Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasteko aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka

  • Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


2025eko urtarrilaren 28an - 08:00
Azken eguneraketa: 10:40

Espainiako Barne Ministerioa, Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin batera (DGT gaztelaniazko sigletan),  gidabaimena lortzeko eredua aldatzea aztertzen ari da. AEBetako, Frantziako eta Suediako ereduetan oinarrituta eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) bultzatuta, hautagaiek familiakoekin edo lagunekin batera gidatzen ikasteko aukera izango lukete. Neurri horrek autoeskoletako ikasleek aurreztea ekar lezake, gidabaimena ateratzearen batez besteko kostua 1.000 eta 1.500 euro bitartekoa baita, eta zenbait tokitan, Gipuzkoan, esaterako, kantitate hori bikoiztu ere egin daiteke.

Egun Espainiako Estatuan, autoeskolak dira gidabaimena lortzeko aukera bakarra, bai alde teorikoan, bai praktikoan. Ikasleek eredu horri kritikak egin izan dizkiote, “garestia delako eta azterketetan gardentasunik ez dagoelako”. Fernando Grande-Marlaska ministroaren hitzetan, “sarrera erraztu” nahi dute, baina “betiere bide segurtasuna lehenetsiz”.

Mesfidantza autoeskoletan

Iñigo Montenegro Euskadiko Autoeskolen Federazioko presidentearen ustez, aldaketak errepideetako segurtasuna kolokan jar lezake: “Ausarkeria iruditzen zait irakaskuntza prestakuntzarik ez duten pertsonak tutore lanetan aritzea eta hasierako prestakuntzarik ez duten hautagaiei laguntzea”. Gainera, irakasle profesionalak ordezkatuz gero, errepideetako ezbehar-tasa handitu daitekeela ohartarazi du, Diario de Noticias de Navarrak jaso duenez. 

“Ezin diegu utzi gazteei egokitu gabeko autoak gidatzen, irakaskuntzarako prestakuntzarik ez duten pertsonek lagunduta”, esan du Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteko bozeramaile Arantxa Bravok. Nabarmendu duenez, autoeskolek, ibilgailu bat erabiltzen irakasteaz gain, prestakuntza integrala eskaintzen dute, arrisku-egoerei nola aurre egin eta presiopean lasai egoten ikasteko. Nafarroako Autoeskolen Elkarte Probintzialeko Jesus Iriartek irakasle kualifikatuen garrantzia azpimarratu du, eta Espainiako Estatuan dauden 8.000 autoeskolen prestigioa kaltetua izan daitekeela adierazi, “milaka irakasleren enplegua arriskuan jarriz”.

Montenegrok zalantzan jarri du eredu berri honen aurrean familiek izan dezaketen jarrera. “Zein senide ausartuko da kalean formakuntzarik gabeko eta autoan aginte bikoitzik ez duen pertsona batekin?”, planteatu du. Bestalde, Bravok gaineratu du aseguru-etxeek tarifak igo ditzaketela arrisku berri horiek estaltzeko, eta horrek pizgarriak ken diezazkiekeela familiei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Mayotteko papergabeak: Chido zikloiaren biktima ikusezinak

Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Oscar Terolek parte hartu zuen txirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan

Terolek barkamena eskatu du eman zuten "ikuskizun lotsagarriagatik", baina aitortu du bat egiten duela bertan esandako ideia "batzuekin".


Mikel Urabaien (Paris 365): “Erakundeek erantzukizuna aldamenekoari pasatzen diote”

Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.

 


Kontziliatzeko, haur-eskolak arratsalde eta gauez irekitzea: Espainiako ministroaren proposamenak hautsak harrotu ditu

Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]


Auzi eta erronka ugari izango dituzte gogoetagai Amikuzeko Otsail Ostegunetan

Otsailaren 6an hasi eta 27ra bitarte, lau ekitaldi antolatu dituzte Donapaleun. Lehena herriko etxean iraganen da, eta ondokoak Bideak gunean.


Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak EH Bilduren, PSNren eta Geroa Bairen jarrera salatu du

Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.


Nafarroako Gobernuak salatu du migratzaileentzako arreta bulegoan pintaketa faxistak agertu direla

Gobernuak adierazi du ez duela beste aldera begiratuko "nazioarteko erasoaldi faxistaren eta ultraren aurrean", eta ez dituela onartuko "gorrotoarekin lotutako" eraso gehiago.


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


Eguneraketa berriak daude