Abenduaren 6an Espainiako Konstituzioaren eguna ospatzen da Espainiako Estatuan, eta horren karietara, jai egun ofiziala da. ARGIAn, ostera, gaurko egunean ezer ospatzeko ez dugula irizten diogu eta gure egutegian lan egun gisa dugu.
Gaurkoa, gainera, ez edozein lagun egun ARGIAn, Durangoko Azoka irekitzeko bezperetan, Lasarte-Oriako egoitza bor-bor ari baita goizean goizetik Durangora eramateko material guztia prestatze lanetan.
Webgunea ere ohi bezala elikatzen ari gara, eta abenduaren 8tik 11ra zubi izango dugunez, astekariaren zatirik handiena ere ohi baino lehenago itxi behar dugu. Espainiako Konstituzioaren egunean, beraz, lana lepo gurean.
Urriaren 12an ere –Espainiako Festa Nazionala– edota uztailaren 14an –Frantziako Egun Nazionala– lan egiten dugu. Abenduaren 3an, aldiz, Euskararen Egunean, jai egiten dugu, nahiz eta berez ez den jai egun ofiziala. Gure balioekin gusturago lan egin eta bizitzeko lan egutegia osatzen dugu horrela.