700-800 polizia gehiago egongo dira datozen egunetan, herritar askok dagoeneko "Piolin II" izena jarri dion operazioan.
Kataluniako independentzia prozesua dela-eta preso dauden politikari eta ekintzaile sozialen aurkako auziaren sententzia jakiteko gutxi falta da eta Espainiako Estatuko Barne Ministerioak polizia indarrak bideratu ditu Kataluniara. 700-800 polizia inguru gehiago egongo dira hiriburu handietan. Bartzelonan espero dituzte mugimendurik eta protestarik handienak.
Jon Iñarritu EH Bilduko parlamentariak Espainiako Estatuko Gorteetan, Twitter bidez polizia indarren bideraketa honi “Piolin II” izena jarri dio. Izan ere, jende ugarik gogoratu du 2017ko urriaren 1ean Katalunian egin zuten zuten erreferendumean egondako polizia indarren kopuru handia, eta gehienek gogoratu dute orduko polizia indarrak Piolin marrazki bizidunetako pertsonaiaren irudiarekin margotua zeraman ontzi batean zeudela gordeta.
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]
Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.
Polizia agenteek nortasun faltsuen pean gizarte-mugimenduetan egindako infiltrazioak Espainiako Konstituzio Auzitegira iritsiko dira. Irídia-Centre per la Defensa dels Drets Humans erakundeak, infiltrazio horiek kaltetutakoen Acció Contra l 'Espionatge d'... [+]
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.
2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]
Okzitaniako Tolosako Apelazio epaitegiak eman du epaia, eta horren arabera, udaletan ezingo da katalana lehen hizkuntza moduan erabili, eta izatekotan, frantsesez egin ondoren, hura katalanera itzuli ahal izango da.
Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]
Urriaren 25a. Valentziako Meteorologia Elkarteak iragarri duenez, hurrengo astean goi geruzetako tanta hotz batek euri-erauntsiak eragin ditzake Valentzian. Egunez egun, aurreikuspenak berresten dira, eta urriaren 29an, goizeko lehen orduan, Espainiako Estatuko Meteorologia... [+]
Mediterraneoan tanta hotz batek eragindako triskantzak erakutsi digu gizakiak noraino sartu dezakeen hanka. Klima larrialdia sortzeaz gain, bere kalte humanoak eta ekonomikoak anplifikatu ditugu. Copernicusen datuen arabera, 400 kilometro koadrotik gora lur geruza... [+]
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Uholdeek hartu duten zonaldea "katastrofiko" izendatuko du Valentziako Generalitateak, eta 31.400 milioi euroko laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari, tanta hotzak eragindako kalteak konpontzeko. Pedro Sánchez presidenteak astearte eguerdiko agerraldian... [+]
Hogeita hamaika suhiltzaile nafar joan dira Valentziara, uholdeen ondoko garbiketa lanetan laguntzen, Horietako bat da Iñaki Sexmilio. "Zenbait lekutan gurea izan da iritsi den lehen laguntza taldea, herritarrak oso eskertuta daude", azaldu du Metropoli Forala... [+]