Apirilaren 8an aztertuko dute Madrilgo Gobernuak eta autonomietako ordezkariek aurtengo ikasturte amaiera nola kudeatu. Espainiako Hezkuntza sailak kontsultarako duen organu nagusia da Estatuko Eskola Kontseilua eta proposamen hauek egin dizkio asteazkeneko bileraren bezperan.
El Paisek eman du albistea. Apirilaren 7an Estatuko Eskola Kontseiluak erabaki du proposamen hauek egitea Espainiako Hezkuntza sailari, onartu duen txostenean:
Bitarteko teknologikorik ez duten familiak ebaluaziotik salbuestea proposatu du Eskola Kontseiluak
Alarma egoeran etxetik egin diren jarduerak ebaluatu ahal izatea proposatu dio Eskola Kontseiluak Espainiako Hezkuntza sailari, baina ezartzen du salbuespen garrantzitsu bat: beharrezko "bitarteko teknologikorik" ez dituzten familien kasuan, hau da, etxean internetik eta gailu digitalik ez dutenen kasuan, Eskola Kontseiluak planteatu du irakasleek jarraipen pertsonalizatua egitea ikasle horiei, egindako lanak baloratzeko.
Eskola Kontseiluak egin duen txostenean, hau dio ebaluzioari buruz: "etxean burututako hezkuntza jarduerak ebaluatu daitezela ikasleei buruzko txosten pertsonalizatuen bidez, kontuan izanik bakoitzak ezagutza sortzeko dituen baldintza teknologikoak eta konektagarritasuna (arrakala digitala ezin da ikaskuntzen eta konpetentzien ebaluazio negatiboaren kausa izan)".
Hirugarren ebaluazioan ikasleak nota positiboa ateratzen badu ikasgai batean, automatikoki aurreko biak gainditutzat ematea proposatu du
Hirugarren ebaluazioak aurreko biak errekuperatzeko balio izatea onartu du Eskola Kontseiluak, El Paisek azaldu duenez: ikasleak nota positiboa ateratzen badu ikasgai batean, automatikoki aurreko bi ebaluazioetakoak ere gainditutzat ematea, suspenditu zituenaren kasuan. Beti ere, "irakasleek egoki ikusten duten bitartean". Prozedura hau bera aplikatu ahalko litzaieke 4. DBHko ikasleei, horrela DBHko titulua eskuratu ahal izango lukete. Eta Eskola Kontseiluak eskatu du prozedura hau erabili ahal izatea Batxilergoko lehen mailan ere.
Kontseiluak hau onartu du Lehen Hezkuntzan etxetik eman beharreko eduki moten inguruan: berriz ere eskolak ireki zein ez, ezin dela programa akademikoetan aurrera egin eta etxeko lana zentratu behar dela apirila arte emandakoa "errepasatzen eta sakontzen". Kontseiluak dio Lehen Hezkuntzan "oso erraza izango dela hilabete hauetan ikasi ahal ezin izan dena hurrengo ikasturte hasieran gehitzea".
Maiatzaren 5ean aztertuko du Eskola Kontseiluak zer egin selektibitateko edukiekin
Bi horietan etxetik eduki berriak ez lantzeak eragin zuzena izango luke selektibitatean ebaluatu beharreko gaietan. Maiatzaren 5ean aztertuko du Eskola Kontseiluak zer egin selektibitateko edukiekin. Oraingoz, Hezkuntza sailak eta autonomia erkidegoek adostu dute ikasturte honetako selektibitatea malguagoa izatea, hau da, garatu beharreko gaia hautatzeko gai gehiago ematea aukeran, horrela bermatzeko galdetu den gaia klasean emanda dagoela.
Espainiako Estatuko Ikasleen Sindikatuak eskatu du azterketarik egin gabe ikasle guztiek ikasturtea gainditzea. Eskola Kontseiluak ez du onartu ikasleen eskaera hau, "ikasleak erlaxatu ez daitezen". Baina Kontseiluak Hezkuntza sailari egin dion gomendioa da "muturreko kasuek" baizik ez errepikatzea ikasturtea, eskolak itxi izanak ekarri duen egoera bereziaren ondorioz.
Uztailean eskolarik ez izatea proposatu du: "Orain ez daude oporretan"
Eskolak uztailera arte atzeratzea da mahai gainean egon den aukeretako bat. Kontseiluak aukera hau baztertu du, eta proposatu du autonomiek aurtengo ikasturterako onartutako eskola egutegia mantentzea. "Kontuan hartu behar da irakasleak, ikasleak eta familiak ahalegina egiten ari direla ikasturtea jarraitzeko internet bidez; orain ez daude oporretan eta jasan behar izan duten zama psikologikoak ere eskatzen du ohiko atseden garaia" dio txostenak.
Txostenean eskatu du ikasturtea jarraitu ahal izateko beharrezko diren baliabide material eta teknologikoz hornitzeko egoera zaurgarrienean dauden ikasleak. Datu hau eman du El Paisek: Espainiako estatuan, unibertsitatekoak ez diren ikasleen %10ak ez du internetik etxean.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.