Euskal Herriko biztanleriak etxebizitza duin bat izateko dituen oztopoak salatu dituzte bai Aitzinak baita Lurra eta Etxebizitza kolektiboak ere. Lurraren eta higiezinen inguruan dagoen espekulazioak zuzenean gazteriaren aurka egiten duela diote, kostaldeko hiriguneetatik kanporatuz eta Euskal Herrian bizitzea zailduz.
Egoera horren eta hari lotutako errepresioaren aurka protestatzeko manifestaziora deitu dute ekainaren 4an, Baionako San Andres plazan, arratsaldeko 17:00etan.
Espekulazioa ez ezik, gaitzetsi dute haren aurka Frantziako Estatuak darabilen errepresioa. Adibide gisa Teo Salomonen kasua jarri dute. 2013an atxilotu zuten Salomon Donibane Lohitzunen, higiezinen espekulazioaren eta bigarren etxebizitzen aurkako ekimen batean. Geroztik beste bitan atxilotua izan da. Ez da gai honekin lotutako kasu bakarra.
Gauzak horrela, euskal gazteria kriminalizatzea egozten die Parisi, “arazoa konpondu beharrean ofentsibarekin jarraitzen duelako eta gatazkari soluziorik jarri ez eta haren izaera politikoa ukatzen duelako”.
Aitzina Iparraldeko gazte antolakundeak bere ibilbidea hortan uztea deliberatu du. Gazte ezkertiar eta abertzale ororen espazioa izateko eta euskal gazteria eta herri gisa «ditugun erronkei» behar besteko eraginkortasunez erantzuteko «ezintasuna» aipatu... [+]
Gazte ezkertiar eta abertzale ororen espazioa izateko eta euskal gazteria eta herri gisa «ditugun erronkei» behar besteko eraginkortasunez erantzuteko «ezintasuna» aipatu dute bukaera iragartzeko agirian. Hilabete batzuetako epean «beharrezkoak... [+]
Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek uztailaren 14an Larrunera igotzeko deialdia egin dute, Euskal Herri independentea eta bizitza eredu berri bat aldarrikatzeko.
Apirilaren 10, 11 eta 12an Uxue, Erriberri eta Tafalla gurutzatuko du BidEHbat ekimenak. Tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak, kale animazioa... Eskaintza zabala antolatu dute.
Gazte Topagunerako 25 egun bakarrik geratzen direnean, Ernai eta Aitzina Gazte Antolakundeetako kideek agerraldia egin dute astelehenean: “Hiru hilabete hauek ez dira alferrik igaro, auzolanean herria atontzen ibili gara, baita egitarau politiko-kulturala eta eskaintza... [+]
Apirilaren 19tik 22ra ospatuko da, Ernaik eta Aitzinak antolatutako Gazte Topagunea: “Badator 40 urte eder eta borrokalarien uzta bilduz, gazteria independentista, euskaldun, sozialista eta feministon topagune erraldoia”.
Astebete baino gutiago falta da Kanakyko independentzia erreferendumerako. Heldu den igandean, azaroaren 4an, urte luzetan borrokaturiko autodeterminaziorako eskubidea gauzatuko dute Kanakiarrek. Ozeano Bareko Melanesia artxipelagoan kokaturik dagoen herri honek,... [+]
Ernaik eta Aitzinak bultzatuta abiatu dute ‘Bulkada berrien garaia da’ gazte dinamika. "Ernai gaude, eta aitzina goaz", aldarrikatu zuten joan den igandean Leitzan eginiko agerraldian.
Israelen aurkako "Boikota. Desinbertsioa. Zigorra" kanpainarekin bat eginez, Itsasuko Intermarché supermerkatutik jatorri israeldarra duten produktuak atera dituzte ostegun goizean eginiko ekintza batean Aitzinako gazteek.
Lapurdiko hiriburuan Xingar azoka ospatzen ari dira urtero legez. Azokaren berri ematen duten kartelez josita ageri dira Baiona erdialdeko eraikinak. Horietako batean horrela idatzi dute frantsesez: "Baionan, odolkiak (neska itsusiak) ere zoragarriak dira".
Aitzinako talde feministako kideok Udaberri feminista kanpaina martxan jarriko dugu martxotik ekainera bitarte. Kanpaina honen ardatz nagusia, Ipar Euskal Herriko besta eremu ezberdinetara eraso sexisten aurkako protokolo bat zabaltzea izanen da. Izan ere, egunero jasan... [+]