“Kataluniari susto bat emateko” atentatu yihadistak gertatzen utzi zuten Espainiako inteligentzia zerbitzuek

  • José Manuel Villarejo polizia ohiak 2017ko abuztuan Katalunian izandako atentatu yihadistekin lotu ditu Espainiako Zerbitzu Sekretuak (CNI gaztelaniazko sigletan). Tandem kasuagatik izaten ari den epaiketan egin ditu adierazpenok. Atentatu haietan 16 herritar hil eta 150etik gora zauritu zituzten Bartzelonan eta Cambrilsen.

Biktimei lore eskaintza Bartzelonako Ramblen pasealekuan. (Argazkia: Canaan).

2022ko urtarrilaren 12an - 07:14
Azken eguneraketa: 08:51
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

José Manuel Villarejoren arabera, Ripollgo imana atentatu yihadista prestatzen ari zela jakitun ziren eta CNIren asmoa "Kataluniari susto txiki bat ematea zen, baina ondorioak gaizki kalkulatu zituzten".

Kataluniako hedabide guztiek jaso duten arren –hemen La Vanguardiako albistea, adibidez–, Espainia mailakoetan nahiko oharkabean pasa da albistea. Bideo honetan bere hitzak, gaztelaniaz.

 

Abuztuaren 17ko atentatu haietan hamasei herritar hil eta 152 zauritu zituzten, urriaren 1erako deituta zegoen autodeterminazio erreferenduma baino hilabete eta erdi lehenago. Lurrikara politikoa eragin zuten. Espainiako alderdi eta presio talde nagusiek gertaera tragiko haiek baliatu zituzten erreferenduma bertan behera uzteko eskatzeko.

Adierazpen hauek hautsak harrotu dituzte Katalunian berriro ere. Puigdemont presidentea, erbestetik, oso haserre mintzatu da:

"Espainiako Estatuak erantzukizuna du Bartzelonako 2017ko atentatu terroristetan. Erantzukizuna du atentatuaren buruak Espainiako zerbitzu sekretuekin zituen loturak sakon ikertzeari uko egin diolako. Eta baditu, Villarejo komisario ohiak adierazitakoagatik. Espainiako Estatuaren estolderiaren erdigunean egon da Villarejo, badaki zertaz ari den hizketan. Espainia inkriminatu berri du Europan gertatutako azken sarraski terroristetako batengatik. Eta ez du telebistako programa batean edo artikulu batean esan, epaitegian esan du. Estolderia espainiarrak hamabost pertsona errugaberen bizitza moztu zuen eta ehun zauritu baino gehiago eragin zituen Kataluniako herriari mezu bat bidaltzearren, independentziari buruzko erreferenduma egiteko prest baitzegoen. Espainiako politikari batzuek ohartarazia zuten "gauzak gertatuko" zirela. Horiek al ziren gertatu behar ziren gauzak? Villarejok baietz dio. Krisi hari aurre egin behar izan zion Kataluniako presidente gisa, munduaren aurrean aurpegia eman eta biktimekin egon behar izan nintzenez, azalpenak eskatzen dizkiet estatuburuari eta gobernuko presidenteari: Espainia susmopean dago".

Kataluniako Generalitateak adierazi du ekinbide legalak abiatzea aztertzen ari dela. "Abuztuaren 17a betirako markatu gaituen sarraskia izan zen. Eta Villarejoren hitzak egia badira, azalpenak behar ditugu berehala. Ongi dakigu nola funtzionatzen duten estatuaren estolderiek, horregatik exigitzen dugu iker dadila gertatutakoa, egia jakin dadin", adierazi du Pere Aragonès presidenteak Twitterren.

Kataluniako herritarren artean adierazpenok eragin duten haserrearen erakusle izan da ilunabarrean trending topic izan den #EspanyaAssasina traola.

Kataluniaren aurkako atentatu terroristak

2017ko abuztuaren 17 hartan, 17:00ak inguruan, furgoneta batek 530 metro egin zituen ziztu bizian Bartzelonako Ramblen pasealekuaren erdialdetik jendea harrapatuz. Estatu Islamikoak atentatua aldarrikatu zuen. Bartzelonako erasoan hamasei pertsona hil ziren –horien artean hiru eta zazpi urteko bi haur– eta 131 zauritu. Furgonetako gidariak, Younes Abouyaaaqoubek, oinez ihes egitea lortu zuen La Boqueriako merkatua zeharkatuz eta Bartzelona oinez zeharkatu zuen unibertsitateen ingururaino. 18:20an, autoa aparkatzen ari zen 35 urteko gazte bat hil eta ihes egin zuen.

