“Espazio publikoa geureganatzea dugu helburu”

  • Zaharraz Harro jai herrikoiak ekainaren 22tik ari dira ospatzen Gasteizko Alde Zaharrean. Testuinguru oso berezian heldu dira aurten. Osasun neurriek ezarritako muga zentzuzkoei, eta konfinamendu eta krisi testuinguruari, Gasteizko Udalaren debekuak batu zaizkie. Auzoetako jai herrikoi guztiei ari zaie Udala kale jarduera oro debekatzen, espazio publikoaren erabilera “sustapen ekonomikorako” lehenetsiko duela argudiatuta. Azken urteetan ehun jarduera inguruk hartu izan dituzte auzoko kaleak aste betez, aurten hogeita hamar dira. Baldintza horiek guztiak Zaharraz Harrori, auzoari eta oro har jai herrikoei nola eragiten dieten hausnartu dugu jaien asanblada antolatzaileko kide María Martínez de Cestafe Rodríguezekin.


2020ko ekainaren 24an - 19:02
Aurtengo jaietako kartelaren detaile bat. Irudia: zaharrazharro.wordpress.com.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aurtengo Zaharraz Harro (ZH) jaiak bereziak izango dira hainbat arrazoirengatik. Udalak kaleko jarduera guztiak debekatu dizkizue. Azaldu dizue zergatik?

Baimena eskatzen zuten jarduera guztiak debekatzeko erantzun orokorra eta idatzia eman digute. Txagorritxu, Judimendi eta Adurtza auzoetako aurrekariak genituen. Aurten, kontuan izanda zein den egoera, eta modu arduratsuan jokatuta, guztion osasuna eta zaintza erdigunean jarrita baimen eskaera bereziak aurkeztu ditugu. Eskatutako lekuak espazio irekiak eta zabalak izan dira, non pertsonen kokapena zehaztu daitekeen. Gainera, baimenekin batera osasun eta segurtasun protokolo bat aurkeztu dugu (Judimendiko jai batzordekoek egindakoa oinarri hartuta, kristoren lan txukuna egin dute eta). Gauzak horrela Udalak idatziz emandako erantzunak hurrengoa dio hitzez hitz: “El proyecto presentado no garantiza el cumplimiento de las medidas de seguridad para la celebración de lo actos. El espacio publico en las fases dos y tres de desescalada y en la “nueva normalidad” se destinará de forma preferente al uso publico guardando y manteniendo la oportuna distancia social y para la ampliación del espacio destinado a veladores, fomentando el uso cívico y ordenado del mismo y la actividad ecónomica hostelera”. ("Aurkeztutako proiektuak ez du aurreikusitako ekitaldietan segurtasun-neurriak beteko direnik bermatzen. Deseskaladaren 2. eta 3. faseetan eta 'normaltasun berrian', espazio publikoari dagokionez, erabilera publikoak izango du lehentasuna, dagokion distantzia soziala mantenduz; baita [ostatuetako] mahaitxoentzako espazioa handitzeak ere, haien erabilera zibiko eta ordenatua eta ostalaritzaren jarduera ekonomiko sustatuz").

Judimendiko Jai Batzordeari ere debekatu dizkiote kale jarduera guztiak, lehentasuna “espazio publikoa sustapen ekonomikorako” erabiltzea dela argudiatuta. Ematen du debekuak auzoetako jai herrikoi guztiei ezarriko zaizkiola. Nola baloratzen duzue espazio publikoaren erabileraren debekua?

Frustrazio eta tristura puntu batekin. Baimenen ukazioa ez da osasun irizpideen araberakoa, erantzukizun kolektiboari eta bizilagunen auto-antolakuntzari egiten zaion mespretxua baizik. Udalak jarduera gidatuak, pribatuak eta etekin ekonomikoa lehenetsi ditu, auzokideak gutxietsiz. Bizitza, ospakizuna, kritikotasuna, hausnarketak, jolasak… sortzen diren esparru askeak baztertu eta gure aisialdia kontsumora mugatu nahi ditu.

Kalearen erabilera da hain zuzen ere ZHren bereizgarrietako bat. Nola edo zenbateraino baldintzatu dute egitaraua debekuek? Zenbat jarduera mantendu dituzue, zenbat utzi bertan behera?

