Esther Ferrer performancearen aitzindari donostiarraren lanek Tabakalera hartuko dute

  • Ostiral honetan Donostiako Tabakalerak Esther Ferrerri eskainitako 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 18, 23... erakusketa inauguratuko du. Artista donostiarraren iraganeko lanak ikusi ahal izango dira bertan, baita obra berria ere.


2019ko apirilaren 05ean - 11:15
Esther Ferrer performancearen aitzindaria izan da eta Tabakalerako hau da Donostian azken urteetan antolatu dioten erakusketarik garrantzitsuena.

1937an Donostian jaiotako artista aitzindaria izan zen performancearen alorrean eta Tabakalerak antolatu duen erakusketa hau da azken urteetan bere jaioterrian antolatu dioten erakusketa nagusia.

Gainera, mostra hau baliatuko du Tabakalerak erakusketa-areto berria zabaltzeko. Espazio hori gune bizi bat bezala lantzea izan dute xede Laurence Rasselek eta Mar Villaespesak, erakusketaren komisarioek.

Zenbaki lehenen inguruan Ferrerrek egindako lanetan oinarrituko da nagusiki 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 18, 23..., hortik erakusketaren izenburu bitxia ere. Baina hortik harago ere joan nahi du, artistaren ibilbide luzeko hainbat ekintza berreskuratuz eta horien aldaerak jendarteratuz.

Apirilaren 5etik maiatzaren 26ra bitartean ikusi ahal izango da Tabakaleran eta Donostiako Kultura Garaikideko zentroan ohikoa den moduan, erakusketarekin lotutako jarduerak ere antolatu dituzte. Adibidez apirilaren 6an, larunbata, 10:00etatik aurrera Ferrerrek eta Rasselek gosari-solasaldia egingo dute.

Apirilaren 12tik aurrera berriz, astean behin Ferrerrek gidatutako zazpi artistak eta kolektibok, Ferrer bera barne, euren performanceak aurkeztuko dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esther Ferrer
Esther Ferrer
“Bizitzak zeharkatzen ez duen performanceak ez du inolako interesik”

Esther Ferrer (Donostia, 1937) atzera eta aurrera dabil bere oinkada luzeekin erakusketa aretoan barrena. Tabakaleran apirilaren 5etik maiatzaren 26ra izango duen mostran dihardu lanean, 60ko hamarkadatik gaur egun arte egin dituen ekintzen aukeraketa bat ekarriz eta obra berria... [+]


2019-04-06 | Jon Urzelai
1963-1993: euskal zarataren genealogia txiki bat

Xabier Erkiziak kontatu digu nola Julio Caro Baroja antropologo eta historialariak lapiko-jotzeen iturburua zenbait euskal herrietako ohituretan topatu zuen. Jakina da 70eko hamarkada bitarte Lesaka eta inguruko herrietan, esaterako, ezkontzera zihoazen bikote gazteak omentzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude