Espainiako hauteskundeak: 100 egun daramatza Espainiako Estatuak gobernurik gabe

  • 100 egun igaro dira Espainiako Estatuko hauteskundeak egin zirenetik, eta alderdi politikoetako ordezkariek ez dute gobernua osatzerik lortu. Abenduaren 20ko bozetatik akordioak erdiesteko ahaleginean jardun dute zenbait alderdik, batez ere, PSOEk.


2016ko martxoaren 29an - 11:55
Ciudadanosek akordioa erdietsi zuen PSOErekin.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hauteskundeak irabazi bazituen ere, Mariano Rajoy PPko hautagai nagusiak uko egin zion inbestitua izaten saiatzeari, gainerako alderdien babesa izango ez zuela jakinik: urtarrilaren 22an ezetz esan zion Felipe VI erregearen proposamenari. Hala ere, ez zuen etorkizunean inbestidura saioan aurkeztea baztertu. PSOE eta Ciudadanosen babesa lortzea da PPren asmoa. Rajoyk ez luke beharrezko izango Ciudadanosen babesa, baina “komenigarria litzateke”, bere esanetan. PSOEk behin eta berriz ukatu du Rajoy buru duen gobernu bat babesteko aukera.

Blokeo egoera deuseztatu nahian, otsailaren 2an Erregearekin eginiko biltzarrean inbestitua izaten saiatzeko erronka onartu zuen PSOEko hautagai nagusi Pedro Sanchezek. Akordioa erdietsiz, Ciudadanosen babesa besterik ez zuen lortu, ordea. Ez zen aski izan gobernua osatzeko. Ezker Batuko bozeramaile Alberto Garzonek bultzaturiko ezkerreko alderdien negoziazio mahaiaren porrota eragin zuen akordioak, Podemosek PSOErekin negoziatzen jarraitzeari uko egin ostean.

Ciudadanosen eta Podemosen babesa lortzea du xede Pedro Sanchezek, bi alderdi sortu berrien arteko harremanak hotzak diren arren. Pedro Sanchez eta Pablo Iglesiasek asteazkenean dute bilera. Apirilaren amaierara bitartean hautagaiek gobernua osatzeko babesa lortzen ez badute, maiatzaren 2an Gorteak desegin, eta ekainaren 26an hauteskunde berriak egingo lirateke.

Hauteskunde kanpaina

Hauteskunde kanpainan “PPko Generazio Berriak” bataiatu zuen Pedro Sanchezek Ciudadanos. Bere aldetik, alderdi berriko hautagai nagusi Albert Riverak PSOEren eta PPren ohiko gobernuak babesteko aukera ukatu zuen. Alderdi barneko ustelkeria garbitzeko eskatu izan dio Riverak behin eta berriz PPri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskunde orokorrak 2015
Rajoyren inbestiduraren aurka manifestazioa deitu dute Madrilen, “Mafiaren kolpea” salatzeko

Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.


2016-08-31 | Unai Brea
Rajoyri ezezkoa inbestidura saioko lehen bozketan

Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.


Urkullu: “EH Bildu kontziente zen egoeraz. Ez dut ikusi hautagaitzarik erretiratu duenik”

Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.


Espainiar eskuinaren hegemonia

Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.


Rajoyren inbestidura saioa: Ciudadanosen ultimatuma, Pastorren jokaldia eta eguberriak

Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.


Pedro Sanchezek ez du presidente izateko babesa lortu

Aurreikusita zegoen gisara, Pedro Sanchezek ez du lehen inbestidura saioan presidente izatea lortu; PSOEko hautagaiari ez zaio aski izan Ciudadanos eta Nueva Canarias alderdien babesa. Sanchezek gehiengo absolutua zuen beharrezko Gobernuko presidente izateko.


2016-02-29 | Arabako Alea
Espainiako hurrengo presidenteak martxoaren 3agatik “barkamena” eska dezan exijitu du Urtaranek

“Nahiko nuke Espainiar estatuak David Cameron eta Angela Merkelek egin dutena egin dezan, haiek barkamena eskatu dutelako Derryn 'Bloody Sunday' izenekoan eta nazien holokaustoan gertatutakoagatik", azaldu du Gasteizko alkateak.


Sozialisten barne kontsulta
PSOEn hautsak harrotu ditu Ciudadanosekin sinaturiko akordioak

PSOE barneko hautsak harrotu ditu Pedro Sanchez eta Albert Riveraren arteko akordioak. Alderdiko idazkari nagusiak asteartean iragarri zuen Ciudadanosekin bat egiteko erabakia, Espainiako gobernuko presidente izateko ahaleginean. Hala ere, Ciudadanosen babesa ez zaio aski, eta... [+]


Espainiako gobernagarritasuna (des)blokeatuta

Hauteskundeak errepikatzea da Espainiako Gobernuko presidenteak bere karguan mantentzeko daukan aukera bakarra. Kasu horretan litekeena da PPk Rajoy aurkeztu baino beste aukerarik ez izatea eta bide horretatik, Ciudadanosera ihes egindako botoen parte bat berreskuratuko balu,... [+]


Karta jokotik herri gogora

Frank Underwood gupidagabearen hitzak dira honako hauek: “Neurriz kanpo baloratzen da demokrazia”. Trikimailu ugari erabilita eta hauteskundeetara aurkeztu gabe, AEBetako presidentziara iritsi ondotik esandakoak. House of Cards telesail zirraragarriko pasartea da... [+]


Erregearen laranjak

Haserre dago Don Felipe, eta ez daki disimulatzen. Espainia periferikoak haserretu du bere gorentasuna. Errege-etxean eta hark ordezkatzen duen Estatu-administrazioan, onartezina da periferia izatea berniz folklorikotik harago doan entitate soziologiko bat. Eta hori da Espainiak... [+]


EH Bilduren hauteskunde ajea

Ez ginen asko izan Hego Euskal Herrian Podemosen garaipena iragarri genuenak. Inkestetatik haratago begiratu besterik ez zegoen, hauteskunde portaeraren serie historikoek eta kanpainaren bilakaerak erakusten zuten. Hegoaldean Pablo Iglesiasen alderdiak irabazi ez balu sorpresa... [+]


Espainia, beldurraren unea

MURRIZKETEN hodeiek gero eta burrunba handiagoarekin iragartzen dute ekaitza Espainian. 2016an egin beharreko etxeko lanak dira Europar Batasunaren hizkuntzan. Noiz eta  Espainiako ekonomia “krisia gainditzen ari denean” edo “EBn gehien hazten ari den... [+]


Nori egin liezaioke mesede hauteskunde berrietara deitzeak?

PPk irabazi ditu Espainiako hauteskunde orokorrak, baina gobernu berria eratzea ez zaio erraza suertatuko. Ciudadanosekin ez du babes nahikorik, eta PSOEk momentuz argi utzi du ez duela PPren gobernurik babestuko.


2015-12-22 | Juan Mari Arregi
Hauteskunde promesak bete

Hauteskunde gaua igarota, orain eduki sozio-ekonomikoez hain kargatuta egon diren promesak betetzeko ordua da. Eskuinetik ezkerrera, alderdi guztiek agindu dituzte neurriak desoreka sozialaren, pobreziaren, langabeziaren, prekarietatearen eta murrizketa sozialen kontra; eta... [+]


Eguneraketa berriak daude