Estoniako errusiarren integrazioa. Dokumentala


2007ko ekainaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Taillin (Estonia)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Apirilaren 25eko gauean, Estonia subirano denetik gertaturiko istilurik larrienak jazo ziren herrialde hartan. Estatua batek piztu zuen sua, Estoniako errusiarren sua. Izan ere, Sobietar Soldadua lekuz aldatzeko Gobernuaren erabakia ez zuten begi onez hartu Estonian bizi diren errusiarrek, euren nortasunaren sinbolo bilakatu baitzen estatua. Azken finean, errusiarren integrazio faltaren isla baino ez da gertaturikoa. Gau hartako liskarren kronika irudietan grabatu zuen Lander Arbelaitz kazetariak. Irudi horiez gain, errusiarren integrazio ezaren inguruko elkarrizketak eta iritziak ere biltzen dituen ordu erdiko dokumentala egin du Arbelaitzek. Batetik, sarrera eskaintzen dizuegu; eta bestetik, dokumental osoa.

 

- Liskarren bideo laburra (2'24'')

- Estoniako errusiarren integrazioari buruzko dokumental luzea (26'20'')


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estonia
Net Hurbil: Mamu batek ikaratu du Europa, Ekialdeko langileak
Marxek manifestu komunista plazaratu eta handik mende eta erdira -Mamu batek ikaratzen du Europa, komunismoaren mamuak- langileak, oraindik, beldurra eragiten du. Baina oraingoan ez dator inongo banderarik astinduz, ez dakar iraultza desiorik batere eta ez dirudi jasan dituen... [+]

Estoniak iragarri du harresia eraikiko duela Errusiarekiko mugan

Estoniako autoritateek ostegunean iragarri dute Errusiarekin duten muga, alderik alde harresi batekin itxikio dutela. Bi metro eta erdiko altuera izango du, 110 km-ko luzera eta 2018an hasi nahi dituzte lanak. Etorkinak geratzeko asmoz egingo dutela adierazi dute.


Estoniako errusiarrak
Estatua bat, bi estatu

Estoniako errusiarren integrazio prozesua ez da bere garairik onenak bizitzen ari. Gobernuak beren nortasunaren sinbolo zen estatua lekuz aldatzea erabaki izanak ez du lagundu, ezta herritarrek gau batez hiriaren kontrola hartu eta bertako dendak suntsitu eta lapurtu izanak... [+]


2000-10-26
Hungariako eta Estoniako abesbatzek hartuko dute parte asteburu (...)


- Hungariako eta Estoniako abesbatzek hartuko dute parte asteburu honetan (28, 29) Lagun-zaharrak abesbatzak antolatutako Santurtziko XXI. Abesbatzen Topaketetan.
Coros húngaros y estonios en los encuentros de Santurtzi "Gara"


Eguneraketa berriak daude