Javier Esparzari eskertu beharko ote diogu PSN ez batzea Navarrasuma-rekin nafar gobernua osatzeko? Horrela dirudi Esparzaren lehen hitzak entzunda emaitzen ostean: “Ez dugu Chivite presidente eginen, ez gure botoekin, ez abstentzioarekin”.
Maria Chivitek, berdintsu Esparzari buruz, bere jarraitzaile sutsuen oihuen (“Esparzarekin ez!”) aurrean. Ba al dago fidatzerik Chiviteren hitzekin? Chivite ez da Sanchez eta ez du lortu lehen indarra izatea, bere berreskurapenaren despit. Alde handia hartu dio Navarrasuma-k, eta ezinen du berez GB, Ahal Dugu eta I-Erekin bakarrik gehiengoa lortu, Chivitek nahi duen bezala EH Bildu baztertuz gero. Zaila du, Sanchezek baino zailagoa, gaien araberako akordio puntualak lortzea ezker-eskuinera jokatzen. Hitzarmen sendoagoa lortu beharko luke bere balizko kide ezkertiar nafarrekin, EH Bilduren abstentzioaz gain. Chiviteren temak ez du ezer onik iragartzen.
Gerri fina du Chivitek, inbidiagarria ere, baina fina bezain zurruna, behintzat ezkerraldera gorputza makurtzeko
Gerri fina du Chivitek, inbidiagarria ere, baina fina bezain zurruna, behintzat ezkerraldera gorputza makurtzeko. Ezin du ulertu Nafarroan ezkerrak eta aurrerakoiek gai sozioekonomikoak soilik ez, gai kulturalei ere (euskara barne) eutsi behar dietela giro demokratiko integratzaile bat sortu nahi badute. Chiviteren ikuspegi kulturala, batik bat Nafarroako hizkuntza aberastasunari dagokionez, gertuago dago UPNren diskurtsotik bere balizko kideenetik baino. Aberastasun horren aldeko eskaerak identitate kontu gisa, eta ez kontu demokratiko gisa, ulertzen tematzea ez da batere integratzailea. Eta hain gogor ikuskera horri eustea nafarron ideien pluraltasunari uko egitea da. Chiviterengatik izanen balitz, gustura jasoko lituzke PSNk Navarrasumaren botoak presidentetza lortze aldera.
Espero dezagun, bada, Esparzari eskertu behar diezaiogun PSN-UPN-C’s gobernu koalizioa, agerikoa edo itzalpekoa, ez gauzatzea.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.
Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]