Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) Rajoyren Gobernuaren dimisioa eskatzeko estatu mailako ekimena antolatuko du. “Estatuko txoko guztietatik” abiatutako oinezkoen martxak Madrilen batzea nahi dute; hainbat sindikatu, mugimendu eta eragile ezkertiarrekin harremanetan jarriko dira horretarako.
Gobernuaren dimisioa aldarrikatzeaz gain, “murrizketen eta bankuen zorraren ordainketaren aurkako mobilizazioa” izango da. “Milaka herritarren bizitza suntsitzen ari den gobernu ustel honi aurre egin nahi diogu”. Datarik iragarri ez badute ere, 2013 bukaeran edo 2014 hasieran izango dela aipatu dute zenbait hedabidek.
SATen Batzar Orokorrean hartu dute erabakia, 200 ordezkariren artean. #MarchaaMadrid traola proposatu dute ekimena Twitter bidez jarraitzeko.
Oscar Reina Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) idazkari nagusia atxilotu egin zuen asteazken arratsaldean Guardia Zibilak Gilena herrian, Sevillako 4. Instrukzio epaitegiaren aginduz, “Koroaren kontrako gorroto irainak” egotzita.
Cerro Libertad Jaenen okupatutako lursaila hustea ebatzi du hiriko epaitegiak. BBVArena da 75 hektareako lursaila, eta Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) okupatu zuen. SATeko kideek salatu dute tokia “abandonatuta” daukala BBVAk, eta Nekazaritza Politika... [+]
“Garapen ekonomiko eta soziala” erraztuko lukeela argudiatuta, Andaluziaren independentzia aldarrikatu du Oscar Reina SAT sindikatuko bozeramaileak, orain Podemosko diputatu den Diego Cañameroren ordezkoak. Euskal Herriko eta Kataluniako prozesu... [+]
Andrés Bódalo SATeko kidearen askatasuna eskatzeko martxa hastear zela eraman dute atxilo.
Martxoaren 22ko Madrilgo Duintasunaren Martxak egitearen ideia Andaluziako Langileen Sindikatuarena (SAT) izan zen. Sindikatuko gazte plataformako bi kidek, Curro Morenok eta Javier García Fernándezek, hitzaldia eman dute Donostian, Andaluziako gazteen eta... [+]
Andaluziako SAT sindikatuko Diego Cañameroren hitzetan, autodeterminazio eta subiranotasun eskubideek eta eskubide sozialek elkar hartuta joan behar dute. Bartzelonan egin ditu adierazpenok, gizarte eragileek deitutako Duintasunaren aldeko Martxak hizpide.
Andaluziako SAT sindikatuko kideek asteburuan banatu dute aurreko astean Carrefour supermerkatutik ateratako eskola materiala.
Juan Manuel Sánchez Gordillo IUko parlamentari eta Marinaledako (Espainiar estatua) alkateak ez du deklaratu Andaluziako Justizia Auzitegi Gorena ikertzen ari den kausan. 2012ko udaran 18 egunez Las Turquillas finka militarra okupatu izana leporatzen... [+]