Quim Torrak Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak erabakia autonomia bakoitzaren esku uzteko eskatu dute. Sánchezek esan du Osasun Ministerioak erabakiko duela, lurralde bakoitzaren osasun arloko gaitasunaren arabera. Urkulluk eta Chivitek umeak kalera atera ahal izatea eta kirola banaka egitea defendatu dute. Urkulluk saltokien irekiera graduala proposatu du ere.
Espainiako Gobernuko presidente Sánchezen eta autonomia erkidegoetako presidenteen arteko seigarren bilera egin da igande goizean. Eldiario.es-en arabera, Sánchezek autonomietako ordezkariei adierazi die Batzorde Zientifikoaren gomendioak jarraitzen ari dela gobernua. Une honetan garrantzizkoena lehen mailako osasun arreta dela esan du, "kasu guztien diagnostikoa, jarraipena eta zaintza indartzea, baita arinena ere", eta konpromisoa eskatu die gainontzeko presidenteei, arreta hori indartzeko.
Hainbat gako eman ditu Sánchezek, maiatzaren 10ean hasiko den konfinamenduaren arintzeari begira: lehen mailako arretan kasu positiboen identifikazioa, horien isolamendua eta jarraipen estua eta kutsatutakoen lokalizazioa bermatzea dira lehentasunak, baita izan dituzten kontaktuen jarraipena ere.
Arintzea, gaitasun sanitarioaren arabera
Konfinamendua arintzeko prozedura progresiboa eta eremuka ezberdina izango dela azaldu zuen Sánchezek larunbatean, eta eremu horiek ez dutela zertan autonomien eta probintzien mugekin bat egin. Gaur esan du prozedura erabakitzeko orduan erabakigarriena ez dela izango kutsatuen kopurua, baizik eta eremu bakoitzaren gaitasun sanitarioa. “Konpromiso politikoa” eskatu die autonomietako presidenteei, lehen mailako arreta indartzeko.
Espainiako Gobernuko presidenteak erkidegoei eskatu die datuak gobernuari Osasun Ministerioak eskatu bezala eta zorrotz emateko –zenbait egiten ari ez direla ohartaraziz–. Hezkuntza arloan ere batasuna galdegin du, Murtzia, Madril eta EAEko erkidegoek Espainiako Gobernuak esandakoa ez dutela beteko adierazi eta gero.
Urkullu eta Chivite
Konfinamendua amaitzeko prozesua erkidego bakoitzak erabakitzea eskatu dute igande goizeko bileran Iñigo Urkulluk eta Quim Torrak. Sánchezek erantzun die bere nahia urratsak erkidegoekin “konpartitzea” dela, baina argi utzi du erabakia Espainiako Osasun Ministerioarena izango dela. Nafarroako lehendakari María Chivitek ez du gisa horretako eskaririk egin.
Bilera amaituta, adierazpenak egin dituzte EAEko eta Nafarroako lehendakariek. María Chivitek prentsaurrekoa eman du. “Zuhurtziatik”, esan du Nafarroa “prest” dagoela trantsizioari ekiteko, baina horretarako planifikazio zorrotza bete beharko dela. Nafarroako lehendakariak bat egin du Espainiako Gobernuaren jarrerarekin. Konfinamenduaren arintze prozesua “autonomia erkidegoen eskutik” eta bakoitzaren errealitatea aintzat hartuz egitea defendatu du. Apirilaren 27tik aurrera umeek ateratzeko aukera izatea babestu du, eta kirola etxetik kanpo eta bakarka egiteko arauak zehaztearen alde ere. Azken bi puntu horietan bat etorri dira Urkullu eta Chivite.
Horrez gain, Urkulluk saltoki eta negozio txikien pixkanakako irekiera ere proposatu du, "segurtasun neurri zorrotzekin eta pertsonen arteko distantzia gordez". EAEko lehendakariak Twitterren adierazi du jendartean “prebentzioaren eta auto-babesaren kultura zibikoa finkatu” dela eta hori azaldu diola Sánchezi. Horren froga litzateke “aste honetan ekoizpen-jarduerara normaltasunez eta ia arazorik gabe” itzuli izana, lehendakariaren esanetan “enpresa bakoitzaren akordio eta lankidetza ereduari esker” erdietsi dena. Urkulluk Alemania eredu bezala ezarri eta subsidiariotasun-printzipioa aldarrikatu du: “Koordinazioa eta erantzunkidetasuna azpimarratu ditut erkidego bakoitzaren eskumen-esparruak eta errealitate sozioekonomikoak errespetatuko dituen normaltasun berrirako trantsizio-prozesua egiteko”.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.