EHUko medikuntzako ikasle talde batek, sare sozialetan eta komunikabideen bidez hizkuntza eskubideen urraketa salatu zuten pasa den astean. Ohorezko matrikularako hautagaien lanak baloratuko zituzten epaimahaiko kide guztiak elebidunak izatea eskatu zuten. Kexa publiko egiteari esker unibertsitatetik barkamen mezua jaso eta tribunala aldatzea lortu zuten. Ikasle horietako bat da Leire Ugarte oñatiarra, bere kasuan gainera, matrikula lortu du.
Medikuntzako ikasleek hizkuntza eskubideei lotutako hainbat aldarrikapen egin dituzte azken urteetan. Azkena gradu amaierako lanarekin ohorezko matrikula lortzeko aukera zuten ikasleek egin dute. Tribunalaren aurrean lehenengo aldiz ikasle guztien lanak aurkeztu zituztenean ez zutela arazorik izan azaldu du Leire Ugartek, "euskaraz aurkezten genuenok euskarazko tribunal bat geneukan, eta gaztelaniazkoek beraiena". Lanak aurkeztu ostean Donostiako medikuntzako ikasle guztien artean –euskaraz zein gaztelaniaz ikasten zutenak– sei aukeratu zituzten ohorezko matrikula lortzeko hautagai moduan. Epaimahai bera izango zuten ikasle guztiek: "Donostiako kasuan, hiru gaztelaniazkoak eta hiru euskarazkoak aukeratu zituzten, eta tribunala osatzeko ere hiru euskarazko irakasle eta hiru gaztelaniazko hautatu zituzten, eta horietatik bik ez zuten euskaraz ulertzen".
Epaimahaiko kide guztiek euskarazko aurkezpena ez ulertzea desabantailatzat hartu zuten ikasleek, erabakia euskaraz ulertzen zutenek hartuko zutela esan bazieten ere. Ugartek azaldu duenez, ohorezko matrikula lortzeko hautagaiak zirela azaltzen zitzaien lehenengo mezuan, bestelako datuen artean hizkuntzari lotutako paragrafo bat zetorren, baina ikasleek beraien artean hitz egin ostean, ezer ez egitea erabaki zuten. Horren ostean, maiatzaren 27an, beste mezu bat jaso zuten, kasu horretan soilik lana euskaraz aurkeztuko zutenek, "mezu guzti hori hizkuntzari buruz zen eta gaztelaniaz aurkezteko presioa sentitu genuen". Gaztelania hutsean jaso zuten bigarren mezu hori sare sozial bidez zabaltzea erabaki zuten. Bertan irakurri daitekeen moduan, aurkezpena euskaraz egiteko aukera zutela esaten bazitzaien ere, tribunaleko kide guztiek euskaraz ez zekitela kontuan izanik, gutxienez diapositibak "gaztelaniaz edo ingelesez aurkezteko ahalegina" eskertuko zitzaiela azpimarratzen zen.
Egoera salatzeko erabakia hartu zuten bigarren mezuaren ostean
Oñatiarrak azaldu duenez, Leioako kasuan egoera are larriagoa zen, epaimahaiko bost kideetatik soilik batek ulertzen baitzuen euskaraz. "Bagenekien bazituztela epaimahairako aukera gehiago, gure irakasleek esan baitziguten beraiek parte har zezaketela epaimahaian". Gainera, "Leioako ikasle batek esan zigun duela bi urte hango fakultatean beste neska bat ere kexatu egin zela, baina ez zen gehiagora joan". Egoera zein zen ikusita, "jasotako posta elektronikoa publiko egitea erabaki genuen, jendeak gertatutakoa baloratu zezan. Irudia hor egonda ikusi nahi genuen ea EHUk erantzuten zuen, mezuan nahiko garbi ikusten baitzen zer eskatzen zuten". Facebooken argitaratzea erabaki zuten eta izandako oihartzunak harritu egin zituen: "Jende askok partekatu zuen eta ostean Berriatik ere idatzi ziguten".
Dekanotzatik barkamen eskaera
Aldarrikapena publiko egin ostean, dekanotzatik mezu bat jaso zuten guztiek, barkamena eskatuz: "Hala ere, bidali ziguten hasierako mezua dekanorde batek idatzi zigun gaztelaniaz, eta barkamena berriz beste pertsona batek eskatu zigun; eta horrek ere zerbait esaten du". Bi egun igaro ostean, beste mezu bat jaso zutela azaldu du Ugartek: "Dekanoak idatzi zigun aurkezpena egin aurreko egunean, esanez tribunala aldatu zela eta elebiduna izango zela".
"Merezi izan zuen"
Maiatzaren 31n, pasa den egubakoitzean, aurkeztu zituzten gradu amaierako lanak tribunal elebidunaren aurrean, Leire Ugartek gainera ohorezko matrikula lortu zuen. Matrikula lortzeaz gain, oñatiarrak egin zuten salaketarekin lortu dena azpimarratu du: "Kontu guzti hau publiko egiteak datozen urteetan zorionez berriro ez errepikatzea ekarriko du, eta espero dugu beste batzuei ere indarra ematea, euskaraz baldintzak betetzen ez direnean egoera hori salatzeko".
Albiste hau Goienak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]
Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.
6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]
Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]
Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]
Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]