Espainiako Gobernuak, estatuko abokatuaren bitartez, helegitea aurkeztu du telefonia mugikorreko antenak arautzen dituen Gasteizko ordenantzaren aurka. Urtarrilean onartu zuten ordenantza, EH Bildu, EAJ eta PSEren aldeko botoekin. Gobernuan dagoen PPk ezetz bozkatu zuen.
Urtarrileko bozketaren ostean, Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak (PP) adierazi zuen arauari helegitea ezarriko ziola norbaitek, ez baitzuen bat egiten estatuko legediarekin.
Azkenik, bete egin da Garmendiak esandakoa: Estatuko abokatuak ez ezik, Espainiako Konkurrentzia Batzordeak, Madrilgo eta Murtziako industria ordezkaritzek eta Elektronika, Telekomunikazio eta Eduki Digitalen Elkarteak (AMETIC) jarri dute udal arauaren kontrako helegitea.
Antenei buruzko ordenantza Ibaiondo eskolako gurasoen kexen ondorioz etorri zen. Inguruko hotel batean kokatutako antenek Europar Batasunak baimendutakoa baino 30 aldiz erradiazioa gehiago igortzen ari zirela salatu zuten gurasook.
Urtarrilean onartutako arauaren arabera, erradiazioak ezin du izan zentimetro koadroko 0,1 uW-ekoa baino handiagoa zenbait lekuren inguruan: haurtzaindegiak, ikastetxeak, erietxeak…
Izan partikularren zein udalen partetik, Linky deitu argindar kontagailuaren aurkako jarrerak biderkatuz doaz Ipar Euskal Herrian. Bi kezka nagusi daude errefusaren oinarrian: batetik, dakarren bizi pribatuari buruzko informazio bilketa; bestetik, hedaturiko uhin... [+]
Gasteizek telefonia mugikorraren antenak kokatzeko mapa osatuko du aurten, udal aurrekontuetan jasota dagoen moduan. Proiektuak bi epe izango ditu; lehenik eta behin, Gasteizen dauden antena guztien kokapena zehaztuko da eta, bigarrenik, izan ahal dituzten arriskuak aztertuko... [+]
Madrilgo Diputatuen Kongresuak –PP, PSOE, CiU eta EAJren botoekin– apirilaren 29an onartutako Telekomunikazio Lege Orokorraren aurka azaldu da Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, prentsa ohar baten bitartez. Diotenez, legeak oztopatu egiten du osasunaren defentsa... [+]
Eibarren jaio zen 1955ean, elkarrizketa hau egin dugun etxean. Sorlekuan bertan du bulegoa Jose Alberto Arrate abokatuak, Euskal Herrian eremu elektromagnetikoen kalteengatiko auziak daramatzan bakarretakoa, bakarra ez bada. Berriki Donostian egindako jardunaldi... [+]
Agustin Bocos ingurumen abokatua da, kutsadura elektromagnetikoan aditua, Soinuaren Kontrako Juristak elkartearen sortzaileetakoa eta ingurumen zuzenbideko masterreko irakaslea. La Vanguardia hedabideko La Contra sailean elkarrizketa egin dio Ima Sanchis-ek eta wi-fi-ari buruz... [+]
Eremu elektromagnetikoek osasunean daukaten eraginaz hitz egingo dute urriaren 16 eta 17an, Donostiako Udalak eta Cristina Enea Fundazioak antolatutako jardunaldietan. Halaber, hirian egin den ikerketaren berri emateko baliatuko dituzte jardunaldiok, Axier Jaka Ingurumen... [+]