Espainiako Botere Judizialean urriaren 1eko erreferendumaren aurretik eta ondoren epaileek txat bidez idatziriko mezu pribatuak argitaratu dituzte El Món eta El Diario.es egunkariek. Filtrazioak berehalako erreakzioa eragin du Katalunian, erantzukizun eske.
Espainiako Justiziak Kataluniako prozesu independentistan duen jokabidea lehen zalantzan bazegoen, azaleratu diren mezuek erabat utzi dute kolokan bere inpartzialtasuna. Botere Judizialeko barne txatean gorroto mezuak elkarbanatu zituzten epaileek urriaren 1eko erreferenduma izan aurretik eta ondoren. “Kolpistak”, naziak”, “birusa”, “putasemeak”… horiek dira mezuetan jaurtitzen diren hitzetako batzuk.
Urriaren 1ekoa “kanibalen janka” gisa deskribatzen du batek. Beste zenbait kasutan epaileek “germen nazionalista nola zabaltzen den” ohartarazten dute, eta badago egoera duela urte batzuk Euskal Herrian gertatzen zenarekin konparatzen duen EAEko epailerik ere.
“Ez da kontu politiko bat, baizik eta Estatu arazo bat, demokrazia arazo bat” errepikatzen dute mezu askotan, prozesu independentistarekin amaitu dadila eskatzeko. “Beti izan naiz 155aren aldekoa, zeren eta ez dakigu boterean dauden estremistak babesten dituzten kriminalen intentzioa zein den”.
El Món-ek azaldu duenez, mezu horiek guztiak poderjudicial.es zerbitzaritik eskuratu dituzte eta haien gorroto zantzua areagotuz doa erreferenduma hurbildu ahala, batez ere irailaren amaieran.
“Disidentziaren kontra epaileek duten gorroto maila erakusten dute”
Erreakzioa berehala etorri da eta ekaitza politikoa eraman du Espainiako Justiziaren gainera. Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak Botere Judizialeko Kontseilu Orokorreko presidentearen dimisioa eskatu du eta oso larritzat jo du afera.
En Comú Podemek ikerketa abiatzeko eskatu du erantzukizunak garbitzeko eta CUP erakunde politikoak ere gogor kritikatu du justiziaren papera: “disidentziaren kontrako epaileek duten gorroto maila erakusten dute mezuek”, azaldu du Mireya Boyak.
PDeCat-ek, bere aldetik, Botere Judizialeko Kontseilu Orokorraren 2016ko memoriari egin behar zizkion proposamen guztiak alboratu ditu azken orduan; erresoluzioak ostegun honetan ziren bozkatzekoak Espainiako Kongresuan.
Gaur da urtebete 2017ko irailaren 20an independentziaren inguruko erreferendumaren kontrako polizia operazioa abiatu zuela Espainiako indar armatuek. Hainbat pertsona eta goi kargu atxilotu zituzten eta Generalitateko Ekonomia saileko egoitza aurrean milaka lagun bildu ziren modu baketsuan protesta egiteko. Gertaera horiengatik kartzelan daude ia urtebetez Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Òmnium-eko lehendakariak.
Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.
Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]
Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.
Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.
2012tik 2015era ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea izan zen bitartean, Omnium Cultural elkartearekin batera, azken hamarkadetako Kataluniako gizarte mobilizazio garrantzitsuenen sustatzaile izan zen Carme Forcadell (Xerta, 1956). 2015eko urrian izendatu zuten... [+]
Buruzagi independentista katalanei indultuak eman izanagatik azalpenak eman ditu Sánchezek Espainiako Diputatuen Kongresuan. PSOEk ez duela erreferendumik onartuko adierazi du, Pere Aragonesekin bilkura egin ondoko egunean.
Auzitegi Gorenak argudiatu duenez, preso independentistek ez dute damurik erakutsi. Epaiaren gaineko azken erabakia Espainiako Gobernuarena izango da eta Espainiako Estatuko presidenteak adierazi du "adiskidetasuna" eta "mendeku eza" kontuan izango dituztela.
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]
Abokatua, aktibista soziala eta Espainiako Kongresuko diputatua da Jaume Asens (Bartzelona, 1972). Urtarrilaz geroztik, Pablo Iglesias ordezkatu du Unidas Podemos talde parlamentario konfederalaren presidentetzan. Abokatu gisa, giza eskubideen eta mugimendu sozialen defentsak... [+]
“Koperniko” operazioa delakoak milaka polizia mobilizatu zituen Kataluniara, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma geldiarazteko. Parte hartu zuten indar polizialei ordainsari gehigarriak eman zizkien Gobernuak.
"Indultuak tramitatzen hastea, ez da indultuak ematea. Albiste ona litzateke, kartzelatik aterako lirateke-eta, non ez luketen egon behar", adierazi du Laura Borrás JxCAT alderdiko diputatuak.
Urriaren 1eko erreferendumari begira egindako kanpainan alderdiak dirua bidegabeki erabili ote zuen ikertzen ari da fiskaltza. Orduko CUPeko idazkaritza nazionaleko kideetako bat deklaratzera deitu dute astelehenean.
Mugimenduari buruzko "ikuskera distortsionatua" erakutsi duela salatu du eta "erabakitzeko eskubidearen defentsan" berretsi da.