Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

  • Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko dietela azkenerako. Familiek, EHKSrekin eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera, hainbat aldarri egin dituzte: euren asilo-eskaeraren ebazpena ahalik eta gehien bizkortu dadila eskatu dute, baita kalitatezkoa eta behin betikoa izango den etxebizitza-alternatiba bat berma diezaietela ere.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren prentsaurrekoa Gasteizko bost familien ziurgabetasunaren aurrean. Gedar
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urriaren 17an - 08:30

Gasteizen agerraldia egin dute asteazkenean Gazako bost familiak: Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren (EHKS) eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren babesarekin, euren egoera salatu dute. 2023ko azaroan, Israelgo Estatu terroristak Gazako Zerrendan oldarraldi militarra biziagotu zuenean, 139 hispano-gazatar aberriratu zituen Espainiako Gobernuak; eta berdina egin zuen beste hamabost adingaberekin eta euren senideekin hurrengo hilabeteetan. Gazako familia horietatik bost Gasteizera bideratu dituzte gerora, eta horiexek dira, hain zuzen ere, jakinarazi dutenak Espainiako Gobernuak ez diela behin betiko etxebizitza-alternatibarik bermatu oraindik.

Espainiako eta Palestinako nazionalitatea dute gazatar horietako batzuek, eta adin txikiko hamar pertsona daude tartean. Espainiaratu zituztenetik, estatuan bost aldiz tokialdatu dituzte. "Inoiz ez dute etxe propio eta egonkorrik izan, ostatu pribatuetan eta udal-aterpetxeetan egon baitira, janaria prestatzeko aukerarik izan gabe eta familia-bizitza garatzeko leku nahikorik izan gabe", seinalatu dute EHKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Ohartarazi dute, hala, ez Espainiako Gobernuak ez EAEko eta Gasteizko administrazioek ez dietela aipatutako familia palestinarrei bizitoki-alternatibarik eskaini.

Aterpetxea uzteko epemuga, alternatibarik gabe

Gasteizen, aterpetxeetan nahiz hoteletan bizi behar izan dute Gazako bost familiek. Abuztuan, baina, harrera-programetako arduradunek esan zieten ezingo zutela gaur egun erabiltzen duten aterpetxean jarraitu. Ordea, ez zieten inolako etxebizitza-alternatibarik bermatu. Hainbat luzapenen ostean, helarazi zieten urriaren 31 izango zela aterpetxe hori uzteko azken eguna. Azkenean, baina, badirudi beste bi hilabetez luzatuko dutela hori epemuga, abenduaren amaierara arte.

Gazatarren esanetan, azaldu dietena izan da urriaren 6an Gaza Proiektua delakoa finantzatzeari utzi ziola Espainiako Gobernuak. Eta, Gasteizen, sekulako "labirinto burokratikoa" jasan behar izan dute, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta EHKSk nabarmendu dutenez: Gizarte-Zerbitzuek eskatu zieten euren kabuz topa zezatela etxebizitza-alternatiba bat, aterpetxetik kanporatuak izan aurretik; udal-administrazioek Lanbidera bideratu zituzten; eta aipatutako harrera-programak eskaini die hotel batera joatea, baina astean 400 euro soilik emanda.

Etxebizitza lortzeko ezintasunak

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta EHKSk gogorarazi dutenez, gaur egun "ez dago alternatibarik mahai gainean" Gasteizen dauden bost familia gazatarrentzat. Azken luzapenarekin ere "luzapen bat bestearen atzetik itxarotearen agonia" betikotzen ari direla salatu dute, eta, gainera, familiei esaten dietela "ez dagoela baliabiderik eta beren kabuz bilatu beharko dutela bizitza".

Horri lotuta, baina, agerraldian gogora ekarri dute zein larria den etxebizitzaren egoera une honetan: "Askok alokairuak aurkitu nahi dituzte, baina ez dute lortzen ezin dituztelako jabeen filtro arrazistak eta klasistak gainditu. Nominak aurkezteko eskatzen diete, baina gerratik atera berriak badira, zer nomina aurkeztuko dituzte?".

Familia horietako bat, gainera, alokairu-iruzur baten biktima izan da jadanik. "Kalean egoteko mehatxuaren eta etsipenaren aurrean", 700 euro ordaindu zituzten, teorian, etxebizitza bat ikusi ahal izateko. Etxe hori ez zen existitzen, ordea: iruzur egin zieten.

Espainiako Gobernuaren eta erakunde autonomikoen itxurakeria

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta EHKSk gogor salatu dute Espainiako Gobernuaren eta instituzio autonomikoen itxurakeria. Gazako familia batzuk aberriratu zituztela-eta sekulako propaganda egin eta "argazkia atera" ostean, ez diete bermatu etxebizitza bat, adibidez, Gasteizko bost familiei: "Hainbeste kostatzen al da?".

Hainbat aldarrikapen egin dituzte bost familiek, Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren eta EHKSren eskutik, Etxebizitza-alternatiba orain! lelopean. Euren asilo-eskaeraren ebazpena ahalik eta gehien azkartu dadila eskatu dute, baita kalitatezkoa eta behin betikoa izango den etxebizitza-alternatiba bat berma diezaietela ere, "aldaketa gehiagorik gabe".

Familiek gaineratu dute Gasteizen eskolatu dituztela adin txikiko kideak, eta bertan "errotu" direla jadanik. "Genozidio bat ikusi beharraren esperientziari ez diezaiogun beharrezkoa ez den sufrimendu gehiago gehitu", azpimarratu dute agerraldian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Iruzurra salatu duen eta bi haur txiki dituen familia bat etxetik bota dute Bilbon

Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]


2024-12-05 | Leire Ibar
Etxebizitza sindikatuak
“Arazoa ez da etxebizitzaren prezioa igotzea, etxebizitzak prezio bat izatea baizik”

Abenduaren 14an etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon, etxebizitza sindikatu nagusiek deituta. “Doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde eta politikarien eta instituzioen fartsaren aurka” mobilizatzera dei egin dute. Ane Salvador... [+]


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-26 | Julene Flamarique
Donostiako etxebizitzen prezioak marka historikoa jarri du: 5613 euro metro koadroko

Horren nabarmenki izan ez bada ere, Gipuzkoako gainontzeko lurraldeetan ere gora egin du etxebizitzaren prezioak. Modu berean higiezinen salerosketa ere handiagotu egin da, antza inflazioaren eta interes tasen jaitsiera dela eta, Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo... [+]


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


Ama baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea ekiditera deitu dute gaur Gasteizen

Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.


2024-11-20 | El Salto-Hordago
Etxebizitza eskubidearen gatazka Euskal Herrian

 Lanaren Ekonomiaren 8. denboraldia etxebizitzaren gatazkari helduz hasi da, Karla Pisano, Roser Espelt, Miguel Virizuela eta Argiako Jon Tornerrekin. Bi barikutan behin 11:00tan izango da irratsaioa.


Eguneraketa berriak daude