxiatuen eskubideak... [+]
Irun eta Hendaia arteko mugen hestearekin, Afrikatik heldu migranteentzat bereziki gaitz da mugaren zeharkatzea.
EH Bai koalizioak deiturik, berrehun bat lagun elkartu ziren larunbatean Saran eta Hendaian, Frantziako Gobernuak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko errepide batzuk hetsi izana salatzeko.