Espainiako Estatuko gorroto krimenen lehen mapa aurkeztu dute

  • Azken 25 urteetan 86 gorroto krimen kasu eta 88 hildako zenbatu dituzte. Euskal Herriko hiru kasu barne. Guztiek dute ezaugarri komun bat: ezberdina denaren gutxiespena. Mapa osatzen jarraitzeko herritarren laguntza eskatu dute.


2015eko abenduaren 02an - 11:33
Mapan aurkitu daitezke identifikatutako kasu gehienetako biktimen izen abizenak eta hedabideek egindako jarraipena.

Ondorengo erasoak bildu dituzte mapan: arrazistak, xenofoboak, antisemitak, islamofoboak, ijitoen aurkakoak, misoginoak, homofoboak, aporofoboak, erlijiosoak, ideologikoak, arrazistak, identitate eta generokoak.

Madrilen aurkeztu zuen atzo mapa Gorroto Krimenak Ikertzeko Taldeak. Urte betez, espezialitate ugaritako adituak aritu dira proiektu honetan lanean. Mapan aurkitu daitezke identifikatutako kasu gehienetako biktimen izen abizenak eta hedabideek egindako jarraipena. Hori lortzeko, 1990etik hona Intolerantziaren Aurkako Taldeak bildutako ikerketa eta salaketak baliatu dituzte.

Euskal Herrian hiru kasu bildu dituzte momentuz. Angel Berruetaren hilketa Iruñean, Alejo Aznarrena Getxon eta Luis C.A.-rena Oreretan. Lehena gorroto ideologiko bezala sailkatu dute. Beste biak aporofobia kasu gisa:  etxegabeak ziren.

Miguel Ramos proiektuaren egileetako batek azaldu duenez gorroto krimenak ez daude ideologia batekin lotuta: “Krimen hauek prozesu luze baten ondorio dira. Mespretxu sentimenduarekin hasten dira, eta kolektibo batzuen aurkako diskurtsoen bidez eraso bilaka daitezke”.

Mapa osatzeko ikerketan parte hartu duen La Directa hedabideko David Bou kazetariak adierazi du ez dela faxismoak hildako pertsonen mapa: “Erasotzaile asko faxistak badira ere, denak ez dira identifikatzen faxismoarekin. Guztiek dute ordea, jarrera faxista”. Behin behineko zerrenda dela ere aipatu du Bouk, eta informazio gehiago izan arte ez dituztela kasu batzuk argitaratuko: “Jendearen laguntza behar dugu datuak biltzen jarraitzeko eta inor kanpoan ez geratzeko”.

Ikerketak emandako datuen artean nabarmendu dute erasotzaile gehienak 25 urtetik beherakoak direla eta erasoak hiri handietan egiten dituztela. Azaldu dutenez, hedabideek ezaugarri horietan oinarrituz “gazteen banden” krimen gisa sailkatzen dituzte, eta ez gorroto krimen bezala. Argitu dute erasotzailearen profila oso heterogeneoa dela.

Gorroto krimenen aurkako protokoloak Europan

Europako beste estatu batzuetan protokolo polizialak indarrean daude gorroto krimenak identifikatu eta monitorizatzeko. Ingalaterran eta Galesen Hate Crimes England and Wales programa dute. 2011 eta 2012 urteen artean 43.000 gorroto krimen zenbatu zituzten. Espainiar estatuak ez du inolako protokolo homologaturik jarraipen horiek aurrera eramateko, eta horrek proiektua aurrera ateratzeko motibatu zituela azaldu du Bouk. “Erakundeen eta hedabideen axolagabekeriaren aurrean, gorroto krimenak bistaratu nahi ditugu”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskriminazioa
Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


“Umeak ez dira ongi etorriak Debako udal liburutegian”

2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


Gasteiz Anitza sortu dute, auzoetako arazoak integrazioaren bidez konpontzeko

Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]


2025-03-25 | Euskal Irratiak
Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


‘Seguru? Auzo seguruen alde’ leloa izango du aurtengo arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako martxak Donostian

1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]


2025-03-18 | Gedar
Eraso arrazista bat izan da Lekeition

 Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.


Gorputz hotsak
“Kostarik kosta loditasuna desagerrarazi nahi duen mugimendu sozial bat dago”

Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]


2025-03-05 | Axier Lopez
85

Gezurra badirudi ere, irudia ez dago Tolosako inauterietan eginda. Munduko herrialderik jendetsuenen artean, laugarrenean da, pasa den astean. Kameraz inguratuta, bi gizoni 80 eta 85 zigorrada eman dizkiote bizkarrean. Haien bekatua: gorputzaz elkarrekin gozatzea. Aceh... [+]


Eguneraketa berriak daude