Espainiako Estatuaren aurrekontu militarra %25,8 igoko da 2023an

  • 9.791 milioi eurotik 12.317 milioira igoko du gastu militarra Espainiako Gobernuak, NATOk ezarritako helburua betetzeko. %42,5 igo dira armamentura bideratutako diru-partidak PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernua Moncloara heldu zenetik.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko urriaren 06an - 10:51
Argazkia: EFE
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
2023. urterako, %25,8 igoko da gastu militarra Espainiako Estatuan, hau da, aurtengo 9.791 milioi eurotik 12.317 milioira igoko da zenbateko hori. Ogasun Ministerioak atzo bertan eman zuen erabakiaren berri, Ministroen Kontseiluaren ondoren. Datorren urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektua onartu zen bilkura horretan, eta Legebiltzarrera bidali dute jada, izapidetzeko.
 
Espainiako Armadaren modernizaziorako programa berezia aintzat hartuta, Defentsa Ministeriorako aurreikusten den %8,4ko gastua baino are gehiago bideratuko da 2023ko aurrekontuan. 4.900 milioi euroko gastu bat aurreikusten da estatu mailako armagintza industriarekin lotutako hitzarmenak barne hartzen dituen programa berezi horretan, iazko 3.011 milioi eurokoarekin alderatuta.
 
Gauzak horrela, "Espainiako historiako gobernurik aurrerakoiena" omen denak Espainiako Estatuaren historiako aurrekontu militarrik potoloenetarikoa onartu du, eta urte batetik bestera egin den igoera handienetarikoa ere izan da gobernu horren eskutik. Ogasun Ministerioaren datuen arabera, PSOEren eta Unidas Podemosen koalizioa 2020an gobernura heldu zenetik, %42,5 igo da aurrekontu militarra.
 
NATOren esanetara

Madrilen izan zen NATOren goi-bileran adostutakoaren arabera, Espainiako Estatuak gastu militarra hamarkada batean bikoizteko konpromisoa hartu du Aliantza Atlantikoarekin. 2030. urterako, defentsa-aurrekontua Barne Produktu Gordinaren (BPG) %2 izatea finkatu zuten helburutzat: 24.000 milioi euro, gutxi gorabehera. Horri lotuta, militarren soldatak igotzea ere aztertzen ari dira. Gaur-gaurkoz, aurrekontu militarra BPGaren %1,03 da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Gobernua
2025-03-14 | ARGIA
GALeko 18 biktimak jarriko dute Barrionuevoren aurkako kereila

GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.


2025-03-12 | ARGIA
Barrionuevoren kontrako kereila, “hilketak, bahiketak, torturak, GAL” eta bestelakoen ardura leporatuta

Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]


2025-03-05 | Axier Lopez
85

Gezurra badirudi ere, irudia ez dago Tolosako inauterietan eginda. Munduko herrialderik jendetsuenen artean, laugarrenean da, pasa den astean. Kameraz inguratuta, bi gizoni 80 eta 85 zigorrada eman dizkiote bizkarrean. Haien bekatua: gorputzaz elkarrekin gozatzea. Aceh... [+]


AHTrako desjabetze mehatxuen aurrean Aralar zulatzeari alternatibak daudela gogorarazi dute ekologistek

Nafarroa eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen alternatibak Aralar barnean 22 kilometroko tunel bat zulatzea suposatuko luke, eta 1.300 milioi euroko kostua izango luke. Lotura hau igaroko litzatekeen herri ugarietako udalek nahiz bizilagunek, ordea, lanei ekiteko eduki beharreko... [+]


Kontziliatzeko, haur-eskolak arratsalde eta gauez irekitzea: Espainiako ministroaren proposamenak hautsak harrotu ditu

Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


EAJk eta Juntsek energia enpresa handiei ezarritako zerga ezabatu dute

Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Energetikoei zerga berezia kentzeak bateratu egin ditu PP, Vox, EAJ eta Junts

Ostegun honetan lau indar politiko horiek ezezkoa eman zioten enpresa energetiko handiei behin-behinean jarritako zerga luzatzeari. Ukrainako gerraren ondoren energiaren multinazionalek izandako irabazi handiei jarri zien zerga berezia Espainiako Gobernuak.


AHT: Nafarroa-‘Euskal Y’ loturarako “hirugarren” alternatiba bat aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.


Banketea

Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]


Eguneraketa berriak daude