Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua eta Juan Maria Aburto, Eneko Goia eta Gorka Urtaran, Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateak, Espainiako Sustapen ministro Ana Pastorrekin bilduko dira asteartean Madrilen, AHT egitasmoaz hitz egiteko. Zehazki, trenbideak EAEko hiru hiriburuetara zer nolako sarbidea izango duen aztertuko dute.
AHT Gelditu! elkarlanak protestarako deia egin du egun berean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean (Diego Lopez de Haroren Bide Nagusia, 85), goizeko 10:45ean. “Ana Oregi eta Gasteiz, Bilbo eta Donostiako alkateak AHTren proiektu hondatzailean diru gehiago alferrik xahutu dadila eskatzera joango dira Madrilera”, adierazi du abiadura handiko tren egitasmoaren aurkako plataformak.
Espainiako Estatuan abiadura handiko trenen beharra ezbaian jartzen duten datu gehiago azaleratu da azken asteetan. Izan ere, Espainiako Sustapen Ministerioak iragarri du txosten bat eskatuko duela mota horretako trenbideak errentagarriak ote diren aztertzeko. Txostenaren aurrekontua hiru milioi eurokoa da.
Munduan AHT lnean bi baino ez dira errentagarriak (ikus Gero eta arinago... sinesgarritasuna galtzen erreportajea, ARGIA 2015-5-24), eta Euskal Y-ak nekez lortuko du izatea, iragan martxoan Germà Bel eta David Hoyos ikerlariek Eusko Legebiltzarrean egi dako agerraldian azaldu zutenez.
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.
Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]
Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]
Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]
Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.