Mikel Zabalzaren atxiloketa eta heriotzarekin lotura izan duen Arturo Espejo Guardia Zibila teniente jeneral izendatzeagatik azalpenak eman ditu Barne Ministroak Senatuan. Grande Marlaskak erabakia defendatu du, EAJ-k eta Geroa Baik Mikel Zabalzaren familia berriz ere biktimizatzea leporatu dio exekutiboari.
Asteartean, Mikel Zabalzaren izena, berriro ere Madrilen izan zen entzungai, Senatuan. Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak Senatuan azalpenak eman behar izan zituen, Arturo Espejo Valero teniente jeneralaren kargu goratzeaz eta Guardia Zibilaren Laguntza Aginteko buru izendatzeaz. Espejo Intxaurrondoko kuartelean Mikel Zabalzaren heriotza eta estaltzean parte hartu zuten hiru guardia zibiletako bat izan zen.
Marlaskak Espejoren goratzea argudiatu zuen esanez Guardia Zibilaren goi-agintaria ez dutela inoiz inputatu gertakari horiengatik, eta ez dutela inolako ebazpen judizialetan akusatu. “Ez dago elementu kontraesankorrik mailaz igotzeko, zuzenbide estatuan errugabetasun-presuntzioa ezartzen baita ", azaldu zuen epaile ohiak. Agerikoa da erantzunean, Zabalza familiak urtetan egindako inpunitatearen salaketa.
Geroa Baiko senatari Koldo Martinezek Gobernuaren jarrera salatu zuen: “Zer zor dio Pedro Sanchezen Gobernuak Arturo Espejori? Zer gaixotasun morala du Espainiako Gobernuak torturapean hildako Mikel Zabalzaren kasuan inplikatuta dagoen Guardia Zibil bat saritzeko?”. Azkenik, Martinezek Marlaskari esan zion, "Gertatutakoa ezkutatzeak, torturatzaileei emandako txaloak, Mikel Zabalzaren familiarekiko mespretxuak”, Sanchezen Gobernua borreroekin bat egiten duen Gobernu bihurtzen dutela, “biktimak birbiktimizatzen dituena, memoria, egia, justizia eta erreparazioa mespretxatzen dituena".
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]
Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.
Jose Miguel Etxeberria, Naparra, aurkitzeko bigarren saioak porrot egin du Landetako Mont de Marsan herriko inguruetan. Iruñean ostiral honetan egindako agerraldian horren berri eman dute Eneko Etxeberria Naparra-ren anaiak eta Iñaki Egaña Egiari Zor... [+]
Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]
Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.
Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]
1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]
Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.
Joseba Merinoren familiak eta defentsak eskatu dute hilketen garaiko argazkiekin izan dadila hurrengo identifikazio saioa. Deituta zeuden hiru polizietatik bakarra agertu da, beste biak hilda baitaude polizien defentsaren esanetan.
“Ikertzen ez bada, ezinezkoa da ebazpen judizialik egotea eta norbait inputatzea". Hitz horiexekin erantzun zion Lourdes Zabalza Mikel Zabalzaren arrebak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne Ministroari, honek Senatuan Arturo Espejo Guardia Zibila inoiz... [+]
Luzaz iraunen du euskaldun askoren oroimenean 1973ko Ostegun Santu hark. Euskal erresistentzia armatuan ordurako mito bihurtua zen Txikia hil zuten eguna. Eustakio Mendizabal Benito Polizia espainolaren tiropean erori zen Euskadi Ta Askatasunako Fronte Militarreko bururik... [+]