Utopía Contagiosa kolektiboak aurkeztu duen Deuda militar, deuda ilegítima, deuda odiosa (Zor militarra, zor bidegabea, zor gorrotagarria) txostenaren arabera, Espainiako zor militarra 5.592,48 milioi eurokoa izango da 2013an. Horietatik 1.441,46 ezohiko zorra dira, alegia, Estatuak emandako kreditu berezietatik eratorritakoa. Armak erosteko eta atzerrian esku-hartze militarrak ordaintzeko erabiltzen dira kreditu horiek.
“Mozorrotutako gastu militarra da”, adierazi du Juan Carlos Rois Alonso txostenaren egileetako batek. Gastu horiek egin beharra, sarritan, aurreikusita dago, kontratu batean agertzen direlako. Baina ez dira estatuko aurrekontu orokorretan agertzen, “itxura txarra ematen duelako gastu sozialerako dirurik ez dagoela esan eta aldi berean armagintzaren industriari ordaintzeak”, txostengileen esanetan.
Gainerakoa interesei eta zor arruntari dagokie. Horretan ere “ezustekoak” daudela salatu dute Utopía Contagiosako kideek. Izan ere, zorra hamahiru ministeriotako aurrekontuen artean banatuta dago, eta ez, espero zitekeenez, Defentsakoan bakarrik. Azken horrek gastu militarraren %40 baino gutxiago hartzen du bere gain.
2014ko kopuruak antzekoak izango direla ohartarazi du, azkenik, kolektibo antimilitaristak. Esan dutenez, aurrekontu orokorretan 5.700 milioi euro inguru aurreikusi dituzte Defentsarako. Aldiz, enplegua sustatzeko 4.000 milioi eta hezkuntzarako 2.150 besterik ez dira bideratuko, hurrenez hurren.
Poligonoaren Aurkako Asanbladak deituta, igandean egin duten martxan 300 pertsona inguru izan dira. Tiro praktika eremua kentzeko eskaera izan da aldarri nagusia, baina beste bi gairi lekua egin nahi izan diete beren protestan. Batetik, Palestina eta munduan gerra jasaten ari... [+]
Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]
1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.
Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]
Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko Idazkari Exekutiboa da, eta abuztuaren 15az geroztik preso dute bere etxean. Asteazkenean egin zuten bere aurkako lehen epaiketa eta intsumisioaren aldeko Europako mugimendua bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten ari da.
Asteartean hasi dira gerra finantzatzeko onartzen den gastu neurrigabea salatzeko ekintzak, ‘Gastu militarrik ez’ lemapean.
"NATOtik eta gerratik ateratzeko modu bakarra euskal errepublika da", aldarrikatu du Ehun mugimenduak larunbatean Bardeetako tiro poligonoan egindako ekintzan.
Bilboko Iralako kuartel militarra eraisteko parodia egiteagatik, fiskaltzak 36 hilabeteko espetxe-zigorra eta 9.000 euroko isuna eskatu bazituen ere, Bilboko Epaitegiak bakoitzari 360 euroko isuna ezartzea ebatzi du, espetxe zigorrik gabe. Bilboko KEM talde antimilitaristak... [+]
Gerra gordina hasi zenetik urtebete bete denean, Ukrainako gatazkaren inguruko hausnarketa antimilitarista antolatu dute Donostian ostegunean Bake-Ekintza Antimilitaristak eta Centre Delàs d’Estudis per la Pauk. Gerra horri emandako erantzunetan gabezia asko ikusi... [+]