Espainiako Kirolaren Lege berria: futbol profesionala grebara?

  • Kirolaren Lege berria ari da prestatzen Espainiako Diputatuen Kongresuko Kultura eta Kirol Batzordea. Asmo onak ditu proiektuak, emakumezkoen kirola eta kirol inklusiboa sustatzea, adibidez. Baita LGTBI komunitatearen aurkako diskriminazioa zigortzea ere. Puntu ugari du ordea Legeak, eta horietako batzuek polemika piztu dute.


2022ko urriaren 25ean - 11:41
Azken eguneraketa: 2022-10-27 10:28:59

Dagozkien puntuen inguruko polemika, eztabaida eta ezinegona haizatzeko bitarteko gehien dutenek, Espainiako Liga osatzen duten futbol taldeek, grebara jo dezaketela mehatxu egin dute, baldin eta aurreikusitako zuzenketa batzuk aintzat hartzen ez badira. Klub horien ustez, PSOE eta PP prestatzen ari diren Kirolaren Legeak gutxi batzuei mesede egiten baitie, gehiengoaren kaltetan.

Hasiera batean PSOEk eta PPk hainbat zuzenketa adostu zituzten, Ligaren eta kluben oniritziarekin, baina PPk atzera egin du eta hainbat zuzenketa alboratu egin dituzte azkenean. Horrek "futbolaren etorkizuna" zalantzan jartzen duela salatu dute klubek.

Hain justu, lehen eta bigarren mailako talde guztiak leudeke zuzenketa horien alde, salbu eta Athletic, Real Madril eta Bartzelona. Pasa den jardunaldian, Espainiako Ligak erabaki zuen partiden telebista emankizunetan markagailuaren alboan Ukrainako bandera ez baizik eta “Kirolaren Legea guztiontzat” oharra jartzea. Baina Athletic, Real Madril eta Bartzelonak jokatutako partidetan Ukrainako bandera jarri zuten, ohi bezala. Gainontzeko guztietan "Kirolaren Legea guztiontzat" oharra agertu zen.

Klubek ezinbestekotzat jotzen dituzten zuzenketak

Telebista eskubideei dagokienez, Kirolaren Legeari egin beharreko zuzenketak bertan behera geratzeak arriskuan jarriko luke 42 klubetako 39k CVC inbertsio funtsarekin duten akordioa. Diario de Navarran irakurri dugu: Osasunak kalkulatu du urtean 36 milioi euro gal ditzakeela Kirolaren Lege berriarekin.

Ligak eta Federazioak aukera izatea Superliga bezalako txapelketetan –alegia, bi erakundeok zein UEFAk eta FIFAk aitortzen ez dituzten txapelketetan– parte hartuko duten klubak kanporatzeko. Superligaren alde egiten ari den taldeetako bat Real Madril da, eta hainbatek nabarmendu duenez, klubeko presidente Florentino Pérez-en eta PPko buru Alberto Núñez Feijoó-ren arteko adiskidetasunak eraman du PP zuzenketak ez babestera.

La Ligak deituta, futbol taldeak ostegunean bilduko dira, Espainiako Diputatuen Kongresuko Kultura eta Kirol Batzordean legearen testu berriaz saioa egin eta bi egun beranduago. Klubek haien ezinegona agertu dute, eta gero eta gehiago dira grebara deitu dezaketela uste dutenak. Kirol Batzordearen nahia da proiektua Kongresuko osoko bilkurara eramatea, gero Senatura eta azkenik BOE Buletin Ofizialean plazaratzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
Zupiria, zauritutako Realeko zalearen kasuaz: “Ezin da baieztatu foam jaurtigaia izan zenik”

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak orain arteko bertsioari eutsi dio. Bestalde, esan du Amaya Zabartek, martxoan PSGren kontrako futbol partiduan Anoetan larri zauritutako Realeko zaleak, ez zuela bere deklarazioan aipatu ertzain batek ostikoa jo zionik.


2024-09-03 | Jon Torner Zabala
FIFAk berriro atzeratu du Israel zigortzeko eskaerari buruzko erabakia

"Kanporatuko al du FIFAk Israel?", galdegin du hainbat mediok, futbol erakunde gorenak adierazi ostean Palestinako Federazioak egindako eskaera aztertuko duela. FIFAren izaera ezagututa, are gehiago eskaeraren bueltan zein epel jokatzen ari den, inplikatutako bi aldeak... [+]


2024-06-26 | ARGIA
Bideo batek erakutsi du ertzain batek ostikoa jo ziola ustez foam jaurtigailu batekin larri zauritutako realzaleari

Lurrean zela, polizia batek Realeko zaleari ostikoa jo ziola ikus liteke Ertzaintzak bere ikerketan erabilitako bideoetako batean, Noticias de Gipuzkoa-k zabaldu duenez. Martxoan, Realaren eta PSGren arteko Donostiako futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan zauritu... [+]


2024-06-04 | Gedar
Indar Gorriko kide bat atxilotu dute, sare sozialetan jokalari sionista bat seinalatzea leporatuta

John Weissman sionista Sadarrera joatekoa zenean, Palestinarekin elkartasunez argitaratu zuen mezu bat Indar Gorrik. Adierazpen horiekin lotuta, pertsona bat auzipetu du Espainiako Poliziak, iritzita gorroto-delitu bat egon daitekeela.


Gabarra, tabarra... eta emakumeak zer?

Aste batzuk igaro dira zoramen kolektibo zuri-gorritik eta, bai, badakit, azken ordukoa ez izateaz gain, gaiarekin gogaituta gaude gutariko asko. Gaur dut, ordea, artikulu hau idazteko data eta tabarra mundialaz geroztik nabil hurrengo hitzok idazteko, oihukatzeko, goitikatzeko... [+]


Alemaniako futbolari gay-ak zergatik ez dira azkenean ausartu armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


2024-05-08 | Jon Alonso
Txapeldunak

Euskal herritar gehienak bezala, Athleticen alde nengoen ni lehengoan, zalantzarik gabe. Euskal herritar gehienak bezala? Beharbada ez dago hain argi hori. Gipuzkoa aldean zer uste duten alde batera utzita –denetarik izango da, noski–, gehiegi bilatu gabe gazte... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Lesio larriak, talde kriminala izatea eta gorrotozko delituengatik ikertzen dituzte Indar Gorriko kideak

Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.


Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte Iruñean

Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.


Emakume bat larri dago ZIUn, Ertzaintzak Donostian foam jaurtigai batekin jo ostean

Emakumea Donostia ospitalean ingresaturik dago, foam jaurtigaiak buruan jo eta odol isuria eragin ostean. Realaren eta Paris Saint Germainen arteko futbol partiduaren aurretik polizia agenteek egindako kargetan zauritu dute. Ertzaintzak barne ikerketa zabaldu duela jakinarazi... [+]


Eguneraketa berriak daude