Bartzelonako erasoaren ondoren, goizaleko 01:15etan, beste atentatu bat gertatu zen Cambrils herrian. Mossos d'Esquadraren kontrol batetik ihes egiten saiatu eta sei pertsona harrapatu zituzten autoarekin –horietako hiru poliziak–. Zazpigarren pertsona bat aurpegian zauritu zuten terroristetako baten erasoagatik, eta hark ere hil aurretik metro batzuk egitea lortu zuen. Cambrilsen labankadaz zauritutako emakumeetako bat ordu batzuk geroago hil zen.

Público egunkariak esklusiban argitaratu zuen atentatu hauen burua zen Ripollgo imana Espainiako zerbitzu sekretuen konfidentea zela eta informazioa pasa ziela atentatuen bezpera arte. Gaia xehe aztertzeko ikerketa batzordea irekitzeari uko egin zioten Espainiako alderdi nagusiek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia
2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Amnistia Legeari entzungor eginda, Puigdemont atxilotzeko aginduari eutsi dio Espainiako Gorenak

2017ko erreferendumaren harira, U-1aren auzi judizialean diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortutakoei ez zaie Amnistia Legea aplikatu behar, Espainiako Auzitegi Gorenaren esanetan. Puigdemonti ez ezik, Junqerasi, Romevari, Bassari eta Turulli ere eragiten die ebazpenak.


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


Mugikorretan kontrol parentala derrigortzeko legea “beharrezko baina gutxiegizko” neurritzat jo du Som Connexió-k

Telefono-konpainiek serieko gurasoen kontrola nahitaez sartu behar dutela arautu du Espainiako Gobernuaren lege berriak. Legea aurrerapausotzat jo du kooperatibak, baina azpimarratuta ez duela ezertarako balioko gazteek hezkuntza digital egokia jasotzen ez badute.


2024-05-29 | Karmelo Landa
Setioa

Setio egoeran bizi gara euskaldunok eta katalanak Espainiako Estatuan, eta gainera ez dugu horren kontzientzia argirik, uste dut. Katalunian hori oso nabarmena izan da azken hauteskundeetan eta ondorengo egoeran.

Benetan aztertzeko modukoa da gertatu dena: Espainiako botere... [+]


ERC: azaroa arteko gurutze-bidea

ERCk hamahiru parlamentari galdu ditu joan den igandeko hauteskundeetan eta barne krisia ate joka du. Pere Aragonés Generalitateko jarduneko lehendakariak dimisioa aurkeztu du dagoeneko eta lehen lerrotik erretiratuko dela iragarri du.


Materialismo histerikoa
Isilean

Katalunian ere hauteskundeak izan dira. “Emozioak, pragmatismoa eta xenofobia: Kataluniako hauteskundeen klabeak” titulatu zuen Público egunkariak. Ezkerra dabil pragmatiko eta kudeatzaile han ere, eta emozioak Junts-i lotuta aipatu zituzten. Baina... [+]


Aragonesek dimisioa aurkeztu du, ERCren emaitza txarren ondoren

Itxura guztien arabera, PSCko Salvador Illa izango da Generalitateko hurrengo presidentea, norbait izatekotan. Bestela, hauteskundeak errepikatzeko aukera dago. Egungo presidente Pere Aragonés eta ERCk jaitsiera handia izan dute. Abstentzioa %41ekoa izan da.


Hiru itun zail Kataluniako Generalitateko presidente izateko

Kataluniako Parlamentuko gehiengo independentistaren galerak eta hemizikloa eskuinerantz eta espainolismorantz biratzeak gobernagarritasuna zailtzen dute. Maiatzaren 30eko Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak, Amnistiaren Legea bozkatu behar duenak, eta ekainaren 9ko... [+]


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


Eskolako guraso elkarteetan gizonezkoak hamarretik bi baino ez direla utzi dute agerian Katalunian

Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


hauteskunde aurrerapena Katalunian
Juntsek dio Puigdemont izango dela bere hautagaia maiatzaren 12ko hauteskundeetan

Pere Aragonès Generalitateko presidenteak asteazken honetan aurreratu ditu Kataluniako hauteskunde autonomikoak, En Comú-rekin batera atera behar zituen 2024ko aurrekontuek porrot egin ondoren. Juntsek iragarri du bere hautagaia Carles Puigdemont izango dela; azken... [+]


Eguneraketa berriak daude