29 urteko I.J.E.G agenteak Marc Hernàndez Pons izen faltsua erabili du eta azken bi urteetan Kataluniako herri mugimendu hauetan jardun du: Herrialde Katalanetako Ikasleen Sindikatua, etxebizitza eskubidearen aldeko Resistim al Gòtic, eta ezker independentistaren Òdenako Casal Popularrean. Directa hedabideak gaur argitaratu duen ikerketa lanak agerrarazi du infiltrazio kasu hau.
Azken asteetan jakin ditu Directak polizia espainiarraren identitate faltsua maskaragabetu duten datuak: ez da Palmakoa, ez du Marc izena, eta ez du hondartzako txiringoan lan egiten. Bere benetako izenaren inizialak I.J.E.G dira, Menorcan jaioa da eta Espainiako Polizia da. Directak 549 zenbakian argitaratu duen ikerketa kazetaritzak ezagutzera eman duenez, agente hau Espainiako Poliziako funtzionario izendatu zuten 2019ko ekainean, eta urte beraren amaieran eman zioten identitate faltsua, agente infiltratu bihurtuz: Marc Hernàndez Pons.
Directak polizia agente honen lorratzak jarraitu ditu: 2020ko ekainean lur hartu zuen Marc Hernàndez delakoak Kataluniako aktibismoan. Parte hartu zuen lehen elkarretaratzea ekainaren 2an Bartzelonako Unibertsitateko plazan egin zen “bizitza kapitalaren aurretik” izenekoa izan zen. Ekainaren 22an Bartzelonan etxebizitza izateko eskubidearen aldeko mugimenduan sartu zen, Resistim al Gòtic asanbladan eta ekainaren 27an Lina Òdenako Casal Popularra desalojatzearen aurkako kale ekintzan parte hartu zuen. Hamabost egun geroago Bartzelonako Unibertsitateko Irakaskuntza fakultatean matrikula egin zuen. Baina Directak ezagutzera eman duenez, hau guztia gertatu baino bost hilabete lehenago bere identitate digitala lantzen hasi zen, Twitter eta Instagram sareetan Marc Hernàndez Pon-en izenean erabiltzaileak sortuz (@MarcHernandezP2 eta @maaarchp). Identitate faltsuarekin kontu korronte bat ere zabaldu zuen CaixaBanken. Prentsaurrekoak, manifestazioak, ekintzak eta grebak burutu ditu egunerokoan. 2022Ko hasieran Endavant-en sartzeko nahia agertu zuen, baina Herrialde Katalanetako Ikasleen Sindikatutik erantzun zioten dagoeneko espazio askotan militatzen zuela eta ez zuen bere helburua gauzatu.
Marc Hernàndez Pons izena zerabilen hura maiatzaren 23an ikusi zuten Bartzelonan azken aldiz. Gau hartan normaltasun itxurak eginez parte hartu zuen Resistim al Gòtic mugimenduko asanbladara. Bi egun beranduago aitzakiak jartzen hasi zen parte hartzen zuen Telegram taldeetan, adieraziz Mallorcara itzuli behar izan zuela “gai pertsonal larri” baten ondorioz eta kanpoan izango zela “egun edo asteetarako”. Baina bere inguruko inork ez daki ziur esaten ea benetan ihes egin duen hiritik.
Directak nabarmendu du infiltrazio kasu honetan deigarria dela sasi aktibista honek era guztietako tramite administratibo eta legalak burutu ahal izan dituela identitate faltsuarekin. Herrialde Katalanetako Ikasle Sindikatuko kide batek adierazi duenez, “NAN bat zeukala ikusi genuen eta Mossoek etxe kaleratze batean identifikatu zutela”. Bartzelonako Unibertsitatean matrikula egiteko identitatea berretsi behar da eta sarbide azterketak gainditu ere bai. NAN faltsuak Barne Sailak (egun Fernando Grande-Marlaskaren agindupean) soilik eman ditzake edo CNIk eskatuta (Defentsa ministroak zuzentzen duena, Margarita Roblesek).
Kasu honen aurkako auzibidea hasiko duela iragarri du Alerta Solidaria antolakunde antierrepresiboaren bozermailea den Martí Majoralek: “Neurri legalei ekingo diegu, ziur. Baina ezin dugu esperantzarik izan. Estatuak etsaiaren zuzenbide penala aplikatzen digu eta ezin dugu jolastu legea egin eta hauek urratzen dituenarekin. Esperantzak eta indarrak jarri behar dira eguneroko formazioan, kontzientziazioan eta gero eta gehiago izatean. Herriak soilik askatu ahalko gaitu hainbesteko hipokrisiatik. Herritarren antolakuntza indartu behar dugu eta borrokan jarraitu”.
Herrialde Katalanetako Ikasleen Sindikatuko bozeramailea den Marta Daviuk adierazpen hauek egin ditu polizia infiltrazioaren berri jakin duenean: “Ezin dugu borroka gelditzeko luxua hartu. Eskubide sozial oinarrizkoenen defentsa egin behar den garaian gaude, haien artean, hezkuntza sistema publiko kalitatezko eta katalana jasotzeko eskubidea. Estatuak ez gaitu geldiaraziko, ez bide legaletatik ez ilegaletatik”.
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Milatik gora lagun bildu ziren larunbatean Ipar Kataluniako Perpinya herrian La Bressola ikastetxeak defendatzeko. Murgiltze eredua katalanez eskaintzen duten ikastetxe horiek arrazoi ekonomikoengatik larrialdian daudela adierazi dute eta erakunde publikoei eskatu diete babes... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Directa hedabidearen ikerketa batek ondorioztatu du 2018. eta 2020. urteen artean murgildu zela Kataluniako Palestinaren aldeko eta ezker independentistaren mugimenduetan, "Belén Hammad" izenaren pean. Nortasun agiri faltsu batekin Kataluniako Gobernuak... [+]
570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]
Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.
Polizia agenteek nortasun faltsuen pean gizarte-mugimenduetan egindako infiltrazioak Espainiako Konstituzio Auzitegira iritsiko dira. Irídia-Centre per la Defensa dels Drets Humans erakundeak, infiltrazio horiek kaltetutakoen Acció Contra l 'Espionatge d'... [+]