LAB Nafarroak sare sozialetan jakitera eman duenez, apirilaren 20 goizean Espainiako Poliziak sei kide atxilotu ditu Iruñean. 9:00etan atxilotuak lau direla azaldu du, baina goiza aurrera joan ahala gero eta kide gehiago atxilotu dituzte. LAB sindikatuak azaldu duenez, "antza, polizia operazioa irekita dago; hartara, baliteke atxiloketa gehiago egotea". Iker Karrera LABeko kideak salatu du "sindikalistak ekintza publikoak egiteagatik izan direla atxilotuak, eta hori egin dela emakume langileen eta sindikalismoaren ahalduntzearen aurka joateko".
Sindikatuak adierazi duenez, atxilotutakoen artean dago Imanol Salinas, Zerbitzu Pribatuen federazioko kidea.
Izaskun Juarez, Iruñerria-Pirinioak eskualdeko idazkaria ere atxilotu dute baina 10:00ak aldera askatu egin dute.
Ahotsa hedabideak zabaldu duenez, Martxoaren 8an eta garbiketa arloko greban izandako lan protesta ekintzetan parte hartzeagatik atxilotu dituzte eta Iruñeko polizia etxera eraman dituzte.
10:00etan elkarretaratzea egin dute polizi etxearen aurrean eta poliziak hainbat pertsona identifikatu ditu.
Atxilotu batzuk polizia etxetik atera dituzte eta autoetan sartu, pentsatzekoa da auzitegira eramateko. Irudietan Imanol Salinas ageri da, Zerbitzu Pribatuen federazioko kidea.#AtxilotuakAskatu pic.twitter.com/8dOy0jeSFt
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) April 20, 2021
Elkarretaratze honetan Imanol Karrera LABeko kideak adierazi du demokrazia batean ez gaudenaren seinale direla atxiloketak. Gogor salatu du sindikalistak ekintza publikoak egiteagatik izan direla atxilotuak, eta hori egin dela emakume langileen eta sindikalismoaren ahalduntzearen aurka joateko. Fokoa egindako ekintza publiko horien arrazoietan jarri behar dela nabarmendu du; hots, funtsezkoak diren emakume langileen eta garbitzaileen aldarrikapenetan.
LABeko Idazkaritza Feministak salatu du "ez dugula onartuko sindikatuaren kontrako inolako erasorik emakume* langileen defentsan egiten ditugun ekintzengatik". Bilbon, LABeko pikete feministak mobilizazioa egin du zerbitzu publikoetako apirilaren 22ko greba dela eta. Bertan, Zerbitzu Publikoetako Federazioko ordezkari Eider Casanovak Nafarroan izandako atxiloketak salatu ditu, eta berretsi du "emakumeen langileen eskubideen defentsan jarraituko dugula lanean".
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Polizia agenteek nortasun faltsuen pean gizarte-mugimenduetan egindako infiltrazioak Espainiako Konstituzio Auzitegira iritsiko dira. Irídia-Centre per la Defensa dels Drets Humans erakundeak, infiltrazio horiek kaltetutakoen Acció Contra l 'Espionatge d'... [+]
Europar Batasunean hamahiru herrialdek eman dituzte Poliziak egindako erailketei buruzko datuak, eta podiumean daude Frantziako eta Espainiako estatuak.
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.
Espainiako Poliziaren sindikatu nagusiarekin egindako akordio baten arabera, eskuin muturreko taldeak "defentsa pertsonaleko formakuntza" eskainiko die 30.000 agenteri.
1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]
German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
2016an bi emakumek bortxatuak izan zirela salatu zuten, Iruñean. 2018an auzia artxibatu zuten eta ez zen epaiketarik egin. Espainiako Poliziak, Fiskaltzak eta Nafarroako Auzitegiak ikerketan egindako irregulartasunak salatu ditu biktimen abokatuak. Espainiako Estatuak... [+]
"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.
Lucia Rodriguez polizia-agenteak hiru urtez egin zituen sator-lanak Distrito104 gazte-kolektibo antifaxistan eta Madrilgo Errepresioaren Aurkako Mugimenduan, aurreko udazkenera arte.
Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean
Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta agenteek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak,... [+]
Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.