“Estatus berri baten trena hartzera” deitu du Demokrazia Bai plataformak

  • “Gehiengo berriak, gehiengo anitza eta eraldatzailea” behar duen proiektuaren alde apustu egiten dute ekimeneko kideek.


2018ko abenduaren 19an - 11:39
Demokrazia Bai plataformaren bultzatzailetako batzuen argazkia Donostiako aurkezpenean. Argazkia: Hamaika Telebista

89 lagunen babesarekin aurkeztu dute Demokrazia Bai plataforma Donostian. Espainiako Estatuan “demokrazia larrialdi egoeran” dagoen garaian, Euskal Herriak eta Kataluniak beren herritarren borondatea errespetatzen duen eredu demokratiko bat behar dutela aldarrikatu dute aurkezpenean.

Estatu Espainiarrean "korronte ideologiko autoritario eta kontserbadoreengatik politizaturiko justiziaren aurrekaririk gabeko erasoak” izaten ari direla ere salatu du plataformak. "Europaren abala" duen "erregresio prozesu" horren aurrean kezkaturik azaldu dira.

Espainiako egoera politikoa ikusirik, “estatus berri baten trena hartzeko” deia luzatu dute ekimeneko kideek. Atxikimendu kanpaina ere hasi dute jada eta gutxienez 1.000 lagunen babesa lortu nahi dute otsaila bitartean. Ekitaldi jendetsu bat antolatzen ari dira ordurako.

Aurkezpeneko bideoa (Hamaika Telebista):


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Burujabetza
2024-10-28 | Iñaki Landazabal
Burujabetza eta alderdi politikoak

Bizi garen gizartea erabat oinarrituta dago menpekotasunean. Mendeetan zehar gure bizitza horren arabera eratu da, eta poliki-poliki erabakitzeko eskumena, askatasuna eta burujabe izatea murriztuz joan dira. Batzuetan bortizki kendu dizkigute; besteetan, ordea, geuk eman ditugu... [+]


Teknologia
Publikoa ai do!

Euskal eskola publikoetan irakasleek sekulako lana egiten dute aniztasuna kudeatzen. Euren lana egiteko modua berrasmatu behar izan dute azken urteetan. Konplexuagoa bilakatu den mundu honetan pertsona izatea zer den esploratzeko laborategiak iruditzen zaizkit eskola publikoak... [+]


‘Hamarreko bitxia’ ipuin liburu kolektiboa argitaratu du Udalbiltzak

Udalbiltzak 2021etik antolatzen du Geuretik Sortuak sormen beka. Oraingoan, literaturaren alorrari dagokion Hamarreko bitxia ipuin liburua aurkeztu dute Donostian.


2023-12-07 | Kronika
Energia bulegoa ireki da Hernaniko Burujabetzen Etxean, Iturolan

Herritarrei eta Hernaniko enpresei energia aholkularitza eskainiko die.


2023-12-06 | ARGIA
Gaur, abenduak 6, ARGIAn lanean ari gara normaltasunez

Abenduaren 6an Konstituzioaren Eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. ARGIAn aspaldi egin genuen hautua gure egutegi propioa landu eta jai inposatzaile eta arrotzak ez onartzeko; horregatik, asteazken honetan normaltasunez ari gara lanean, ez dugulako ezer ospatzeko.


Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarra egingo dute Gasteizen: ura, elikagaiak, energia, garraioa, klima...

Ostiral honetan ekonomialari euskaldunek zita garrantzitsua dute Gasteizko Euskaltzaindiaren egoitzan. Ekonomialarien Euskal Elkargoak eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, biltzarra egingo dute hirugarrenez. Euskal Herrian estrategikoak izan daitezkeen hainbat gairen... [+]


Udalgintza eta herrigintza eraldatzailea: Euskal Herriko ekimen burujabeak saretzeko jardunaldiak Hernanin

Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


2023-03-20 | ARGIA
HerriBiltzak udaberriko festa ospatu du kurduekin batera eta iraultzaren haziak ereiteari ekin dio

Behe Nafarroako Behorlegin asteburu osoko egitaraua eraman du aurrera herriBiltzak. Larunbatean Parisko Komunaren iraultzaren urteurrena gogoratu dute eta igandean kurduen eta euskaldunen arteko elkartasuna indartzeko udaberriko festa ospatu dute elkarrekin. Bi egunetan erein... [+]


Eguneraketa berriak daude