Nicolas Maduro Venezuelako presidentea hiltzeko erasoa salatu du herrialde latinoamerikarreko buruzagiak. Kolonbia eta AEBen artean prestatutako atentatua izan dela adierazi du, eta zortzi pertsona hil eta bi atxilotu dituztela erasotik.
Erasoa Kolonbia eta AEBen artean prestatu dutela adierazi du Madurok, izan ere, Venezuelako presidenteak esandakoaren arabera, ekintzan inplikatutako bi atxilotuk onartu dute Kolonbian entrenatu zirela. AEBetako gerra beterano bat, Jordan Groudeau, izan da erasoaren buruzagia, Venezuelako Gobernuak eta oposizioak baieztatu dutenez. Erasoaren errudunak bilatzeko operazio militarrak iragarri ditu Caracaseko Gobernuak: aire, lur eta itsasotik 25.000 tropa bidali, eta bi fiskal ezarri dituzte kasua aztertzeko.
Oposizioa jo-puntuan
Oposizioko lider Juan Guaidok ere erasoan zerikusia izan duela adierazi du Madurok. Berak eta Grodeauk sinatutako ustezko kontratu bat argitaratu du Twitterren Mision Verdad ikerketa taldeak. Groudeau Irak eta Afganistanen ibilitako militar ohia da eta gaur egun AEBetako enpresa militar bateko zuzendari exekutiboa da.
El documento que muestra Poleo está firmado por Juan Guaido, JJ Rendon y Sergio Vergara, el mercenario y la infomercenaria aseguran que esa es la prueba que compromete a Guaidó con el plan terrorista ejecutado el día de hoy. pic.twitter.com/zWEfPnjd5m
— Misión Verdad (@Mision_Verdad) May 3, 2020
Guaidok ukatu egin du Grodeaurekin inolako harremanik duenik. Baina sare sozialetan zabaldu den bideo batean Javier Nieto Quintero Venezuelako armadako kapitain ohiarekin azaldu da Grodeau –Nieto Quintero ezaguna da Maduroren aurkako jarreragatik eta bi urte egin zituen kartzelan Hugo Chavez hiltzen saiatzek konplot batean parte hartu zuelakoan–. Bideo horretan Maduroren Gobernua “erakunde kriminal” bezala definitzen dute, eta “beren gizonek Venezuelako hegoaldean, mendebaldean eta ekialdean borrokan” jarraitzen dutela diote.
Circula en redes un video en el que aparece el contratista militar estadounidense Jordan Goudreau, vinculado a Clíver Alcalá, con Javier Nieto Quintero (operador en los eventos de la finca Daktari). Ambos se atribuyen el ataque fallido en las costas de Macuto, La Guaira. pic.twitter.com/81m0gBlEw5
— Misión Verdad (@Mision_Verdad) May 3, 2020
Kolonbiak inplikazioa ukatu du
Kolonbiako Gobernuak ez ditu onartu Madurok egindako akusazioak, eta zentzugabetzat jo ditu, argudiatuz Maduro hiltzeko asmoz Venezuelan sartu nahi zutenen itsasontzia heldu den lekua Kolonbiako mugatik 490 kilometrora dagoela. Horrez gain, Madurok akusazioak “atentzioa Venezuelako herriak dituen benetako arazoetatik desbideratzeko” egin dituela gehitu du.
Venezuelako Gobernuak astelehenean salatutako erasoaren helburua Nicolas Maduro atxilotzea eta AEBtara eramatea zela onartu du atxilotutako militarretako batek. Aireportuaren kontrola bereganatzeko agindua zuten estatubatuarrek, Maduro ahalik eta errazen eraman ahal izateko.
Narkotrafikoagatik Venezuelako presidente Nicolás Maduroren eta haren gobernuko hainbat kideren aurkako salaketa jarri zuen martxoaren 26an AEBetako Gobernuak. Erabaki horri lotua da itsas armadaren bidaltzea. Donald Trumpen Gobernuaren joera gogor kritikatzen dabil... [+]
Hasteko oharra: “Denbora-pasaren erantzuna bukaeran”.
Lehenik, Guaidóri ez esateko motibo batzuk etorri zaizkit burura. Josep Borrell kanpo aferetarako espainiar ministroak Salvados telesaioan emandako erantzunek ondorio logiko zenbaitetara eraman ninduten... [+]
Herri mugimenduetatik gertu egon den pertsona da Jesus Faria (Caracas, 1964). Alemaniako Errepublika Demokratikoan ekonomia politikoa ikasi eta ekonomia arloan hainbat ardura izan du Venezuelako Gobernuan, besteak beste Kanpo Merkataritzarako herri ministroa izan da. Gaur egun... [+]
Mendebaldeak gustuko ez dituen herrialdeen kontra egiteko erabiltzen dituen aitzakiak dira, demokrazia falta edota giza eskubideen errespetu eza. NATOko herrialdeak beti dira epaileak eta inoiz ez epaituak. Beraiek gutxi-asko demokrazia hauteskunde prozesu lehiakor eta garbi... [+]
Laugarren egunez argi-indarrik, urik eta komunikaziorik gabe jarraitzen duten arren, Kolonbiako mugan dagoen Apure Garaiko eskualdeko mugimendu politiko eta militarrek mobilizatuta jarraitzen dute. Hainbat mobilizazio egin dute azken egunetan, besteak beste Martxoaren 8koa.
Zuzenean ari gara jarraitzen sistema politiko kapitalista eta kolpista baten saiakera, Venezuela ekonomikoki geldiarazi eta miseria, gosea eta konfrontazio zibila sortzeko, modu horretan haien esklabo bat boterean jartzea justifikatzeko.
1999an Hugo Chavez boterera iritsi zenetik ezkerreko gobernu soberanistaren kontrako gerra amaigabea egon da martxan, intentsitate desberdinekin unean uneko botere korrelazioaren arabera. Arazoa ez da 2018ko hauteskunde presidentziala, arazoa chavismoaren proiektu burujabea da... [+]
Madurok elkarrizketarako proposamena luzatu dio oposizioari. Europak igandera arteko epea jarri dio Venezuelari hauteskundeak deitu ditzan.
Maduro “zilegitasun osoz” presidente dela eta Guaidok bere burua behin-behineko presidente izendatzea gaitzetsi du Defentsa ministroak.
Maduroren "usurpazioa" eten nahi du. Trumpek ordu gutxiren buruan onetsi du, eta bere atzetik Amerikako beste hamar herrialdek egin dute. Madurok presidentea izaten jarraitzen duela esan du: “Herriak bakarrik jar eta ken dezake presidentea”.
Nicolas Madurok Venezuelako presidente karguan jarraituko du. Igandean egindako hauteskundeak irabazi berri ditu eta abstentzio tasa handia izan den arren, aise irabazi ditu bozak. Parte-hartzea inoizko baxuena izan dela adierazi du hauteskunde mahaiak. Oposizioak iruzurra... [+]
AEBek Venezuelaren kontrako erasoa egin asmo dutela salatu du Nicolas Madurok asteazkenean. Asanblada Konstituziogilea ez duela onartuko esan du Etxe Zuriak eta estatu kolpea iradoki du Estatu idazkari Rex Tillersonek, gobernu bolibartarraren kontra.
Venezuelako krisi politikoan nazioarteko hedabideak paper garrantzitsua betetzen ari dira, gobernu bolibartarraren kontrako propaganda egiteraino. Azken adibidea pasa den igandean oposizioak egindako atentatuak Maduroren indarkeria gisa ari direla zabaltzen hedabide asko.