Erdialdeko Amerikako herrialderik txikienean egoera politikoa tenkatzen ari da. Urtebete ere ez da Nayib Bukele, “aldaketaren presidenteak” boterea eskuratu zuela. Parlamentuan egindako proposamenak ezezkoa jaso ostean, joan den igandean, otsailaren 9an, militarrek lagunduta azaldu zen ezohiko bilkurara, oposizioa proposamena onartzera bultzatzera. Gainontzeko alderdiek “estatu kolpetzat” jo dute gertaera.
Plan de control territorial delakoa izan da gatazka guzti honen sortzailea, herrialdeko pandillei aurre egiteko indar polizial eta militarren presentzia handitzea dakarrena. 575 milioi dolarreko aurrekontua du planak, eta 109 milioi gehiagoko proposamena egin berri du Bukelek. Asanbladaren ezezkoa jaso du, ordea.
Presidentea populismoaren eta millenialen pertsonifikazio gisa deskribatu dute analista ugarik. Ohiko duen eran egin dio aurre ezezko honi. Bere jarraitzaileak deitu ditu parlamentua inguratu eta oposizioa erreformaren alde bozkatzeko presiona dezaten. Horrekin nahiko ez eta militarrek ere egin dute presioa, presidentearekin parlamentura sartuz.
Todas nuestras tropas han jurado lealtad al Presidente de la República y Comandante General de las Fuerzas Armadas y estaremos siempre atentos a sus órdenes. pic.twitter.com/635egwfT3a
— FUERZA ARMADA (@FUERZARMADASV) February 9, 2020
Astebeteko “epea” eman die oposizioko alderdiei bere proposamena onar dezaten. Onartzen ez badute konstituzioko 87. artikulua ezartzera animatu ditu herritarrak, herri-matxinada baimentzen duena.
Oposiziotik estatu kolpe saiakera salatu dute. Daniel Reyes, FMLNko diputatuak Telesurreko elkarrizketa honetan esan duenez, “irudi hauek ez genituen ikusi diktadura militarraren garaitik. 28 urte daramatzagu, Bake Hitzarmenen ostetik, instituzio demokratikoekin. Oso momentu zailean gaude, badirudi diktadurako gobernu bat ezarri nahi dutela”.
“Aldaketaren presidentea”
Ia 30 urteko bipartidismoari amaiera eman zion Nayib Bukelek joan den urteko ekainaren 1ean. FMLN gerrillari ohien alderdiko militante eta hiriburuko alkate izandakoa, alderditik kanporatu zuten iskanbila bat tarteko. Herrialdeko presidentziara salto egin nahi, ordea, eta derrigorrezko baldintzak betetzen ez zituen alderdi bat sortu eta desagertzen ikusi ostean, GANA izeneko koalizio eskuindarrean aurkeztu zuen bere burua. Baita irabazi ere.
5.200.000 pertsonak zeuden deituta bozkatzera. Horietatik, 1.300.000 boto eskuratu zituen, aurreko hauteskundeetan alderdi berak eskuratu zituenak baino milioi bat gehiago. FMLN alderdiak, bere aurreko alderdiak, milioi bat boto galdu zituen.
Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]
Hauteskundeen emaitzak ez du inor sorpresaz hartu El Salvadorren: azken bost urteetan presidente izan dutenak horretan jarraituko du gainontzeko bostetan ere. Berrautaketa lortu duen herrialdeko lehen presidentea da; besteak beste, konstituzioak debekatzen duelako. Baina, botere... [+]
"Gizarteari eragindako kaltea konpontzeko", egunean 3.000 preso ingururi ezartzen dizkiete era guztietako lan behartuak, ordaindu gabe. Gero eta lanordu gehiago bete, orduan eta lehenago aterako dituzte espetxetik.
“Amerikako kartzelarik handiena” sortu du Bukele presidenteak, bandakideak sartzeko. Banda guztietakoak egongo dira nahastuta, 2020tik egin moduan. Giza eskubideen aldeko taldeek kartzeletako egoera salatu dute, eta ohartarazi bandak nahasteak hilketak eta matxinadak... [+]
Sabino Arana saria jaso zuen urtarrilean Amaiurko Gaztelu Elkarteak. Herriko zinpeko alkate eta elkarteko kide Isabel Alemanek jaso zuen garaikurra. 1982an, gazteluak ageri duen monumentua jaso zutenean, hantxe zen Isabel, jakile eta lekuko zuzen.
Herritarren nahiaren kontra eginez eta nazioarteko finantza instituzioen aholkuei bizkarra erakutsiz, bere nahia gauzatu du Nayib Bukele presidenteak: El Salvadorreko moneta ofiziala bihurtu da bitcoin izeneko diru birtuala. Estatuek kontrolatuko ez zuten moneta zuten amets... [+]
Herritarren nahiaren kontra eginez eta nazioarteko finantza instituzioen aholkuei bizkarra erakutsiz, bere nahia gauzatu du Nayib Bukele presidenteak: El Salvadorreko moneta ofiziala bihurtu da bitcoin izeneko diru birtuala. Estatuek kontrolatuko ez zuten moneta zuten amets... [+]
El Salvadorreko 2019ko hauteskunde presidentzialak Nayib Bukele-k irabazi zituen lehenengo itzulian botoen %53,1arekin. Presidente berriak 37 urte zituen enpresaria zen, bere publizitate agentzia hamabi urtez aritu zen FMLNren komunikazio eta propaganda kudeatzen eta alderdi... [+]
Etorkizun beltza iragarriko lioke askok Erdialdeko Amerikako herrialde txikienari. Azken ehun urtean apenas ezagutu dute bakerik El Salvadorren, armak hartu eta azala tatuatzea da gazte askoren irtenbide bakarra. Bide horrek, ordea, kartzelara edo lurrera bueltan eramaten du... [+]