Ostiral honetan lortu dute akordioa Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Horrez gain, beste hiru eskumenen eskualdatzea ere egingo da: Errepide garraioa, ISSNa eta Ondarroako Itsas Barrutiko eraikinaren eskumena.
Olatz Garamendi Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eta Josu Erkoreka lehendakariordea Lehendakaritzan emandako prentsaurrean iragarri dutenez, hau behin-behineko akordioa da eta eskumenen eskualdatzea maiatzaren 10ean sinatuko da bi gobernuen arteko eskumenen batzorde mistoa biltzen denean. Garamendik esan duenez, espetxeetako eskumenaren aldaketa urriaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.
Bi instituzioak aspaldi ari dira trasferitu gabeko eskumenak eskualdatzeko negoziazioetan. Hamaika eskumenen bloke bat ari ziren negoziatzen aurtengo martxorako eta orain horietako lauren akordioaren berri eman dute. Horrela, Zaballa, Martutene eta Basauriko espetxeen kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da. Kontseilariak esan duenez denera 1.300 bat preso izango dira bere ardurapean, 700 bat espetxe funtzionario Jaurlaritzaren menpeko funtzio publikora pasatuko dira eta espetxe kudeaketaren 70 milioi euro kupotik kenduko dira; hau da, diru kopuru hori aurrerantzean Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan izango da.
Kontseilariak Iragarri du halaber, aurreikuspenen arabera Zubietako espetxea 2023rako bukatuko dutela eta, orduan, Martuteneko Espetxearen eraikina Espainiako Gobernuaren esku geratuko dela.
Euskal presoen aldeko Sare erakundeak V. Biltzarra egin du gaur Donostian eta bertan Joseba Azkarragak adierazi duenez, espero dute eskumen aldaketa honek erraztu egingo duela euskal presoen Euskal Herriratzea. Sareren esanetan, erakundearen helburua da 2021erako presoak Euskal Herriko kartzeletan egotea; une honetan % 14a bakarrik dago Euskal Herriko espetxeetan.
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]
Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]
Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]
Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]
Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]
Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]