Epaile Santiago Pedrazek iragan ostiralean eskatu zuen estatuan Telegram aplikazioa blokeatzea. Astelehenean blokeo hau etetea erabaki du epaile berak, lehenik neurri hori aplikatzeak ekarriko lituzkeen ondorioak aztertzeko.
Martxoaren 25ko data daraman erabakian, epaileak Espainiako Poliziari eskatu dio Telegram plataformari buruzko txostena egin dezala eta jaso dezala zer ondorio izan ditzakeen erabiltzaileen artean berau aldi baterako eteteak. Epaileak txosten hau jasotzen duen arte etenda geratu da Telegram aplikazioaren balizko blokeoa.
Ostiralean epaile berak erabaki zuen Telegram aplikazioa blokeatzea neurri "beharrezkoa, aproposa eta proportzionala" zela. Izan ere, hainbat komunikazio enpresek salatu zuten Telegramek haien edukiak zabaltzen dituela baimenik gabe. Hauek dira salaketa jarri dutenak: Mediaset, Antena 3, Movistar eta Egeda. "Pirateria" leporatzen den kasu horretan, epaileak argudiatu zuen ezinezkoa zaiola identifikatzea zeintzuk diren irabazi asmoekin besteren edukiak zabaltzen dituzten kontuen jabeak, eta horregatik agintzen zuela Telegram erabat ixtea.
Erabaki horrek eztabaida piztu du, Telegramen erabiltzaile guztiak kaltetzen baititu. Hiru egun beranduago, epaileak Poliziari eskatu dio neurtu ditzala aplikazioa aldi baterako eteteak ekarriko lituzkeen ondorioak.
Auziaz gehiago jakiteko, hona Dabid Martinezen artikuluak: Telegram, eta orain zer? eta Bi hitz, asteburu honetan ikasi dugunaz
Duela aste batzuetatik aktibatuta dago Telegramen euskararako itzulpen automatikoa (bertsio mugikorrean, bederen). Hau da, ingelesezko edo beste edozein erdaratan jasotako mezu batean, klik batekin, euskarazko itzulpena irakur dezakezu.
Telegrameko sortzaile eta kontseilari delegatu Pavel Durov larunbatean atxilotu dute Parisetik gertu dagoen aireportu batean bere jet pribatutik jaistean. 39 urte eta nazionalitate frantziarra eta errusiarrak ditu Durovek, eta Dubain bizi da azken urteotan. Iruzurra,... [+]
Bost milioi euroko fidantza ordaindu du, eta astean bitan agertu beharko du poliziaren aurrean. Hamabi delitu egotzi dizkiote, eta bere seme-alabetako baten aurkako “indarkeria larriagatik” ikerketa ireki diote Frantzian.
Gizakiok harremanetan gaude gure artean eta bizi dugun ingurunearekin; egiten dugun guztiak eragina du, onerako zein txarrerako. Sortu dezakegun eragin negatiboa murrizteko norberaren balioak, kultura, harremanak eta aukera materialak erabakigarriak izaten dira.
Askotan... [+]
Pavel Durov atxilotu dute abuztuaren 24an Paris-Le Bourget aireportuan. Frantziako Justiziaren arabera, plataformaren moderazio faltak eta agintariekin lankidetza faltak droga-trafiko, pedofilia eta iruzurra bezalako delituen konplize bihurtzen dute.
Teknologiaren gainean eta bereziki teknologia burujabetzaren inguruan arituko den ‘Hodeia ez da existitzen’ kanal berria abiatu du Iametzak. Hori zabaltzeko Baleafunk.eus sortu du, musika eta podcastak entzuteko sare libre eta deszentralizatua.
Telegram Whatsapp aplikazioarekin alderatzen du jendeak maiz, baina Telegramek mezularitza aplikazio eta gizarte-sareen arteko mugak hautsi ditu, besteak beste telefono zenbakia jakin gabe ere hala nahi duenarekin hitz egitea baimentzen dizu.
Komunitateari beste informazioa iturri bat eman eta teknologia berrien bidean urrats berriak egiteko asmoz, Telegramen ARGIAko kanala sortu dugu. Helbide honetan aurki daiteke: telegram.me/ARGIAeus edo bestela, bilatu “argiaeus” Telegram aplikazioan.