Astelehenean eman zuen argitara La Directak Espainiako Poliziaren infiltratu batek bi urte eman dituela Valentziako aktibismoan. Geroztik, Espainiako Barne Ministerioak eta Espainiako Poliziak ez diete astekariaren galderei erantzun.
Espainiako Barne Ministerioak eta Espainiako Poliziak ez dute informaziorik eman nahi izan bi urte Valentziako aktibismoan eman dituen poliziaren inguruan. Astelehenean egin zuen publiko albistea La Directak, eta Kataluniako astekariko kideek azaldu dute ez dutela galderen erantzunik jaso. Espainiako Barne Ministerioak idatziz adierazi du ez duela "ustezko gertaeren harira adierazpenik egingo" eta Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren Prentsa Kabineteak esan du kasuaren inguruko informaziorik ez duela.
Jada polizia infiltratuen hiru kasu eman ditu argitara La Directak, kazetariek egindako ikerketei esker. Lehenengoa iazko ekainean zabaldu zuen, independentismoan eta etxebizitzaren mugimenduan infiltratutako Espainiako Poliziaren identitatea ezagutaraziz, eta aurtengo urtarrilean Bartzelonako mugimendu sozialetan eta Gasteizko Errekaleor auzoan ere ibili zen poliziarena.
Espainiako Barne Ministerioak adierazi du Estatuko Segurtasun Indarrek legea betetzen dutela uneoro, eta "profesionaltasun osoz" jokatzen dutela, konstituzioaren baloreak errespetatuz. Hala ere, Ramon Martinez Hernandez ezizenarekin Valentziako mugimenduetan infiltratutako polizia hainbat sabotaje ekintzen buru izan zen. Ekintza horiek legezkoak lirateke baldin eta polizia epailearen baimena duen infiltratutako agentea balitz. Orain arte, Barne Ministerioak adierazi du Bartzelonako mugimenduetako poliziek ez zutela epailearen baimenik behar, "inteligentzia agenteak" zirelako, ez infiltratutako agenteak.
Marlaskaren adierazpenak
Lehen infiltrazio kasua publiko egin ondoren, Grande-Marlaska ministroak onartu zuen "independentismoaren" barnean infiltratutako poliziak zeudela, eta "inteligentzia agente" gisa definitu zituen. Bere arabera, polizia horien funtzioa da "ordenerako eta segurtasun publikorako informazioa biltzea gizabanako erradikalak edo legez kanpoko proiektu sezesionistekin konprimituta daudenak mugitzen diren inguruetan".
Kasu beraren harira, Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuaren galderei erantzunez, Marlaskak adierazi zuen polizia-jarduera mota horiek "helburu berezietan" erabiltzen dituztela, "legez kontrako zigor-delituekin zerikusia izan dezaketen susmo sendoak dauden kasuetan", hain zuzen.
Urtarrilaren 30ean argitaratutako bigarren infiltrazio kasuaren aurrean, ministroak polizia hauen "izen ona" defendatu zuen. Bere hitzetan "ez dituzte ideologiak jazartzen, gertaerak baizik".
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.
Directa hedabidearen ikerketa batek ondorioztatu du 2018. eta 2020. urteen artean murgildu zela Kataluniako Palestinaren aldeko eta ezker independentistaren mugimenduetan, "Belén Hammad" izenaren pean. Nortasun agiri faltsu batekin Kataluniako Gobernuak... [+]
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Polizia agenteek nortasun faltsuen pean gizarte-mugimenduetan egindako infiltrazioak Espainiako Konstituzio Auzitegira iritsiko dira. Irídia-Centre per la Defensa dels Drets Humans erakundeak, infiltrazio horiek kaltetutakoen Acció Contra l 'Espionatge d'... [+]
Europar Batasunean hamahiru herrialdek eman dituzte Poliziak egindako erailketei buruzko datuak, eta podiumean daude Frantziako eta Espainiako estatuak.
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.
Espainiako Poliziaren sindikatu nagusiarekin egindako akordio baten arabera, eskuin muturreko taldeak "defentsa pertsonaleko formakuntza" eskainiko die 30.000 agenteri.
1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]
German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
2016an bi emakumek bortxatuak izan zirela salatu zuten, Iruñean. 2018an auzia artxibatu zuten eta ez zen epaiketarik egin. Espainiako Poliziak, Fiskaltzak eta Nafarroako Auzitegiak ikerketan egindako irregulartasunak salatu ditu biktimen abokatuak. Espainiako Estatuak... [+]