Etxebizitza alorrean hartutako neurriak hiru hilabetez luzatuko dituztela jakinarazi du Pedro Sanchezek. Neurriok alarma-egoerarekin batera indargabetzea zen orain arteko asmoa, baina Espainiako Gobernuak horiek hiru hilabetez luzatzea erabaki du. Hori horrela, maiatzaren 9az geroztik ere, eta uztailera bitartean, etenaldian behar lukete etxe kaleratzeek. Alabaina, hainbat eragilek salatu izan dutenez, dekretuak dekretu etxegabetzeak gauzatzen ari dira.
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak asteazkenean kongresuan egindako agerraldia probestu du etxe kaleratzeen etenaren luzapenaren berri emateko. Jakinarazi duenez, alokairu kontratuei eta etxegabetzeei loturan azken hilabeteetan onartu diren lege dekretuak hiru hilabetez gehiago indarrean mantenduko dira.
Alarma-egoerarekin batera indargabetzekoak ziren neurri horiek printzipioz, baina Sanchezek ezagutzera emandako luzapena tarteko, behin alarma-egoera bukatuta ere, hiru hilabete gehiagoz mantenduko dira etxebizitza alorreko behin-behineko neurriak. Hala, maiatzaren 9an alarma-egoerari bukaera emango balitzaio ere, uztailera arte indarrean egoten segiko lukete neurri horiek.
Gauzak horrela, hiru hilabeteko luzapena aplikatuko zaie etxe jabe handien maizterrek beren zorrak ordaintzeko epe-tarteari, alokairu kontratuak sei hilabetez luzatzeko betebeharrari, eta etxe kaleratzeak etenari. Etxe jabe handien edo erakunde publikoen maizterrei luzatu egingo zaie alokairuaren barkatze partziala edo luzamendua; alokairu kontratua azkenetan dutenek, kontratuaren sei hilabeteko ezohiko luzamendurako eskubidea izango dute; eta alternatiba habitazionalik ez daukaten eta zaurgarritasun egoeran dauden maizterren kasuan, etxe kaleratzeak eten egingo dira.
Etxebizitza alorrean onartutako lege dekretua indarrean egonik eta luzatu arren ere, etxe kaleratzeak gauzatzen direla salatu dute etxebizitza eskubidearen defentsan diharduten hainbat eragile eta kolektibok. AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak, adibidez, Espainiako Gobernuaren erabakia jakin bezain laster zera salatu du sare sozialetan: beren taldea kudeatzen ari den kasuen artean, lau etxe kaleratze agindu dituztela maiatzerako, eta kaleratuak izateko kideen egoera zaurgarria izanik ere dekretu horrek ez dituela babesten.
🚨 El decreto "anti"-desahucios es prorrogado 3 meses más.
Mientras tanto, en el sindicato tenems 4 fechs de lanzamiento únicamente en el mes de mayo.
Situaciones de extrema vulnerabilidad a las que se niega siquiera acogerse a dicho decreto.
Es una guerra contra los pobres! https://t.co/GDT8tunVNT
— AZET Etxebizitza Sindikatua (@AzTaldea) April 14, 2021
Bizkaia mailako hainbat etxebizitza talde eta sindikatuk ere dekretuaren irakurketa kritikoa plazaratu zuten otsailean, Langile klasea salbatzeko ala espekulazioa berraktibatzeko neurriak? izenburua zeraman idatzian. Bertan seinalatzen zenez, Espainiako Gobernuaren neurriek etxejabeen “galerak” konpentsatzen dituzte funts publikoarekin, horien diru-sarrerak bermatzen segiz, alokairuen merkatuko prezio berean. “Neurri hori, ordaindu ezin duten maizterrentzako laguntza gisa mozorroturik, berez esku publikoetatik pribatuetara egiten den diru traspasea da”, salatu zuten testuaren sinatzaileek. Beren arabera, "aterabiderik proposatu ez eta sinpleki arazoa denboran atzeratzen duen dekretua" da Espainiako Gobernuarena.
El Paísek martxoaren 29an argitaratutako datuen arabera, behin alarma-egoera bukatuta, maiatzaren 9az geroztik alokairua ez ordaintzeagatik 40.000 etxe kaleratze burutuko zirela aurreikusten zuten etxe jabe handiek. Luzamenduarekin horiek hiru hilabetez atzeratu dituzte, baina albisteak zioenez, datozen hilabeteetan ordaindu gabeko alokairu kopurua handitu egingo dela aurreikusten da.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Abenduaren 14an etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon, etxebizitza sindikatu nagusiek deituta. “Doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde eta politikarien eta instituzioen fartsaren aurka” mobilizatzera dei egin dute. Ane Salvador... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.
Horren nabarmenki izan ez bada ere, Gipuzkoako gainontzeko lurraldeetan ere gora egin du etxebizitzaren prezioak. Modu berean higiezinen salerosketa ere handiagotu egin da, antza inflazioaren eta interes tasen jaitsiera dela eta, Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo... [+]
Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]