COVID-19a heldu zenetik hausnarketa ugari egin ditugu asanbladan, ezjakintasun handiko testuinguruan. Uneoro auzoan eta itxialdian eman diren errealitateak eta bizipenak kontutan izan ditugu. Argi genuen ez zela momentua taberna, komertzio eta kolektiboei lan karga handiagoa emateko. Ekintzen kopurua gutxitu egin da, baina ZHren esentzia mantenduz. Jarduerak asanbladatik lotuak izan dira eta gehienetan baimenen beharra saihestu dugu. Eskaintza batzuen formatua aldatu behar izan dugu, eta beste batzuk bertan behera utzi ditugu debekuen ondorioz. Horrek gure sormena martxan jarri du, aldi berean [beheko txioan, debekuei itzuri eginez, baimena eskatu gabe eta justu aurretik iragarriz etxeko balkoitik Jon Basaguren musikariak eskainitako emanaldiaren une bat]

 

 

ZH ikuspegi komunitario handiko jaiak dira. Nola kolpatu du auzoa osasun krisiak eta konfinamenduak?

Alde Zaharra auzo askotarikoa da, hortaz, bizipen eta errealitate desberdin asko egon dira. Osasun zentroko langileekin, Gasteiz Txiki auzo elkartearekin edo Baterako sarekoekin hitz egitea aproposagoa izan daiteke. Gure aldetik aurten fokua zaharrengan eta haien egoeran jarri dugu: Zaharrez Harro irratsaioa eta auzoko argazki zaharren ibilbidea prestatu ditugu.

Auzoa egitea izanik ZHren helburuetako bat, aurtengo jaietan osasun krisiaren ondorioei erantzuteko ahaleginik egingo duzue? Horrela bada, nola?

Auzokide guztien nahietan pentsatuz eta ahal den neurrian horien araberako proposamenak antolatuz auzokideen parte hartzearekin: mahai inguruak hezkuntza, kultura eta osasuna vs. errepresioaren inguruan, tailerrak, erakusketa, familientzako ginkana, aldarrikapen jolasa, bertsoak leihotik leihora… Noski, osasun eta segurtasun neurriak errespetatuz. Jai parte hartzaileak izatea da gure ardatzetako bat da, eta oso zaila den arren bidea egiten ari gara.

Formatu txikiko ekimen ugari, dozenaka eragileren parte hartze aktiboa, aurrekontu xumea, diru-laguntza instituzionalik ez, kontsumoan oinarritu ez... Jendea elkartzeko dauden mugen eta ezarritako debekuen aurrean, ZHren jai ereduak aukera gehiago eskaintzen ditu beste batzuk baino?

Egia da ez direla jai masibo batzuk, eta ez dugula izatea nahi, auzotik auzoari begira egiten ditugu. Gainera jarduerak aste osoan banatzen dira, ordutegi, gai eta formatu desberdinetan. Agian bai, aurtengo egoerara hobeto moldatzen diren jaiak izan daitezke.

Osasun krisiak edozein jarduera baldintzatuko du berez, eta jai herrikoien aurkako debeku instituzionalak EH osoan orokortu daitezkeela ematen du. Mugak eta debekuak izan al daitezke aukera bat ere, jai ereduaren birplanteamendu positibo baterako?

Noski, erronka hori buruan dugu. ZHk izaera desberdina du, baina auzoko komunitate askotara iristea falta zaigu parte hartzaileagoak izan daitezen, hori landu beharra dugu. Horizontaltasuna bilatzen dugu, eta erabakitze esparrua askotarikoa eta autogestionatua izatea... Gogoz eta indarrez ospatuko ditugu aurtengo ZHak. Osasun egoerarekin arduratsuak izango gara, baina espazio publikoa geureganatzea dugu helburu, espazio publikoa jendearena eta jendearentzako baita.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


2025-02-18 | Euskal Irratiak
Miarritzeko euskal ihauteriak berpiztu dituzte tokiko elkarteek

Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


Txosnen aurkako espedienteak ireki ditu Arabako Aldundiak Ticket Bai ez erabiltzeagatik

Urtea hasi zenetik 64 espediente ireki ditu Arabako Aldundiak fakturazio sistema hori ez erabiltzea leporatuta, tartean, "txosna batzuen" aurkakoak. Gasteizko Txosnen Batzordeak abuztuko jaien aurretik iragarri zuen uko egiten ziola Ticket Bai ezartzeari eta Aldundiak... [+]


“Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira”

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


2024-08-21 | ARGIA
Udaltzaingoak kaleko saltzaileekin duen “jarrera oldarkor eta bortitza” salatu dute Bilboko konpartsakideek

Udaltzaingoaren azken egunotako "gehiegikerien" aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean.


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Eguneraketa berriak daude