Asteartean, urriak 27, Espainiako Kongresuan Toledoko Itunaren jarraipen batzordeak pentsioa eskuratzeko baldintzen gogortzea onartuko du PSOE, Unidas Podemos, PP, Ciudadanos, Junts eta EAJren aldeko botoekin. Murrizketa hau onartu ez eta aurre egiteko deia zabaldu du Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak astelehenero bezala atzo ere Bilbon egindako elkarretaratzean.
1995etik Espainiako pentsio sistemaren eta lan-baldintzen erreformaren ildo nagusiak lege bihurtzen dituen Toledoko Ituna delakoak urriaren 27a dauka izendatuta legedian murrizketa berriak gehitzeko eguntzat. Okerrik ezean, Espainiako Kongresuaren baitako batzorde horrek PSOE, Unidas Podemos, PP, Ciudadanos, Junts eta EAJren aldeko botoekin onartuko ditu hilabeteotan landutako txostenak jasotzen dituen 21 gomendio nagusiak, eta horien artean: pentsioak KPI kontsumo prezioen indiziearen arabera igotzea, langileen erretiro adina atzeratzea, erretiroa aurrez hartzeko baldintzak gogortzea, edota kotizazio urterik onenak aukeratu ahal izatea. Gaur onartuko diren gomendio horiek azaroan Espainiako Diputatuen Kongresuak onartuko ditu osoko batzarrean.
Aldiz, erreforma ez onartu eta murrizketoi aurre egiteko deia zabaldu zuten atzo, urriak 26, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimendutik astelehenero bezala Bilbon burututako elkarretaratzean. Pentsiodunok salatu dute gomendiok ez dituztela aintzat hartu "34 hilabetetan zehar kalean aldarrikatzen ari garena. (...) Adierazpen asko baina konpromiso gutxi hartu ostean, 2011ko pentsioen erreformei eta iraunkortasunaren alorrari eutsi zaie". Pentsiodunen aburuz, Europako Gutun Sozialaren nahikotasun irizpideak ez dituzte betetzen gomendiook, erretretadunek ia hiru urtez karriketan aldarrikatu duten gutxieneko pentsioa (1.080 eurokoa) ez baita horietan jasotzen.
Bilboko elkarretaratze nagusiaz gain, beste herri askotan ere mobilizatu ziren atzo, urriak 26, pentsiodunak Hego Euskal Herrian COVID-19aren larritzeak sortu duen egoera konplikatuari aurre eginda:
Barakaldoko pentsionistak- Movimiento Pensionista #Bizkaia
— Berri Otxoak (@BerriOtxoak) October 26, 2020
📌Barakaldo 2020-10-26
✊Pensiones, sanidad y vida
👊DIGNAS, PÚBLICAS y DE CALIDAD.
📢Más de 300 personas con poca lluvia. pic.twitter.com/zTNNF3Igng
Beste behin be PENTSIONISTAK BORROKAN Alamedan! https://t.co/hdPQw6NUd2
— Turrune Ondarroa (@TurruneOndarroa) October 26, 2020
🎩AJUPE de LSB-USO con los #pensionistas y jubilados se hoy #lunes frente al Ayuntamiento de #Bilbao#pensionesdignasYA 🔒#Blindarlaspensiones #Sindikatu -ko #pentsiodunek eta erretiratuek👉 #astelehen honetan Bilboko udaletxearen aurrean Zorionak konstantziagatik!👏 pic.twitter.com/cLiVCYg8l0
— LSB-USO Euskadi (@LSB_USOEuskadi) October 26, 2020
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]
Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.
Urtarrilaren 1etik aurrera pentsioak %0,9 handituko ditu Frantziako Gobernuak, hasiera batean iragarri baino lehenago, 2025eko uztailera arte ez baitzuen asmorik pentsioak igotzeko, 4.000 milioi aurreztea helburu.
Espainiako Estatuan egindako ikerketa baten arabera, erretiro-adina atzeratzeak ondorio kaltegarriak dakartza, ez bakarrik lehenago hiltzeko arriskua duen langilearentzat berarentzat, baita diru-kutxa publikoarentzat ere: 8.564 eurotan baloraturiko galera soziala izango luke... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]
1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]
Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira.
Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.
Erretreten erreformaren kontrako manifestazioetako batean atxilotu zuten mauletarrak Baionako auzitegian deklaratu beharko du, datorren astean. Elkartasuna adierazi du hainbat herritarrek: “Errepresio gorakada azkartzen ari da”.
Erretreten erreformaren aurkako hamalaugarren greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian. Frantziako Estatuko 250 bat hiritan egin dute manifestaziorako deia sindikatuek.
Zer pentsa ematen du apirilaren 28an egindako salaketek utzitako arrasto txikiak, eta haren segida bakarra izatea istripuen eta langileen heriotzen kate etengabea. Azkoitian, eraikuntzan beste behin ere, oso ohikoa eta beraz saihesgarria den istripuan hil da 62 urteko langilea... [+]
Astelehenean Bilbotik eta Bergaratik abiatu dira, eta asteartean Agurainetik. Ostegunean Gasteizen batuko dira hiru mobilizazioak.
Ekainaren 8an dute erretreta adina 62 urtetik 64ra pasa duen legea ezeztatzeko ondoko aukera. Hain zuzen, Liot talde independenteak legea ezeztatzeko aurkezturiko lege-proposamena bozkatuko dute egun horretan. Ekainaren 6rako finkatu dute hamalaugarren greba eguna sindikatuek.