Ekologistak Martxan elkarteak ikerketa egin du 2020ko plagiziden erabilera datuekin. Elikagaien %35etan atzeman dute pestiziden hondarrak; gehienbat frutan, barazkietan eta arrainean. Espainiako Estatuko erakundeei informazio falta egotzi diete, eta debekatutako substantzia toxikoak baimentzea.
Espainiako Estatuan saltzen diren elikagaien %35 plagizidez –pestizida mota bat– kutsatuta daude, Ekologistak Martxan ekimenak jakitera eman duenez. Ehunekoa handiagoa da fruta eta barazkiei erreparatuz gero: %41ekoa da. Substantzia toxiko horien artean, gainera, erabilera debekatukoak eta toxikotasun maila altuengatik adituek gomendatzen ez dituztenak ere topatu dituzte.
Ekologistak Martxan taldearen analisiaren abiapuntua Plagiziden Hondakinak Kontrolatzeko Programaren 2020. urteko azken datu ofizialak dira, Elikagaien Kontsumo, Segurtasun eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) bilduak. Salatu dute Espainiak elikagaien gero eta lagin txikiagoa aztertzen duela, eta horren eraginez herritarrek informazio falta dutela. 100.000 elikagaietatik, Europako herrialdeek batez beste 17,25 elikagai aztertzen dituzte. Espainiako Estatuan soilik 3,26 produktuko lagina aztertzen dute.
Plagiziden erabilera laborantza eta abeltzaintza industrialarekin areagotu da. Europako Batasunak 2030rako plagiziden erabilera erdira murriztea finkatu zuen, baina Espainiako Estatuan gero eta gehiago atzeman dira. 2020an Europan gehien erabili zuen herrialdea izan zen: 75.775 tona.
Aztertutako laginean 125 plagizida mota identifikatu dituzte. Horietatik 64 debekatuta daudenak dira. Horietako asko Espainiak "salbuespen" gisa onartzen ditu, baina Ekologistak Martxan-ek arbuiatu du salbuespenezko kasu gehienetan ez dagoela substantziak erabiltzeko arrazoirik. 13 toxikotasun maila altukoak dira, eta adituek haien ordez erabiltzeko aukerak eskaini izan dituzte. Talde ekologistak haien aldeko legedia egiteko exijitu dio Espainiako Gobernuari.
Laranjak eta piper gozoak dira gehien kutsatutako elikagaiak. Animalietatik eratorritakoetan, arraina da kutsatuena.
Glifosato herbizida erabiltzeko baimena beste hamar urterentzat luzatu zuen azaroaren 16an Europako Batzordeak. Erabaki inkoherentea, ikusirik produktuaren toxikotasuna frogatzen duten ehunka ikerketa zientifiko daudela publikaturik. Inkoherentea ere, jakinik AEBetako 113.000... [+]
Zenbat eta gehiago egon intsektiziden eraginpean, orduan eta txikiagoa da espermatozoideen kontzentrazioa. Ondorio hori atera dute azken 50 urteetan mundu osoan egindako 25 ikerketa berrikusita. Environmental Health Perspectives aldizkarian argitaratu dute azterketa.
Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]
Glifosatoa baliatzeko hamar urteko luzapena babestu du Europako Batzordeak. Herbizida gisa munduan gehien erabiltzen den produktu kimikoa da, eta potentzialki minbizi sortzaile izateagatik ezaguna da.
Eternoak deitzen diete, betierekoak. Ez dute su hartzen, ez dira hausten eta betirako irauten dute. PFAS izeneko konposatuak duela ia mende bat sintetizatzen hasi zirenetik, gauza askotarako erabili izan dira, berdin zartaginean arrautza ez itsasteko nola mendiko txamarraren... [+]
Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]
Milaka lagun ebakuatu behar izan dituzte, leherketak izateko arriskua dela-eta. Agintariek larrialdi-egoera ezarri dute Ohioko East Palestinen, istripua gertatutako herrian.
Zeelanda Berriko Canterbury Unibertsitateko hainbat ikerlarik egin dute aurkikuntza, baina ez dakite noiztik dauden mikroplastikoak bertan.
Airean antzemandako bentzenoaren gaineko ardura agertu du Durangoko Udalak, eta Durangorako eta Iurretarako azterlan partekatu bat eskatuko dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari, identifikatu dezan bentzenoaren jatorria. Udalaren... [+]
Gasoilezko motorren kutsaketak faltsutzen zituztela-eta, duela bost urte Dieselgate delakoak astindu baldin bazuen autogintzako industria, eskandalu berri bat egon daiteke lehertzeko zorian egunotan, Hybridgate deitu beharko genukeena: Transport & Environnement GKEak... [+]
CO2-ak berriro lortu aurreko marka haustea: atmosferan gas horrek dauzkan milioi partetatik 417,1 izatera iritsi da, Hawaii uharteetan (AEB) maiatzean egindako neurketen arabera. Duela urtebete baino 2,4 zati gehiago milioi bakoitzeko. Ageri denez, COVID-19ak eragindako... [+]
Ikerketa berri batek azaleratu du biberoi bidez elikatzen diren umeek milioika mikroplastiko irensten dituztela egunean eta bilioika nanoplastiko litro bakoitzeko. Uste zena baino askoz gehiago da hori eta zerikusia du biberoiak esterilizatzeko eta formula-esnea prestatzeko... [+]
Uztailaren 12an New York Times-ek argitaratu zuen: “AEBetan fracking enpresak kiebra jotzen ari dira, iturrien inguruetan bizi direnei utziz pozoi arriskutsuzko kutsadurak eta herritar guztien bizkar hauek garbitzeko kosteak”. Kronikaren hasieran honako kasu bat... [+]
Egoera kritikoa da eta ia 4.000 tona erregai daramatzan MV Wakashioa itsasontzia ez ote den guztiz hautsiko beldur dira.