Pedro Luis Mélida Polizia Zientifikoko komisarioak esan du identifikaziorako sistema berri hau “arma” gisa kontsidera daitekeela. Legearen onespena behar da aurten erabiltzen hasi ahal izateko.
Espainiako Poliziak 2021eko urrian hasi nahi du aurpegiak automatikoki ezagutzen dituen sistema erabiltzen. Segurtasun indarrek denbora dezente daramate adimen artifizialeko (AI) tresnen erabilera ikertzen, eta abian jarri nahi duten sistema etorkizuneko “arma” izango dela diote. Identifikaziorako erremintek biztanleen intimitatean eta oinarrizko eskubideetan eragin izan dituzten urraketak direla-eta, polemika iturri izan ohi dira.
Pedro Luis Mélida Polizia Zientifikoko komisarioak astearte honetan azaldu du proposamena Madrilgo Konplutentse Unibertsitateko udako ikastaroetan. Mélida baikor agertu da segurtasun indarrek orain arte probatu dituzten erreminta berriekin, eta etorkizunean izango duten papera azpimarratu du: “Aurpegiak ezagutzeko sistemak `gelditzeko etorri dira´, potentzial handia dute, adimen artifizialarekin lotutako guztiak daukan bezala, eta horregatik uste dut polizia arma berri batez ari garela hizketan”. “Legearen onespena” lortzen badute, urrian hasi nahi dute sistema berria erabiltzen.
Halere, denbora asko da Espainiako Poliziak AIrekin lanean diharduela. Komisarioak azaldu du segurtasun indarrek sare sozialetan etengabe eta edonora zabaltzen diren argazkiak erabiltzen dituztela datu base gisa. Irudi horiek baliatzen dituzte bilatzen ari diren pertsonen aurpegiekin alderatzeko. Bestalde, segurtasun kamerek jasotako irudiak ere erabiltzen dituzte, eta teknologia horiekin jarduten duten enpresekin kontaktuan daude grabaketen kalitatea hobetzen laguntzeko.
Aurpegiak identifikatzeko erabilitako sistemak pribatutasunaren eta intimitatearen aurka egiten dutenez, halako teknologien erabilerak eztabaida piztu ohi du. Ondorioz, polemika handia egon da segurtasun indarrek erreminta horiek erabiltzeko baimena izan beharko luketen erabakitzeko orduan.
Mélidak kasu batzuetan mugapenak egongo liratekeela azaldu du, irudi masiboak lortzeko orduan, adibidez. Dena den, komisarioak gogora ekarri du Europako beste hainbat herrialdetan erabiltzen den teknologia dela: Alemanian 2008an ezarri zen, eta Frantzian 2013tik baliatzen dute. Gainera, Naiz hedabideak azaldu du Europar Batasunak 400 milioi pertsona baino gehiagoren hatz-markez eta aurpegien argazkiz osatutako datu base bat erabiliko duela 2022tik aurrera.
Europar Batasunean hamahiru herrialdek eman dituzte Poliziak egindako erailketei buruzko datuak, eta podiumean daude Frantziako eta Espainiako estatuak.
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.
Espainiako Poliziaren sindikatu nagusiarekin egindako akordio baten arabera, eskuin muturreko taldeak "defentsa pertsonaleko formakuntza" eskainiko die 30.000 agenteri.
1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]
German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
2016an bi emakumek bortxatuak izan zirela salatu zuten, Iruñean. 2018an auzia artxibatu zuten eta ez zen epaiketarik egin. Espainiako Poliziak, Fiskaltzak eta Nafarroako Auzitegiak ikerketan egindako irregulartasunak salatu ditu biktimen abokatuak. Espainiako Estatuak... [+]
"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.
Lucia Rodriguez polizia-agenteak hiru urtez egin zituen sator-lanak Distrito104 gazte-kolektibo antifaxistan eta Madrilgo Errepresioaren Aurkako Mugimenduan, aurreko udazkenera arte.
Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean
Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta agenteek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak,... [+]
Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.
Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotu zuen Iturmendin (Nafarroa) eta, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Madrilera eraman zuten inkomunikatua.
Espainiako Poliziak astearte eguerdian atxilotu zuen bere etxean, Iturmendin (Nafarroa), antza sare sozialetako mezuren batekin lotuta. Arratsean segundo batzuetako deia egin zien senideei Madrilera eramaten zutela jakinarazteko, ARGIAk jakin duenez. Estefanía Cerverak 63... [+]