Jaso genuen uztailean Kontseiluaren protesta, nola Espainian aurkeztu den Eskubide Digitalen Kartan kasurik ez zaien egin Kontseiluak eta beste erakunde batzuek egindako iruzkinei: hizkuntza gutxituen aldeko eskaerak ziren, eta bat bera ere ez da sartu testuan. Eskubideen Karta eta Kontseiluak aurkeztutako dokumentua lortu ditugu, alderatu, eta Espainiako kartaren murriztasuna agerian geratu zaigu. Herrialde elebakar eta uninazional horretan ez dago hizkuntzarik ez bada espainola, eta beste inorenak ez du merezi aipurik. Horixe da ateratzen dugun ondorioa.
Bi dokumentuak partekatu ditugu sarean:
Kontseiluaren dokumentuak sarrera elebidun bat dauka, eta harekin bat egiten duten erakundeen aipua: Plataforma per la Llengua Kataluniakoa, A Mesa Pola Normalización Lingüística Galiziakoa eta Obra Cultural Balear.
Ondoren, zazpi iruzkin datoz, batere ez ezer kentzearen aldekoak, gehikuntzak kasu guztietan. Gehikuntza batzuk nazioarteko hizkuntza eskubideen aldeko aldarrikapen eta konpromisoei buruzkoak dira, beste batzuk esaldi solte batzuk testuak dituen eskubide azalpenei gehituak, Espainiako Estatuko hizkuntza aniztasuna aipatzen dutenak.
Bat bera ere ez da sartu testuan. Eskubide digitalen karta espainol honek ez du hizkuntzarik aipatzen, ezta gaztelera ere, ez baitago premiarik: ikuspegi elebakar eta uninazional hutsa da dakarrena.
Hona adibidez Kontseiluak eskatzen zuena berdintasun printzipioaren inguruan:
Behin behineko testuan, hain zentzuzkoa eman zezakeen gehikuntzaren aipurik ez:
Beste alor interesgarri bat, arautze digitaletan funtsezkoa: herritarrek administrazioarekin harremanetan jartzerakoan hizkuntza ofizial bat edo bestea erabiltzeko eskubideaz. Honela formulatu zuen bere gehikuntza Kontseiluak:
Eta honela geratu da Kartan:
Hizkuntzaren aipurik ez, noski. Badaezpada. Ez daitezela interfazeak edo prozedura informatikoak kexatu, euren elebakartasunerako eskubidea herritarrenaren gainetik dagoelako.
Eta dena horrela.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.
"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.
Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".
44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]