Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak abesti ezagunarekin oroitu naiz, berriro, aurtengo urrian. Abestiak baduelako batetik tristezia eta goibel ukitu nabarmen bat, baina era berean, baita indar eta energia dosi handia ere. Horrexegatik, Katalunian aurtengo urrian (beste behin) gertatu denaren soinu banda izan daitekeela iruditzen zait…
Oso larriak eta gogorrak baitira Espainiako Estatuak Katalunian erakutsi duen jarrera zein egin dituen gehiegikeriak. Edozein beldurtzeko modukoa eta muga denak gainditzen dituena. Batzuk jada holako gauzetara ohitu direla edo estatuaren erantzuna justifikatu nahi dutela ematen duen arren. Eta izugarri asaldatzen nau azken honek. Inolaz ere ezin baita normaltzat hartu Espainiako indar desberdinek (polizialak, judizialak…) egindakoa.
Hasteko, urte luzetan zehar estatuak hainbestetan errepikatutako gezurra ebidentzian geratu da. Hamaika aldiz esaten zuten indarkeriarik gabe denari buruz hitz egin eta erabaki ahalko zela… Errealitateak juxtu alderantzizkoa erakutsi du: Espainiaren baitan, iritzia eman eta erabaki nahi izateagatik ordaindu beharreko prezioa errepresioa, kartzela edota exilioa direla, hain zuzen. Eskozian edo Quebec-en normaltasunez, errespetuz posible dena, hots, galdeketa bat antolatzea eta herritarrek erabakitzea, Espainian delitu larria, arazo nazionala da…
Zergatik ordea? Zer dela-eta hainbesterainoko beldurra oinarrizko eskubide demokratiko bati? Azken hilabeteotan asko aipatu da komunikabideetan diktadorearen hezurren lekualdatzea. Baina, pertsonalki ez zait iruditzen gakoa iraganeko hezurren lurperatze lekua denik, baizik eta iragan frankistaren ADN-ak Espainiako Estatuan eta agintean indartsu jarraitzen duela. Hezurrak tokiz mugituta ez da ezer aurreratzen, praktikan diktadorearen ondorengoek jarraitzen badute gobernuan, justizia egituretan, polizia-etxeetan edota enpresa nagusietan.
Arazoa ez da Katalunia, ezta antolatu zuten erreferenduma ere. Arazoa ez da Puigdemont, ezta Junqueras ere, ez eta ANC, Omnium, CDRak edota Tsunamia… Katalan herriak egin duen "delitu" bakarra bere etorkizunari buruz modu baketsuan eta demokratikoan erabaki nahi izatea izan da
Izan ere, arazoa ez da Katalunia, ezta antolatu zuten erreferenduma ere. Arazoa ez da Puigdemont, ezta Junqueras ere, ez eta ANC, Omnium, CDRak edota Tsunamia… Katalan herriak egin duen “delitu” bakarra bere etorkizunari buruz modu baketsuan eta demokratikoan erabaki nahi izatea izan da. Benetan arazoa duena Espainiako Estatua da, bertako demokrazia gabezia eta iraganarekin eten ezina. Estatutik guztioi bidaltzen zaigun mezua argia da: kontuz estatu interesak ukitzen dituenarekin, horren ondorioak latzak izango baitira…
Beste aldean, Kataluniar gizarteak argi erakutsi du alderdi politikoen gainetik eta aurretik dagoela, alderdiei ere mezu garbia helaraziz: herriaren interesak alderdienaren gainetik jartzeko garaia dela. Bere etorkizuna erabaki nahi duen herri bat dagoela, eta horretarako eseri eta hitz egin behar dela. Zein izan da honen aurrean estatuaren erantzuna, eskaintza? Poliziaren indarkeria basatia manifestari baketsuen aurka, epaiketa politikoak, kartzela zigorrak, exilioa, 155 artikulua…
Baina horixe da Espainiako Estatua. Non bere burua ezkerrekotzat duen alderdi bateko buruak ere egoera honen aurrean erreferendumak debekatzea planteatzen duen konponbide gisa… Horixe da errealitatea. Eta Espainiako Estatua ez da aldatuko: banderak, nortasun agiriak eta hizkuntzak inposatzen dituen estatu bat, militarren desfileak indar erakusle gisa dituena, printzipio demokratikoak urratzen dituena, eta horretaz harro agertzen dena gainera…
Eurei agian indar, sendotasun erakusle iruditzen zaie hori guztia. Baina errealitatean, ahultasun sakon baten zantzuak besterik ez dira. Oinarri sendorik eta etorkizun jasangarririk ez duen estatu baten isla. Demokratatzat hartzea kosta egiten dena, edozein arazoren aurrean erakusten duen jarrera totalitarioa, autoritarioa medio. Gatazka politikoak konpontzeko poliziaren indarkeriaz eta epaitegi partzialez gain beste errezetarik ez duena. Indarkeria hori dena, azken finean, estatu (totalitario) baten azken noten erakusle da. Mina ematen duten notak, burrunba askokoak, agian horrexegatik, baina azken notak…
Hori bai, Mikel Laboaren lagun Lluis Llach-ek oraindik abesten duen bezala, denok tiraz soilik eroriko da estatu totalitario hori. Ezin gara Kataluniara begiratzera soilik mugatu. Euskal Herrian ere gure etorkizuna erabakitzeko prozesuak martxan jartzeko eta mugitzeko ordua da. Herritarron ordua, eta baita alderdiek behingoz konpromisoak hartu eta euren hitza betetzekoa ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]
Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]